1.2. Ariketa: argazkitik adierazpen grafikora
3. urratsa. Marraztutako poligonoak egiaztatzea
Komeni da irudiek beharrezko baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatzea, forma geometrikoak behar bezala irudika
ditzaten.
Marraztutako irudiak hobeto ikusi ahal izateko, “Fondo”(“Atzealdea”) izenburuko geruza ezkutatuko
dugu, izenburuaren ondoko begiaren gainean klik eginda. Adibide modura jarritako hurrengo irudietan, geruzak bata bestearen
gainean jarrita dituen irudia eta geruza bakarreko irudia bereiz daitezke.
Tresna hori erabili ahal izateko, klik bat egin behar da angelu baten gainean eta gurutze bat
azalduko da, neurketaren hasiera adierazten duena. Saguaren ezkerreko botoia sakatuta dugula, neurtu nahi dugun segmentuaren
beste muturreko aldera arrastatuko dugu. Gida gisa erabil daitekeen lerro bat ageri dela ohartuko gara. Neurtu nahi dugun
lerroaren amaieran sakatuta dugun saguaren botoia askatuko dugu eta behealdeko barran zabalduko den informazioari erreparatuko
diogu:
|
1. Hautatutako segmentuaren markak
2. Neurri-unitatearen hautagailua: pixela, milimetroa, hazbeteak, pikak, oinak, etab.
3. Hautatutako segmentuaren neurria
4. Erabilitako neurri-unitatea
5. Adierazitako angeluaren neurria (guri dagokigunez, goiko ezkerraldeko kanpo-angelua) |
Neurketa-tresnarekin, halaber, gida paraleloak eta perpendikularrak marraz daitezke. Horretarako:
-
Hasierako segmentua marraztu, saguaren ezkerreko botoian klik egin eta askatu gabe arrastatuta.
-
Gida bertikal bat marrazteko askatu botoia eta sakatu “Alt + clic” (“Alt + klik”).
-
Gida horizontal bat marrazteko askatu botoia eta sakatu “Ctrl + clic” (“Ctrl + klik”).
-
Gidak bistaratzeko edo ezkutatzeko, erabili menuko Ver (Ikusi) aukera eta gero Mostrar guías (Bistaratu
gidak) edo “Mayús+Ctrl+T” (“Maius+Ctrl+T”) tekla.
Gida horiek irudiak xehetasun handiagoz eraikitzen lagunduko digute. Gogoan izan, hautaketa angeluzuzenaren
tresna
erabili ahal izango dugula (berehala egokituko zaio adierazitako gidari), eta, azkenik,
Trazar la selección (Marraztu
hautatutakoa) aukera ere bai,
Editar (Editatu) menuan, isipua erabilita marrazteko.
4. urratsa. Gordetzea
Amaitutakoan, Gimp programaren berezko luzapena (xcf) erabilita gordeko dugu fitxategia; aukera hori
Archivo (Fitxategia) menuan dago. Gero, hautatu Guardar como (Gorde honela) aukera eta han Seleccione
el tipo de archivo (Hautatu fitxategi-mota) aukera zabalduko dugu. Horrek geruzaz geruza bereizten lagunduko digu, premiaren
arabera ezkutatzeko edo bistaratzeko, eta bide-marrazketari eusteko.
Lan horri esker, marrazteko zenbait aukerarekin esperimentatu ahal izan dugu, bai eta argazkien tratamenduarekin
ere, askotan erabili ahal izango duguna, besteak beste, irudi baten alderdiren bat nabarmentzeko, marrazki gainjarriak egiteko
edo testuren bat eransteko argazki bati.