IKT Kapsula-Tailerra 2. Maila
Poligonoak
Ikasgelarako programazioa. IKT jarduera kurrikularra
19separador_indice_X_de_N19
0%

Ikasgelarako programazioa. IKT jarduera kurrikularra

MAILA

IRAKASGAIA

GAIA

IZENBURUA

IRAUPENA

Lehen Hezkuntzako 5. maila

Matematika

Poligonoen elementuak eta sailkapena

Gure inguruko poligonoak

7 saio, ordu bateko iraupenekoak

UNITATE DIDAKTIKOAREN DESKRIBAPENA

Ikasleek beren inguruan poligonoak irudikatuta ikusten dituzten objektuen argazkiak aterako dituzte. Irudi horiek deskargatu eta abiapuntutzat erabiliko dira poligonoak marrazteko, irudiak tratatzeko programa batean; gero, horien elementuak identifikatuko dira. Egindako irudikapen horiek alderaketak egiteko erabiliko dira, bai eta poligonoak sailkatzeko irizpideak izan daitezkeenei buruzko ondorioak ateratzeko ere; horiek kontzeptu-mapa batean jasoko dira. Artearen eta geometriaren arteko loturari buruzko sarrera txiki bat egitea oso lagingarria da ikasleek artelan bat egiteko, hau da, ezaugarri jakinak beteko dituen artelana. Azkenik, unitatearen ebaluazioa egite aldera, bideo bidezko tutoriala ekoizteko proposatuko da, ikasitako kontzeptuak azaltzeko.

CURRICULUMEKO EDUKIAK

IKASKETA-HELBURUAK

IKTen ALORREKO EDUKI OROKORRAK

IKTen ALORREKO HELBURU ESPEZIFIKOAK

Poligonoen elementuak eta sailkapena

  • Poligono baten definizioa eta haren elementuak

  • Poligonoen sailkapena, aldeen eta angeluen arabera.

Triangeluak

  • Triangelu baten definizioa eta haren elementuak.

  • Triangeluen sailkapena, aldeen eta angeluen arabera.

Laukiak

  • Laukiaren definizioa eta sailkapena, aldeen paralelotasunaren arabera.

  • Planoko geometria baloratzea matematika irakasgaitik kanpo, eta jakitun izatea inguruan ditugun objektuetan geometria dagoela.

  • Poligonoak zenbait testuingurutan identifikatzea.

  • Angeluak identifikatzea, neurtzea eta sailkatzea, unitatetzat graduak erabilita.

  • Elementu eta forma geometrikoak identifikatzea eta zenbait posiziotan marraztea.

  • Figura eta gorputz geometrikoak eraikitzea, alderatzea eta sailkatzea, eta beren artean erregulartasunak eta simetriak identifikatzea.

  • Irudiak behar bezala kudeatzea eta tratatzea.

  • Marrazki digitaleko tresnak

  • Gidoiak multimedia-objektuetarako egitea.
  • Irudia eta soinua batera duten objektuak sortzea.

 

  • Irudiekin lan egitea.

  • Marrazki digitaleko oinarrizko tresnak erabiltzea.

  • Zenbait aplikazio integratzea.

  • Asmoa kontuan izanik, komunikazio elektroniko-mota egokia zein den jakitea.

  • Multimedia-objektuak ekoiztea.

JARDUEREN deskribapena

ARLOKO GAITASUN espezifikoak

IKTko GAITASUN espezifikoak*

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

1. jarduera – Gure inguruko poligonoak

Herriko erdigunean edo inguruetan poligonoak irudikatuta ikusten dituzten lekuei argazkiak aterako dizkiete ikasleek. Irudiak deskargatu, eta, irudiak tratatzeko programa erabilita, poligonoak grafikoetan adieraziko dituzte argazkiak oinarri hartuta, eta horien elementuak identifikatuko dituzte.

Matematika-gaitasuna:

  • Matematika-edukiak erabiltzea ikasleentzat eskolatik kanpo garrantzitsuak diren egoeretan: datuen interpretazioa.

Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin interakzioa izateko gaitasuna:

  • Irudiak eraikitzea eta manipulatzea mentalki planoan eta espazioan.

Espazioa neurtzea eta irudikatzea:

  • Erlazio geometrikoak ikusteko gaitasuna garatzea, eguneroko espazioak irudikatuz (maketak, planoak...).

  • Irudiak ordenagailura deskargatzea periferiko batetik.

  • Fitxategiak kudeatzea.

  • Marrazketa-estrategiak eta irudiak osatzeko estrategiak erabiltzea.

