3.1. Ariketa: tutorialerako gidoia prestatu
Zer da bideo bidezko tutorial bat?
Prozedura baten nondik norakoak azaltzen dituen bideoa da, ordenagailuaren pantailan ikusten diren mugimendu
guztiak garbatzen dituela: leiho bat irekitzen, menu bat hautatzeko saguak egiten duen mugimendua, nola marraztu figura, etab.
Mugimenduak grabatzeaz gain, audioa ere grabatzen da ordenagailuan konektatuko mikrofonoa erabilita. Hala, ikusiz azaltzeaz
gain, hitzez ere eman daiteke azalpena. Audioa eta mugimenduzko irudiak kapturatzeko programa asko daude.
Bideo bidezko tutorial baten adibidea: http://www.vimeo.com/2073437
Bideo bidezko tutorial bat grabatzen hasi baino lehen, komeni da emango dugun azalpenaren gidoia eta
erabiliko ditugun irudiak prestatzea.
Ikus dezagun bideo bidezko tutorial bat nola antola daitekeen, poligonoen, triangeluen
eta laukien elementuak eta horien sailkapena beste haur batzuei azaltzea helburu izanik. Lehendabizi, azalpena zenbat zatirekin
osatuko dugun erabaki behar dugu.
Nola identifikatuko dugu poligono bat? (poligonoa: zer da eta zer ez da)
Zer elementu ditu?
Nola sailka ditzakegu?
Testu prozesadore batean hiru zutabeko taula bat sortu dezakegu, eta, bertan, gidoia garatu,
progresiboki (lehendabiziko zutabea osorik osatzen da, gero bigarrena eta modu berean gainerakoak).
Lehendabiziko zutabean, azalduko dugunaren deskribapena eta azalpena zer elementurekin irudiku nahi dugun
idatziko dugu. Zutabe hori osatu eta gero, hurrengoari ekin diezaiokegu.
Bigarren zutabean (beharrezkoak diren materialak), aurreikusitako azalpena zer irudirekin lagunduko dugun
planifikatuko dugu, bai eta azalpena emateko Gimp programako zer fitxategi edo tresna erabil ditzakegun ere.
Gero, komeni da proba pilotu bat egitea Jing programarekin. Gidoiaren zutabean, pantailak erakutsi ahala
irakurriko ditugun testuak idatz ditzakegu.
Jarraian erantsi dugun adibidean, poligonoei buruzko azalpena emateko bideo bidezko tutoriala planifikatu
da. Egokitzat hartuz gero, lana sinplifika daiteke, eta adibidean erabilitako testu-pantailen ordez ahotsa erabili, edo transmitituko
dituzten ideiak gidoian idatzi eta grabatzerakoan bat-batekotasuna erakusteko aukera eman diezaiekegu ikasleei. Garrantzitsua
da jarduera ikasle-taldea kontuan hartuta moldatzea.
Deskribapena
|
Beharrezko materialak
(programa eta fitxategia) |
Gidoia |
I. ZATIA. ¿Nola identifikatu poligono bat?
|
1. jardueran kapturatu dugun argazkia, adierazitako poligonoa
erakusten duen geruza duela, baliagarria izango da poligono bat zer den erakusteko. Hori egin baino lehen, argazkia soilik
erakutsi dezakegu, poligonoak gure ingurunean daudela azaltzeko. Gero, adierazpen grafikoa duen geruza erakuts dezakegu, poligonoa
nabarmentzeko. Pintzelaren tresna ere erabil dezakegu, lerro poligonal ireki bat poligono bat ez dela azaltzeko.
Egokia litzateke, halaber, azaltzea “poligono” hitza greziar jatorrikoa dela: “polys” hitzak “asko” eta “gonía” hitzak “angeluak”
esan nahi dutela; hortaz, zenbait angelu dituen figura bat dela.
|
1. Testua, bideo bidezko tutorialaren karatula eta guzti:“Poligonoak:
elementuak eta sailkapena”, eta hura apaintzeko irudi artistikoren bat.
2. Testua:
Nola identifikatu poligono bat?
3. Gimp programako fitxategia, argazki bat eta poligono bat irudikatuta duela.
4. Testu-fitxategia, epigrafea letra handiz idatzita duela:
Polys = asko
Gonía = angeluak
Poligonoa = angelu asko dituen figura. |
1. Kaixo! Bideo honen bidez, poligono bat zer den, zer elementu
dituen eta nola sailkatzen diren azalduko dugu.(Etena)
2. Badakizue nola jakin poligono bat duzuela begien aurrean? (Etena)
3. Bada, oso erraza da. Erreparatu inguruan duzuen objekturen bati. Erreparatu segmentu
zuzenak dituen, elkarri lotuta eta angeluak osatzen dituztela dauden, argazkikoa bezalakoa (saguaren segmentuak adierazi).
(Etena)
Hemen markatu egin ditugu, zuek hobeto ikus ditzazuen (ezkutatu argazkiaren geruza).
(Etena)
Beste lerro zuzen batzuk marraztu, baina ez baditugu lotzen (pintzelaren tresnarekin
marraztu lerroak), ezin dugu esan poligonoak direnik, lerro poligonalak irekiak baitira.(Etena)
4. badakizuen zer esan nahi duen poligono hitzak? Greziar jatorrikoa da, eta “Polys”
hitzak “asko” eta “gonía” hitzak “angeluak” esan nahi dute. Hortaz, horrexegatik “polígono” hitzak esan nahi du angelu asko
dituela. (Etena) |
II. ZATIA. Zer elementu ditu?
|
Ezinbestekoa da poligono baten edo gehiagoren irudiak
marraztuta edukitzea. Argazkia abiapuntu izanik marraztu ditugun poligonoak erabiltzen jarrai dezakegu. Pintzelaren tresnarekin,
edo soilik saguarekin, poligonoaren aldeak nabarmendu, erpinak eta angeluak markatu eta diagonalak marraztu ditzakegu, horietako
bakoitza aipatu ahala.
|
5. Testua:
Zer elementu ditu poligono batek?
6. Gimp programako fitxategia edo tamaina handiko poligono marraztu baten diapositiba. |
|
III. ZATIA. Nola sailka ditzakegu?
|
Poligono marraztuak eduki prest, aldeen araberako sailkapena
azaltzeko: hiru aldekoa, lau aldekoa, pentagono bat eta bost alde baino gehiagoko beste bat (oktogonoa, dekagonoa, dodekagonoa…).
Aldeen araberako desberdintasunak azaldu ahala, sagua erabil daiteke soilik horiek nabarmentzeko. Gero, neurketa-tresna erabilita,
angeluen arteko berdintasunak edo desberdintasunak erakutsiko ditugu. Aukera bakoitzeko (erregularrak eta irregularrak, ahurrak
eta ganbilak, eta zenbait alde-kopurutako figurak) figura bat edukitzea aurreikusi behar da.
|
7. Testua:
Nola sailka ditzakegu polignoak?
8. Gimp programako fitxategi bat, hiru aldeko erregularra, lau aldeko irregularra, pentagono
ahurra eta oktogono ganbila marraztuta dituela.
9. Testua:
Kredituak: ikasleen izenak, ikastetxearen izena eta hezkuntza-maila. |
|
Gero, komeni da proba bat egitea Jing programarekin, ahozko azalpena prestatzeko. Taldeko ikasle
batek azalpena egiteko moduari buruzko oharrak idatzi ditzake. Gidoia idatzi aurretik bat-bateko ahozko azalpen bat Jing programan
grabatzea eta hura entzutea oso baliagarria da. Proba horrek esan beharrekoa, erritmoak eta etenaldiak hobeto zehazteko balioko
du, eta, hala, fitxategiz edo pantailaz aldatzeko.
Gure gidoiak irakurriko dugun testua izateaz gain, ohar gisa, honako hauek ere hartuko ditu bere baitan:
erakutsiko ditugun irudiak, fitxategi edo pantaila aldaketak eta etenaldiak egiteko uneak.