1.Jarduera: poligonoak gure inguruan
1. jarduera
Gure inguruko poligonoak |
1.1. Gure inguruko poligonoak identifikatuko ditugu |
1.2. Argazkitik irudikapen grafikora (argazkien trukea) |
Prestatze-lanak |
Argazkiak deskargatzea, irudiak moztea eta tamainaz txikitzea. |
|
Marrazteko tresnak: Gimp |
|
Ikasleekin lanean |
|
Inguruan argazkiak atera eta ordenagailura deskargatu (30') |
|
Poligonoak irudikatu, Gimp erabilita (15') |
1.1. jarduera Gure inguruko poligonoak identifikatuko ditugu
Landuko ditugun
IKT GAITASUNAK *
| Beharko ditugun IKT BALIABIDEAK ETA MATERIALAK
|
Periferiko grafikoak erabiltzea.
Irudi digitalen tratamendua.
Arbel digitalaren (ADI edo proiektagailua eta ordenagailua) funtzionalitateak erabiltzea, ahozko azalpenei laguntzeko.
| Argazki-kamera, sakelako telefono kameradunak.
Arbel digitala (ADI edo proiektagailua eta ordenagailua)
|
Argazkiak deskargatzea eta tamainaz eta pisuz txikitzea
Prest egotea xede izanik, gure herriko erdiguneko edo haren inguruko argazkiak atera ondoren, ordenagailuan
deskargatzeko eta, jarraian, marrazteko Gimp programa erabilita argazki horiek prestatzeko jarraitu behar diren urratsak landuko
ditugu.
1. urratsa. Argazkiak ordenagailuan deskargatzea
Daukagun sistema eragilearen arabera, kablea ordenagailuaren USB atakari konektatu eta kamera edo eskuko
telefonoa piztu ondoren, berehala ager daitezke deskargatzeko aukerak eta horiek adi irakurri eta jarraibideak bete behar
ditugu, urratsez urrats. Kasu guztietan, halaber, argazkiak eskuz eraman daitezke ordenagailura; izan ere, kamera konektatuta
badago, ordenagailuak disko-unitate berritzat hartzen du (disko lokala edo Cd/DVD irakurgailua bezala). Disko-unitate guztiak
ageri diren leihoa irekiz gero ( Mi PC edo antzekoren bat), beste unitate bat ageri dela ohartuko gara, eta, seguruenik,
kameraren edo gailu eramangarriaren izena izango du.
Egin klik kamera edo eskuko telefonoa ezagutarazten duen disko-unitatearen ikonoaren gainean.
Leiho bat irekiko da, eta, bertan, gailuak dituen fitxategi guztiak erakutsiko zaizkizu. Utzi
zabalik leiho hori.
Aldi berean, sortu beste karpeta bat disko lokalean, irudiak kopiatu nahi dugun tokian.
Nahi dituzun fitxategi guztiak hautatu ( Vista en miniatura (Koadro txikia) aukera
erabiliz)eta argazki guztiak ikusteko aukera izango duzu, eta, hala, ondo daudenak soilik hautatu).
Saguaren ezkerreko botoia sakatuta duzula, arrastatu fitxategiak et jatorrizko leihotik sortu
dugun karpetara eraman. Halaber, Copiar (Kopiatu) aukera ere erabil dezakezu; horretarako, nahi dugun fitxategia
hautatuta dugula, saguaren eskuineko botoia sakatu eta aukera horretan sakatu behar da eta, gero, eraman nahi dugun leihoan
berriro sakatu botoi berbera eta Pegar (Itsatsi) aukera hautatu.
Hori egin ondoren argazkiak ordenagailuan daude.
Argazkiak ateratzeko tresna bat baino gehiago erabili badira, ikasleei laguntza eska diezaiekegu lan
horretarako.
Eta azkenik, komeni da fitxategien izena aldatzea eta erraz ezagutuko dugun beste izen bat jartzea. Horretarako,
izena aldatu nahi diogun fitxategia hautatu behar dugu, eta saguaren eskuineko botoia sakatuta hautatu Renombrar
aukera. Beste izen bat jartzeko aukera ematen du.