IKT Kapsula-Tailerra 2. Maila
Poligonoak
2.1. Ariketa: poligonoen sailkapena
13separador_indice_X_de_N19
0%

2.1. Ariketa: poligonoen sailkapena

3. urratsa. Fitxategia gordetzea

Ikasle guztiek programa jada beren ordenagailuetan instalatuta badute, XMind (.xmind) formatuan gorde dezakegu eta zuzenean banatu formatu horretan.

Hala ez bada, Export aukera erabiliko dugu, File menuan.

XMind. Ventana de diálogo de la opción File/Export

Image aukera hautatuko dugu eta klik egingo dugu Next aukeran. Gero, irudi-formatu bat aukeratu behar dugu, JPEG File hautatuko dugu. Hori egin ondoren, Browse… aukera erabilita, disko lokala arakatuko dugu, fitxategia non kokatu zehazteko, eta izena jarriko diogu. Hori guztia amaitutakoan, klik egingo dugu Finish aukeran.

XMind – Exportando una imagen

Hori eginez gero, kontzeptu-mapa denok erabiltzeko aukera izango dugu, arazorik gabe denok bistaratu ahal izango dugun irudi gisa; are gehiago, gelako webgunean ere txertatu ahal izango da, beharrezkoa izanez gero.

Egin ditzagun proba batzuk programarekin: ikus dezagun zer gertatzen den gai bat lekuz aldatuz gero, gai nagusiarekin gainjarriz gero, testu prozesadore batetik zerrenda bat kopiatu eta maparen tokiren batean itsatsiz gero, eta abar. Ikonoak gaiei, horma-paperei, azpialdeko koloreei, eta abarrei gehitzeko dauden laster-marken leihoak aztertuko ditugu. Programa erabiltzen ikasi eta gero, kontzeptu-mapa baten eraikuntzaren zati operatiboa errazagoa izango da, hein handi batean, eta lagungarria izango da irudikatzen denaren esanahian arreta handiagoa jartzeko.

Lan hori amaitutakoan, prest egongo gara sailkatzeko jarduerari ekiteko ikasleekin, eta eskema sortu edo osatuko dugu, ikasleek sailkapen-irizpideak izan daitezkeenei buruzko ondorioak atera ahala.

Poligonoen sailkapena (1h)

Propietateei erreparatzeko eta horiei buruzko ondorioak ateratzeko unea da. Poligonoak marraztuta dituen fitxategia irekita izango dute ikasleek, nor bere ordenagailuan. Fitxategiak partekatuta badituzte, fitxategi bat baino gehiago izan dezakete irekita aldi berean. Garrantzitsuena da zenbait figura edukitzea eskura, elementuei buruzko deskribapena egina dutela.

Zenbait galdera egin diezaiekegu eta zenbait jarraibide eman, poligonoak sailkatzeko irizpideak bereiz ditzaten. Esate baterako: zer desberdintasun daude aurkitutako poligonoen artean?, zer berdintasun?, nola ordena ditzakegu poligono horiek?

Haiei lagundu behar izanez gero, proposa dezakegu “sailkatzeko” premia dagoela, eta argitu zer esan nahi duen sailkatzea terminoak (ordenan jarri, irizpide jakinen arabera).

XMind fitxategia irekita eta ADIn proiektatuta dugula, denon artean eskema bat sortzea proposatuko dugu, eta, horretarako, ikasleek sailkapen-irizpideak esango dituzte. Jarraian emandako adibidean, poligonoen sailkapena soilik erakutsiko dugu, eta triangeluak eta laukiak nola sailka daitezkeen jakiteko baliagarria izango da.

XMind. Mapa conceptual

Eskema hori ikasleekin batera eta digitalki osatzearen alde ona hau da: denok erabili ahal izango dugu posta elektronikoa erabilita edo ikasgelaren webgunean argitaratu ahal izango dugu denok kontsultatu ahal izateko.

Jarduera hori beste jarduera batekin osatzea gomendatzen dugu. Hau da, poligonoak egitea erregela, eskuaira eta konpasa erabilita. Ikasleek jarraibideak eman ahalko dizkie elkarri, ezaugarri jakinak betetzen dituzten figurak eraikitzeko. Esate baterako:

5 aldeko eta gutxienez angelu ganbil bateko poligonoa.

Bi alde berdinak dituen trapezioa.

Triangelu isoszele bat marraztu, edozein, eta batu haren bi alde.

Triangelu isoszele zorrotz bat marraztu, 6 cm-ko alde berdinak dituena.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Paradigma

Testuinguru jakin batean aukeran ageri daitezkeen elementuen multzoa.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Magdalena Garzón
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable