3.1. Ariketa: tutorialerako gidoia prestatu
3.2. Gidoia garatzea (1h)
Lanaren nondik norakoak azaltzean, garrantzitsua da ikasleei jakinaraztea bideo
bidezko tutorialak Interneten argitaratuko direla, beste haur batzuek ere haiek ikasitako kontzeptuak uler ditzaten. Proposamen
hori egiteak badu arrazoirik, hain zuzen, bideo bidezko tutorial horietako bat edo bi entzun eta ikustea baliagarria da irakaslearen
irakaskuntza osatzeko, eta zenbaitetan eskuragarriago daude eta erakargarriagoak dira. Lan horrek unitateari buruzko ebaluazioa
egitearen funtzioa betetzeaz gain, Internet erabiltzen duten hispaniarrei eskaintzen diegun zerbitzu bat ere bada. Hortaz,
horrek dakarren erantzukizunari eta konpromisoari buruz kontzientziatzea oso garrantzitsua da.
Komeni da bideo bidezko tutorial bat ikustea taldean, arbel digitala erabilita. Horretarako, gomendatutako
webguneak kontsulta ditzakegu.
Gidoi bat prestatzeko ahalegin handia egin behar da, egoera aurreikusi egin behar delako, eta, halaber,
ekintzak planifikatu egin behar direlako, hain zuzen, taula batean sistematizatuko ditugun ekintzak. Hortaz, lan hori egiteko
ikasleek hainbat prozedura-gaitasun jarri behar dituzte abian, eta horiek finkatzea eta baloratzea ezinbestekoa da.
Ikasleak taldetan banatuko ditugu azalpen horiek emateko eta talde horietako bakoitzeko gai bat emango
diegu: talde batzuek poligonoak identifikatu eta sailkatuko dituzte, beste batzuek triangeluak eta hirugarren batzuek laukiak.
Egin behar duten lana antolatzen laguntzeko, hiru galdera hauek egin ditzakegu: Nola identifika dezakegu
poligono/triangelu/lauki bat?, zer elementu dituzte?, eta, nola sailkatzen dira?
Talde horietako bakoitzak, testu prozesadore bat erabilita, taula bat sortuko du pixkanaka-pixkanaka
hura betetzeko: galdera horiei erantzuteko moduari buruzko deskribapena, beharko diren fitxategien eta programen zerrenda,
eta, azkenik, pantailan erakusten diren mugimendu horietako bakoitza egin ahala irakurriko duten gidoiaren testua.
Bideoa osatzen duten zati bakoitzaren deskribapena egiteko beren hitzak erabil ditzaten bultzatu behar
dira ikasleak. Deskribapena egin eta gero, guztion artean birpasatu egingo ditugu deskribapen horiek eta, hiztegiari eta metodologiari
dagokionez, behar adina egokitzapen egingo ditugu. Lehen deskribapena amaitutzat hartu ondoren, bigarren zutabea osatzeari
ekingo diogu beharrezkoak izango ditugun elementuekin. Horretarako, ikasleek ongi zehaztuko dute behar izango dituzten fitxategiak,
irudiak eta testuak. Behar adina Gimp-eko eta testuko fitxategiak sortu ahal izango dituzte zehaztu ahala.
Bideo bidezko tutoriala nola egin zehaztuagoa izanik, une egokia da Jing programarekin proba bat egiteko.
1,2,3 grabatzen (‘30)
Dena aurreikusita eta planifikatuta dago, grabatzeko une aproposa da.
Ikasleei proposatuko diegu lehendabizi proba batzuk egiteko, lan-dinamirakein ohitu daitezen. Komeni
da esatari-lanak txandaka egitea taldeko kideen artean, ahots desberdinak edukita bideoa atseginagoa izango baita.
Kide bakoitzak rol bat baino gehiago bete ahalko ditu: batek pantailak aldatzeko eta elementuak adierazteko
sagua erabiltzen duen bitartean, beste batek esatari-lanak egin ahalko ditu, eta hirugarren batek adi egon beharko du behar
beste etenaldi egiteko F8 tekla sakatuta. Irakurtzeko txandak antolatu beharko dituzte.
Oso garrantzitsua lehendabiziko probei adi erreparatzea eta horiek adi entzutea, akatsak hautemateko
eta gidoian zuzenketak egiteko.
3.3. Bideo bidezko tutorialak denon esku jartzea (‘30)
Azken saioan, egindako bideo bidezko tutorialak bateratuko ditugu. Txandaka, talde bakoitzak nork bere
bideoa aurkeztuko du eta ikasgelako ikasle guztiek produkzio bakoitzak dituen mugei eta lorpenei buruz egingo dute gogoeta.
Produkzioak hobetzeko moduari buruzko iradokizunak elkarri ematera bultzatuko ditugu ikasleak.
Ikastetxeak webgunea baldin badu, edo ikasgelak webgunea baldin badu, egindako bideoak erantsiko dira
horietan, nork bere izenburua, kredituak eta Screencast.com esteka duela. Posta elektronikoa erabilita edo ikasleek erabiltzen
dituzten bestelako web-zerbitzuak (My spaces, Msn, Twitter, Facebook...) erabilita ere eman daitezke ezagutzera bideoak.