ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:
Lantegi honetan, IKTen gelako aplikazio baten adibidea emango dugu, curriculum-edukiak ikasteko eta trebetasun digitalak eskuratzeko baliagarria dena. Oraingoan, Webquest baliabidea erabiliko dugu.
Hasteko, lantegian landuko dugun tresna aurkeztuko dugu, horren ikuspegi orokorra emanez.
Hori egindakoan, ikaslearentzako lan-proposamena eta irakaslearentzako prestakuntza-proposamena aztertuko ditugu.
Bakoitzak bere aldetik lantzeko, zenbait jarduera planteatu ditugu.
Azkenik, gelako programazioa dator.
Webquest (WQ) bat ikerketa gidatuko jarduera bat da, eta azken produktu bat egiten da amaieran. Ikerketa-lanerako erabiltzen diren informazio-iturri gehienak Internetetik datoz. Zereginak goi-mailako pentsamendu-trebetasunak erabiltzea eskatzen die ikasleei, adibidez, laburtzea, aztertzea, justifikatzea, arazoak konpontzea edota ideia originalak sortzea.
Webquest batekin erabiltzen den lan-metodologiak premisa hauei erantzuten die:
Internetek eskaintzen dituen baliabideak ikasgelan erabiltzeko estrategia didaktiko eraginkor eta ospetsuenetako bat bihurtu dira WebQuestak. Haien aldakortasunari esker, Webquestak zenbait mailatako ikasleentzat diseina daitezke, edozein irakasgai-motatan, diziplina baten edo gehiagoren barruan.
Bernie Dodgek sortu zuen Webquest-eredua 1995ean, eta oso ospetsu egin da herrialde askotan. Ereduak izan duen arrakasta horren ondorioz, Interneteko hezkuntza-munduan presentzia handia izatea lortu du.
Webquesten diseinua pentsatuta dago:
Webquest baten helburu nagusia ez da Interneten ibiltzen irakastea, ez eta teknologia berriak erabiltzen irakastea ere (nahiz eta era horretako trebetasunak ere ikasten diren); helburua da historia, zientziak, matematika edota hizkuntzak ikastea, IKTek eskaintzen dizkiguten tresnak erabiliz, eta Webquest-ereduak ematen digun eraginkortasunarekin.
Adibidez:
Bazen behin... bakea | |
![]() | http://www.juntadeandalucia.es/averroes/sanwalabonso/wqyct/wq_cuentosdepaz/index.html Bakearen eguna ospatzeko jarduerak Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak Urtarrilaren 30ean, Indarkeria Ezaren eta Bakearen Eskola Eguna ospatzen da. |
Cervantes | |
![]() | http://www.juntadeandalucia.es/averroes/sanwalabonso/wqyct/wq_cervantes/portada.html Gaztelaniaren arloko WebQuest bat Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklorako. |
Material honen helburua da adibideen bidez azaltzea nola aplika daitezkeen IKTak gelan, curriculum-edukiak ikasteko eta trebetasun digitalak eskuratzeko, Webquest baliabidea erabiliz.
Gure helburua IKT gaitasunak espezifikoki lantzea denez, proposamenean, ikaskuntza-helburuez eta metodologia-jarraibideez gain, bereziki zehaztu da zer gaitasun digital behar dituzten ikasleek nahiz irakasleek unitatea egiteko.
Horregatik, tutorial honen helburu nagusia da irakasleari jarraibideak eta laguntza ematea, Webquesten aukerak aprobetxatzen dituen ikasketa-sekuentzia bat prestatzerakoan eta aplikatzerakoan beharko dituen trebetasun instrumentalak, informazio digitalaren trataera eta komunikazio birtuala (IKT) ezagut eta landu ditzan.
Hortaz, premisa horiek kontuan hartuta, tutorialak honako hauek eskaintzen ditu:
Proposamen didaktiko honetan ikasleek zenbait IKT tresna erabiliko dituzte, landareen ezaugarriak ezagutzeko, batez ere loredun landareenak. Tresna horiekin, lankidetzan aritzeko zenbait jarduera elkarreragile eta sortzaile egingo dituzte ikasleek.
Proposamena da egutegi bat sortzea, urtaroak eta landareen bizi-zikloak lotu ahal izateko. Informazioa biltzerakoan, landareak ezagutzea eta ingurune naturalarekin nahiz giza ingurunearekin duten harremana ezagutzea sustatzen da. Proposamen didaktiko honen azken emaitza diseinua izango da; pertzepzio estetikoa, informazioa egiazkoa izatea eta IKT tresnak erabiltzea uztartuko dira diseinua egiteko.
Webquest guztiek bezala, 6 urrats ditu: sarrera, zeregina, prozesua, baliabideak, ebaluazioa eta ondorioa. Ikasleek lau fasetan egingo dituzte jarduerak:
Ongi etorri! Badakizue guztiok landare-erreinua oso garrantzitsua dela gure planetako bizirako. Pixka bat begiratuz gero, forma, tamaina eta kolore desberdinetako landare pila bat ikus ditzakegu. Euskadi horren adibide da; izan ere, 3.000 landare-espezie baino gehiago ditu, batzuk loredunak eta beste batzuk lorerik gabeak. Jakingo duzue, halaber, izaki bizidunak direnez, jaio, hazi, ugaldu eta hil egiten direla. Baina, ba al dakizue nola egiten dituzten funtzio horiek landareek? Ikusi al duzue zenbat forma eta kolore dituzten haien loreek? ¿Zer urtarotan loratzen diren? ¿Nola aldatzen diren udazkenean? Guk loredun landareak aztertuko ditugu. Landare horiekin, informazioz eta irudiz osatutako urteko egutegi bat diseinatuko duzue, zuentzat edo beste norbaiti oparitzeko. Mundu zoragarri hori ezagutzera gonbidatzen zaituztegu! Has dadila ikerketa! |
|
Udaberri-loreak udaberrian lehendabizi loratzen diren loreak dira. Iturria: http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/c/c9/Primula_aka.jpg |
Zeregin honetan urteko lore-egutegi bat aurkeztu behar da. Egutegi horretan, loredun landareei buruzko irudiak eta datu interesgarri edo bitxiak gehitu beharko dituzue. Baita landare horien ereingaraiak eta loraldiak noiz diren ere. Gainera, urtaroka antolatuta egon behar du (negua, udaberria, uda, udazkena).
Madrilgo Errege Lorategi Botanikoaren irudia
http://www.rjb.csic.es/jardinbotanico/jardin/index.php?Cab=5&len=es&Pag=127
Dagoeneko ikertzaile bihurtu zaretenez gero, ekin lanari!
Lehendabizi irakurri puntu guztiak, gero lanak banatu ahal izateko. Zuetako nor izango da argazkilaria? Eta ikertzailea? Nola aukeratuko duzue informazioa? Nork egingo du diseinu artistikoa? Eta azken diseinuaren aurkezpena? Beharrezkoa izaten da talde guztietan denboraz eta epeez arduratzen den kideren bat egotea, idazkari-lanak egiten dituena. Beraz, honako hauek behar dira:
Iker itzazue zuen inguruko loredun landareak. Hona hemen ikerketa gidatzeko balio dezaketen galdera batzuk: Zer izen du? Nolakoa da? Zer atal ditu? Nola ugaltzen da? Zer aldaketa izaten ditu urtaro bakoitzean? Noiz ereiten da eta noiz loratzen da? Zer behar du bizirik irauteko? Nola zaindu behar dira hiri-inguruneetan hazten direnean?
Diapositiba bakoitzak honako hauek izan behar ditu gutxienez ere: loredun landarearen irudi bat; izena; noiz loratzen den; ugaltzeko modua eta ereingaraia; non egoten den normalean; oinarrizko beharrak (eguzki asko, hezetasun handia, adibidez). Gogoan izan informazioaren eta irudiaren iturria aipatu behar dela beti.
Hemen tutorial bat duzue, Impress programarekin zeregina egin ahal izateko: guiaimpress_alumnado.pdf.
Hona hemen Webquesta egiteko baliabideak.
* Web-helbide luzeetara errazago sartu ahal izateko, http://bit.ly URL-laburtzailea erabili da.
Egutegia diseinatzeko programa |
|
Web-orriak |
|
Animazioak |
|
Ebaluaziorako taula honetan aurki ditzakezue irakasleak zuen lana baloratzeko kontuan hartuko dituen ebaluazio-irizpideak: rubrica_evaluacion.pdf.
Puntuazio ona lortu nahi baduzue, hartu kontuan irizpide horiek!
Edozein zereginen ondoren, interesgarria izaten da beti bidean geldialdi bat egitea eta egindako ibilbidea aztertzea. Hitz egin lehendabizi talde txikian, eta gero guztion artean:
1. jarduera |
||
EGIN BEHARREKO LANAK |
IKT BALIABIDEAK |
IKT GAITASUNAK |
1. jarduera: Webquestaren elementuak ezagutzea. 2. jarduera: Webquesta antolatzea. |
|
D1. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea, ikasleak bere interesen, erritmoaren, ikasteko moduaren eta trebetasunen arabera lan egin dezan, jada eginda dauden IKT baliabideak erabiliz. D4. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea, IKT baliabideak erabiliz XXI. menderako trebetasunak sustatzeko ikasleengan; esaterako, lankidetza, talde-lana, pentsaera kritikoa, arazoak konpontzea, enpatia eta sormena. D5. Identifikatzea eta ebaluatzea zer IKT baliabidek balio duten: diziplinaren edukiak ulertzeko eta garatzeko, zenbait komunikazio-modu erabiltzeko, informazioa baliozkotzat jotzeko balio duten metodoak erabiltzeko, jakintza sortzeko erabiltzen diren helburuak sakontzeko. D6. Mundu errealeko gaiak esploratzeko eta/edo benetako arazoak konpontzeko aukera ematen duten IKT baliabideak erabiltzea. D9. Ikasleengan hausnarketa sustatzea, elkarlanerako IKT baliabideak erabiliz, kontzeptuak erakutsi eta argitzeko, estrategiak planifikatzeko, eta aurkeztutako arazoen konponbideak identifikatzeko eta ebaluatzeko aukera emango dutenak. D14. Informazioa (batez ere web-informazioa) bilatu eta aztertzeko estrategiak modelatu eta sustatzen dituzten ikaskuntza-esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea. |
2. jarduera |
||
EGIN BEHARREKO LANAK |
IKT BALIABIDEAK |
IKT GAITASUNAK |
3. jarduera: Beharrezko diren baliabideak bilatzea. 4. jarduera: Ikasleek erabiliko duten Impress programarekin ohitzea. |
|
G5. Testu-prozesamenduko oinarrizko eragiketak egitea (formatua, lerrokatzea, orrialdeak zenbakitzea, irudiak txertatzea, letra-tipoa eta tamaina aldatzea, eta dokumentuak artxibatu eta inprimatzea). G7. Multimedia-edukiekin lotutako oinarrizko eragiketak egitea (formatua; irudi bat, soinua, testua edo bideoa txertatzea; webgune batetik irudi bat deskargatzea). G8. Erraz erabiltzea Interneteko zerbitzuak (webak, posta elektronikoa, foroa, txata, mezularitza eta beste batzuk) informazioa bilatzeko, ikastetxearen barruan nahiz ikastetxetik kanpo ikaskideekin komunikatzeko, eta esperientziak partekatzeko. D1. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea, ikasleak bere interesen, erritmoaren, ikasteko moduaren eta trebetasunen arabera lan egin dezan, jada eginda dauden IKT baliabideak erabiliz. D2. Ikasleei beren ikaskuntzaren protagonista izaten lagunduko dieten ikaskuntza-giroak sortzea, aukera izan dezaten beren esperientziak eta helburuak diseinatzeko eta beren lanak ebaluatzeko IKT baliabideak erabiliz. D5. Identifikatzea eta ebaluatzea zer IKT baliabidek balio duten: diziplinaren edukiak ulertzeko eta garatzeko, zenbait komunikazio-modu erabiltzeko, informazioa baliozkotzat jotzeko balio duten metodoak erabiltzeko, jakintza sortzeko erabiltzen diren helburuak sakontzeko. D6. Mundu errealeko gaiak esploratzeko eta/edo benetako arazoak konpontzeko aukera ematen duten IKT baliabideak erabiltzea. D9. Ikasleengan hausnarketa sustatzea, elkarlanerako IKT baliabideak erabiliz, kontzeptuak erakutsi eta argitzeko, estrategiak planifikatzeko, eta aurkeztutako arazoen konponbideak identifikatzeko eta ebaluatzeko aukera emango dutenak. |
3. jarduera. Amaitutakoan |
||
EGIN BEHARREKO LANAK |
IKT BALIABIDEAK |
IKT GAITASUNAK |
5. jarduera: Webquesta martxan jartzea, eta hura garatzen eta ebazten laguntzea. |
|
D1. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea, ikasleak bere interesen, erritmoaren, ikasteko moduaren eta trebetasunen arabera lan egin dezan, jada eginda dauden IKT baliabideak erabiliz. D2. Ikasleei beren ikaskuntzaren protagonista izaten lagunduko dieten ikaskuntza-giroak sortzea, aukera izan dezaten beren esperientziak eta helburuak diseinatzeko eta beren jarduerak ebaluatzeko IKT baliabideak erabiliz. D4. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea, IKT baliabideak erabiliz XXI. menderako trebetasunak sustatzeko ikasleengan; esaterako, lankidetza, talde-lana, pentsaera kritikoa, arazoak konpontzea, enpatia eta sormena. D6. Mundu errealeko gaiak esploratzeko eta/edo benetako arazoak konpontzeko aukera ematen duten IKT baliabideak erabiltzea. D10. Proposatutako helburuekiko irizpide argi eta zehatzak ezartzeko balio duten eta ikasleei beren aurrerapen-maila egiaztatzeko aukera ematen dieten IKT baliabideak jartzea ikasleen esku, beren lanak hobe ditzaten. D14. Informazioa (batez ere web-informazioa) bilatu eta aztertzeko estrategiak modelatu eta sustatzen dituzten ikaskuntza-esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea. C6. Webean egileak aitortzeko eta iturriak behar bezala aipatzeko informazioa erabiltzeari buruzko arauak ezagutzea, errespetatzea eta errespetaraztea. |
* Item horiek irakasleentzako IKT prestakuntzaren “Eskola 2.0” proposamenekoak dira. Eranskin honetatik aterata daude: IKTko gaitasun-mapak.
WebQuestaren atalak sekuentzia logiko bat osatzeko pentsatuta daude. Horregatik, garrantzitsua da elementu bakoitzak informazio egokia ematea eta bere funtzioa betetzea. Hartara, elementu guztiek multzo koherente bat osatuko dute, eta horrek jarduera osotasunean ulertzea erraztuko du, interesari eutsiko dio eta proposatutako helburuak lortzeko aukera emango du.
WebQuestek sei elementu izaten dituzte:
|
|
|
|
|
|
Lanaren ingurunea prestatzen duen testu labur bat da sarrera. Prozesu osoan zehar aurkituko denari buruzko oinarrizko
informazioa ematen du.
Elementu honen oinarrian dagoen ideia motibatzea da. Horregatik, testuak loturak bilatu behar
ditu ikasleen interesen eta proposatutako gai edo problemaren artean.
Zeregina WebQuestaren bihotza da. Bildutako informazioarekin lortu behar den emaitza azaltzen da bertan.
Osagai
honen ideia nagusia egiazkotasuna da: helduen munduan gerta daitezkeen egoerak lantzen dira. Horretarako, hiru elementu daude:
Prozesuak zeregina egiteko jarraitu beharreko urratsak deskribatzen ditu.
Jarraibide argiak egitea eskatzen du,
ongi egituratuta eta ikasleen behar kognitiboetara egokituta.
Prozesua elkarlanean ebatzi behar da (rolak eta zereginak
banatzen dira, helburu komun bat lortzeko).
Baliabideak artikuluak, liburuetako edo aldizkarietako zatiak, web-orriak, datu-baseak eta abar izan daitezke. Garrantzitsuena da ikasleek eskuragarri izatea baliabide horiek, sarean nora ezean ibil ez daitezen.
Atal honetan, haien lana nola ebaluatuko den azaltzen zaie ikasleei. Ebaluazio-taula bat erabiltzen bada, hemen azaltzen
da, eta irizpide batzuk erabiltzen badira, berriz, zerrendatu egiten dira. Banaka edo taldeka ebaluatuko den argitzen da.
