IKT Kapsula-Tailerra 2. Maila
Poligonoak
1.1. Ariketa: poligonoak antzematen gure inguruan
8separador_indice_X_de_N19
0%

1.1. Ariketa: poligonoak antzematen gure inguruan

Inguruan argazkiak ateratzea eta ordenagailuan deskargatzea (1h)

Gure herriko erdigunean edo inguruan barrena poligonoak harrapatzen hasi baino lehen, beharrezkoa izango da poligonoa zer den labur-labur gogoratzea, ikasleek garbi izan dezaten zer aurkitu behar duten. Kontzeptuak zer esan nahi duen azaltzeko, lehendabizi, lerro poligonala aztertuko dugu, gero definizioa eta haren elementuak aztertuko ditugu, eta azkenik, galdetuko diegu ezaugarri horiek betetzen dituzten zer poligono ezagutzen dituzten. Beharrezkoa dela irudituz gero, arbelean zenbait poligono adieraz daitezke eta horien ezaugarriak nabarmendu ere bai.

Ikasleak talde txikitan banatuko ditugu eta esango diegu poligonoak adierazita ikusten dituzten objektuak, eraikuntzen elementuak, altzariak eta abar aukeratzeko. Egokiena litzateke talde horietako bakoitzak argazki-kamera edo sakelako telefono kameraduna edukitzea, gerora egin beharreko lana aurreratzeko, hau da, argazkiak deskargatzea.

Ikasgelara bueltatu eta irudiak ordenagailuetan deskargatuko ditugu. Fitxategiari izena jartzerakoan, komeni da taldea identifikatuko duen izenburua jartzea.

Lortutako irudiak mozteko eta tamainaz txikitzeko zer egin behar den birpasatzeko, Arbel digital interaktiboa (ADI) edo proiektagailua eta ordenagailua erabil daiteke prozedura oso-osorik azaltzeko.

Saber más...

Sartu ikasgela digitaleko prestakuntza-tutorial honetan: ¿Cómo dar clase utilizando la pizarra digital? (Nola eman eskolak arbel digitala erabiliz?).

Lana amaitutakoan, talde bakoitzak zenbait fitxategi izan behar ditu (kide bakoitzeko bat), eta horietan argazkiak moztuta eta tamainaz txikituta egongo dira, eta, halaber, fitxategiek izena jarrita izan behar dute.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Paradigma

Testuinguru jakin batean aukeran ageri daitezkeen elementuen multzoa.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Magdalena Garzón
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable