Ikasleentzako lan proposamena
Ikasleek beren inguruan poligonoak adierazita ikusten dituzten tokien argazkiak aterako dituzte. Irudi
horiek deskargatu eta poligonoak trazatzeko oinarritzat erabiliko ditugu. Horretarako, irudien tratamendurako programa bat
izango dugu abiapuntu, eta, ondoren, elementuak identifikatuko ditugu bertan. Egindako irudikapenak kontzeptu-mapa batean
adierazten diren poligonoen arteko alderaketak egiteko eta poligonoak sailkatzeko izan daitezkeen irizpideak ondorioztatzeko
erabiltzen dira. Artearen eta geometriaren arteko loturari buruzko sarrera txiki bat eginez gero, artelan bat egitera bultzatuko
ditugu ikasleak, zenbait baldintza betetzen dituztela. Azkenik, unitatearen ebaluazio gisa, bideo bidezko tutorial bat ekoizteko
proposatuko zaie ikasleei, ikasitako kontzeptuak beste haur batzuei azaltzeko.
Proposamenak hiru jarduera-bloke ditu:
Ikasleek beren inguruan poligonoak adierazita ikusten dituzten tokien argazkiak aterako dituzte.
Irudi horiek deskargatu eta irudien tratamendurako programa bat erabilita, poligonoak grafikoki adieraziko dituzte argazkiak
oinarri hartuta eta, ondoren, elementuak identifikatuko dituzte.
Ikasgelako kide guztiek parte hartzen dutela, argazkiak oinarri hartuta lortu ditugun poligono
guztiei erreparatuko diegu, eta, ondorioak atera ahala, sailkapen-irizpideak adieraziko ditugu eskema batean. Gero, poligonoak
erabiltzen dituzten artelanen erakusketa txiki batez baliatuko gara, inspirazio-iturri izan dezaten ikasleek eta nork bere
lana diseina dezan, banaka.
Bideo bidezko tutorial bat ekoizteko proposatuko diegu ikasleei, ikasitako kontzeptuak beste
haur batzuei azaltzeko: poligonoen, triangeluen eta laukien elementuak eta sailkapenak. Bideoak ikasgelan erakutsiko dira
eta Interneten argitaratuko dira.
Unitatearen gelako programazioa dokumentu honen amaierako atalean dago.