 

  • Poligonoak, triangeluak eta laukiak behar bezala identifikatzen ditu.

  • Poligonoak, triangeluak eta laukiak definitzen ditu, kontzeptuari dagokionez.

  • Poligonoen eta triangeluen elementuak hautematen ditu.

  • Behar bezala kudeatzen ditu fitxategiak ordenagailuan.

  • Kameratik edo sakelako telefonotik irudiak deskargatzeko prozesua behar bezala egiten du.

  • Marrazketa-tresnak behar bezala erabiltzen ditu, irudiak tratatzeko programa batean.

2. jarduera – Poligonoen sailkapena eta arte poligonala

Argazkiak abiapuntu hartuta lortutako poligonoei erreparatuta, eta, ikasgelako kide guztiekin, eskema bat sortu behar da, eta, bertan, ikasleek ondorioak atera ahala, sailkapen-irizpideak adierazi behar dira. Gero, poligonoak erabiltzen dituzten artelanen erakusketa txiki bat oso baliagarria izango da inspirazio-iturri gisa, ikasleek banaka norberaren artelana diseinatzeko

Matematika-gaitasuna:

  • Espazioa neurtzea eta irudikatzea.

Hizkuntza-komunikazioa

  • Ideiak eta gogoetak ahoz azaltzea.

Kultura- eta arte-adierazpenerako gaitasuna:

  • Matematikek kultura-adierazpenei egindako ekarpena ezagutzea.

  • Erlazio eta forma geometrikoak ezagutzea artelanetan.

  • Aurreko esperientzietan oinarritutako prozedurak eraikitzea.

  • Marrazketa-estrategiak eta irudiak osatzeko estrategiak erabiltzea.

 

  • Poligonoak eta triangeluak aldeen eta angeluen arabera sailkatzen ditu.

  • Laukiak aldeen paralelotasunaren arabera sailkatzen ditu.

  • Tratamendu-aukerak eta edizio grafikoaren aukerak erabiltzen ditu poligonoak marraztean.

  • Aurkeztutako ideiak defendatzen ditu, zentzuzko argudioak erabilita.

  • Ideiak talde handian adierazten ditu, ulertzeko moduan eta ordenan.

3. jarduera – Ikasitakoari buruzko bideo bidezko tutorialak

Bideo bidezko tutorialak ekoizteko proposatzen zaie ikasleei, ikasi dituzten kontzeptuak beste haur batzuei azaltzeko: poligonoen, triangeluen eta laukien elementuak eta sailkapena. Bideoak ikasgelan bateratzen dira eta Interneten argitaratu.

Ikasten ikasteko gaitasuna:

  • Ikaskuntza-prozesuak hitzez adieraztea.

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna:

  • Bere burua adieraztea eta matematikako hizkuntza zehaztasunez erabiltzeko ohitura izatea.

Gizarte- eta hiritar-gaitasuna:

  • Taldean lan egitea, beste ikuspegi batzuk onartzea…

Zenbakiak eta kalkuluak erabiltzea problemak ebazteko:

  • Ohiko testuinguruetan problemak interpretatzea eta ebaztea, eta jarraitutako prozesua eta lortutako emaitzak era ordenatuan, argi eta ongi argudiatuta azaltzea eta aurkeztea.

Informazioa interpretatzea eta aurkeztea:

  • Talde-lanean laguntzea jarrera positiboarekin, ikuspuntu desberdinak errespetatuz eta irtenbideak bilatuz.

  • Informazio digitala antolatzea, “hipermedia” lengoaiaren aukerez baliatuta.

  • Emaitza jakinak lortzeko prozedurak idaztea.

  • Soinudun objektuak sortzea.

  • Premia bakoitzari egokitutako komunikazio-modua ezartzeko irizpideak osatzea.

 

  • Produktu jakinak garatzeko prozedurak aurreikusten ditu.

  • Informazioa argi egituraturatzen du, eta bideo bidezko tutorial baten “hipermedia” lengoaiaren aukerez baliatuta.

  • Elkarlanean jarduten du.

  • Besteen iritziak errespetatu eta onartzen ditu.

* LHko 5. mailako ikasleentzako IKT gaitasunei buruzko Aula Digital5 (Gela Digitala5) proposamenean dauden itemak. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Mapa competencial TIC para el alumnado (Ikasleentzako IKTko gaitasunen mapa).

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Paradigma

Testuinguru jakin batean aukeran ageri daitezkeen elementuen multzoa.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Magdalena Garzón
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable