IKT Kapsula-Tailerra 2. Maila
Poligonoak
1.2. Ariketa: argazkitik adierazpen grafikora
11separador_indice_X_de_N19
0%

1.2. Ariketa: argazkitik adierazpen grafikora

Poligonoak irudikatzea Gimp erabilita (1h)

Argazkiak ateratzerakoan ikusitako poligonoak grafikoetan adierazteko unea da. Lan-taldearen barruan, irudiak elkarren artean truka ditzakete ikasleek.

Ikasle bakoitzak irudian ageri diren poligonoak marraztuko ditu Gimp programako tresnak erabilita. Argazkiaren geruza ezkutatuko da, irudiei zenbait ukitu eman ahal izateko, behar adina tresna erabiliz (hautaketa, neurketa, pintzela, hautatutakoa marraztu eta abar).

Adierazitako poligonoak definitzeko, horien elementuak deskribatuko ditu ikasle bakoitzak, honako hauek identifikatzen dituztela:

  • Aldeen kopurua eta neurria

  • Angeluen neurriak

  • Diagonalak

  • Erpinak

Irudi-fitxategian bertan idatzi nahi badute, testu-tresna erabil dezakete. Horretarako:

Gimp. Herramienta de texto

1. Hautatu testu-tresna.

2. Leiho bat zabalduko da eta idatzi hor nahi duzun testua.

3. Tipografia-aukerak.

Azkenik, gorde fitxategia Gimp (xcf) luzapena duela.

Lan hori amaitu eta gero, ikasleek zikloa bete dute; hau da, inguruko objektuak abiapuntu izanik, poligonoak identifikatzen eta horiek planoan irudikatzen ikasi dute. Lortutako poligonoen elementuei buruzko deskribapena oso baliagarria izango da hurrengo jarduerarako, izan ere, sailkapenari ekingo diogu.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Paradigma

Testuinguru jakin batean aukeran ageri daitezkeen elementuen multzoa.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Magdalena Garzón
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable