2. Jarduera: poligonoen sailkapena eta arte poligonala
2. jarduera
Poligonoen sailkapena eta arte poligonala |
2.1. Poligonoen sailkapena |
2.2. Poligono artistikoak |
Prestatze-lanak |
Eskema bat egitea poligonoak sailkatzeko |
|
"Poligonoak artean" gaiari buruzko sarrera prestatzea. |
|
Ikasleekin lanean |
|
Poligonoen, triangeluen eta laukien sailkapena |
|
Poligonoekin sortzea |
2.1. jarduera. Poligonoen sailkapena
Landuko ditugun
IKT GAITASUNAK *
| Beharko ditugun IKT MATERIALAK ETA BALIABIDEAK
|
Ideiak kontzeptu-mapetan adieraztea, berariazko tresna informatikoak erabilita.
Arbel digitalaren (ADI edo proiektagailua eta ordenagailua) funtzionalitateak erabiltzea, ahozko azalpenei laguntzeko.
| |
Eskema bat egitea poligonoak sailkatzeko
Ikasleekin batera poligonoak sailkatzeko egiteko, lehendabizi kontzeptu-mapa bat sortuko dugu, eta ikasleek
ondorioak atera ahala osatuko dugu.
Eskema hori egiteko, kontzeptu-mapak osatzeko programa bat erabil dezakegu; esaterako, X-mind programa.
Beste antzeko programaren bat edo testu-prozesadore baten marrazteko tresnak erabiltzen ohituta bazaudete, esaterako Writer
(Openoffice), horiek ere erabil ditzakezue.
Zer da XMind?
Erabilera libreko programa bat da, plataforma-mota guztietarako (Linux, Windows, Mac); eskemak eta kontzeptu-mapak
erraz eta intuizioz egin ahal izateko pentsatutakoa da. Oraingoz, ingelesez, alemanez, txineraz eta japonieraz dago. Sortutako
eskemak X-mind programaren webgunean parteka daitezke eta beste erabiltzaile batzuek sortutako eskemak berrerabil daitezke.
Eskemak irudiak izango balira bezala, “pdf” formatuan, testu-prozesadore batean edo aurkezpen batean esporta daitezke.
Deskargatu Xmind programa http://www.xmind.net/
webgunetik.
1. urratsa. XMind programa deskargatzea eta instalatzea
Prozedura horretarako laguntzarik behar baduzu, Aula digital XMind (XMind Gela digital) prestakuntza-tutorialak jarraibideak emango dizkizu, urratsez
urrats.
2. urratsa. Kontzeptu-mapa sortzea, poligonoen, triangeluen eta laukien sailkapenarekin.
Programa irekitzen denean, erabiltzeko prest dagoen fitxategi berri bat ageri da, eta, bertan, erdian,
lehendabiziko laukia. XMind programak (“topic”) (gaia) izendatzen du lauki hori. Eskuinean zenbait leiho zabalduko dira, propietateak
ezartzeko aukera ematen dutenak. Bi leiho nagusiak erabiliko ditugu.
1. Outline (eskema)
Leiho horretan, eskema grafikoa exekutatzen da testu gisa. Hor gaudela, testuak edita daitezke edo gaia mailaz alda
daiteke.
| |
2. Properties (propietateak)
| |
Structure (egitura )
Egitura-zerrenda zabalduko da, eskemarako. Egitura irekiagoa nahi izanez gero, Map aukera hautatu dezakegu.
Gure eskemako gaiak automatikoki antolatuko dira, hautatutako egituraren arabera.
|
|
Text (testua)
Testurako aukera guztiak ezartzen ditu: letra-tipoa, tamaina, etab.
|
|
Shape (forma)
Gaien forma eta kolorea ezartzen du.
|
|
Line (lerroa)
Lerro-motak, lerroen lodiera eta kolorea ezartzen du.
|
|
Lanaren nondik norakoan kokatu ondoren, XMind programaren funtzio hauek ezagutzea baino ez
zaigu falta mapa sortzeko:
1.
|
Gorde fitxategia | |
2.
|
Desegin eta berregin azken ekintza | Ctrl+Z eta Ctrl+Y teklak, hurrenez hurren, erabilita ere bai.
|
3.
|
Ezabatu gai bat | Ezabatu edo “Delete” tekla erabilita ere bai.
|
4.
|
Txertatu gai edo azpigai bat | Aukera horiek gaituta egon daitezen, lehen gaia aukeratu behar da berriaren
erreferentzia izan dadin.
|
5.
|
Editatu gaiaren etiketa. | Gai bakoitzak etiketa txiki bat eduki dezake azalpenak emateko edo adibideak
emateko.
|
Beste ekintza batzuk
Testu bat idazteko edo aldaketak egiteko
| Testuaren gainean klik bikoitza eginez gero, editatzeko aukera gaituko da.
|
Gai bat nahi den lekura mugitu nahi izanez gero,
| Sakatuta eduki “Alt” tekla, eta, aldi berean, klik bat eginda elementua nahi den lekura arrastatu.
|