Informazio hori ikaslearentzat da, eta, beraz, hiztegi ulergarria erabili behar da idazterakoan.
Ondorioak egindako esperientzia laburbiltzen du, eta hausnartzera bultzatzen du, ikasitakoa beste testuinguru batzuetara orokortu ahal izan dezaten ikasleek.
Adibide gisa aurkeztu dugun Webquestean, Ingurunearen ezagueraren arlokoak dira curriculum-helburuak, Loredun landareak
gaikoak, eta Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat dira.
WebQuestaren zereginei buruzko artikulua (http://www.eduteka.org/Tema11.php) kontsultatu ondoren, saiatu pentsatzen zein izango den zehazki ikasleei eskatuko zaien emaitza: pertsonaia baten elkarrizketa, ekitaldi edo festa bati buruzko kazetari-kronika bat, bidaia baten ibilbidea, poster edo horma-irudi bat, irudi-album bat, konparazio-txosten bat...
Adibidean, egin beharreko produktua landare-egutegi bat izango da.
Gogoan izan Webquestek goi-mailako pentsamendu-trebetasunak martxan jartzeko eskatzen dietela ikasleei.
Adibidean, zenbait landareren ereingarai eta loraldiari buruzko informazioa ikertu, hautatu eta diseinatu beharko dute.
Adibideko Webquestean, honako lan hauek sartzen dira: ikerketa-lanak (kide guztiek egin beharrekoak), irudiak bilatzea edo argazki digitalak egitea, denborak eta epeak antolatzea, egutegiaren diseinu artistikoa egitea eta bertsio digitala inprimatzea edo egitea. Beraz, banakako edo taldeko zereginak bereiz ditzakegu:
Hor izango duzu dagoeneko gaiaren, zereginen eta prozesuaren ideia orokorra, bai eta ikasleengandik espero denaren ideia orokorra ere. Orain lotura egokiak bilatuko dituzu.
Irakasleak aukeratuko du ikasleek zer webgune kontsultatuko dituzten kontsigna ebazteko.
Webgune baten fidagarritasuna ebaluatzea ez da beti erraza izaten; gure aukeraketaren bidez, gure irizpideak ere adieraziko dizkiegu ikasleei. Horregatik, garrantzitsua da irizpideak argi edukitzea, eta azaldu ahal izatea. Orain Interneteko hezkuntza-guneak eta -baliabideak ebaluatzeko baliagarri izan daitezkeen adierazle batzuk proposatuko dizkizuegu. Kasu bakoitzean, honako hauek aurkezten dira: adierazlearen deskribapen bat, zer helburu betetzen duen eta ebaluazioa orientatzeko galdera batzuk.
Hona hemen adierazleak:
Deskribapena | Autoritatea webgunearen arduradunak -pertsona bat, helburu jakin baterako bildu den pertsona-talde bat edota erakunde bat izan daiteke-, ospeak eta erabilitako iturriek ematen diote. |
Helburua | Aukeratutako baliabide eta guneek arlo zientifiko eta akademikoetako iturri fidagarri, espezifiko, eguneratu eta aitortuetatik datozen edukiak eta informazioa edukitzea. |
Galderak | Argi al dago nor den gunearen arduraduna edo nor diren gunearen arduradunak?
|
Deskribapena |
Eguneratzea hauekin lotuta egon daiteke:
Parametro onargarria izaten da gunearen azken eguneratzea kontsulta-data baino hilabete batzuk lehenago bakarrik egin izana, baina zabal daiteke irizpidea kasuaren arabera. |
Helburua |
Baliozko informazio eguneratua duten guneak eta baliabideak identifikatzea. |
Galderak |
|
Deskribapena |
Erabiltzaileari gunearen barruan kokatzeko eta mugitzeko ematen zaion erraztasuna da. Alderdi hori bereziki garrantzitsua izango da ikasleei webgunean bere kasa nabigatzen utzi behar badiegu. |
Helburua |
Aukeratzen diren webguneek osagaiak, gaiak, zerbitzuak eta bestelako baliabideak argi eta era antolatuan egituratuta edukitzea, eta erabiltzaileari erraztasunak ematea nabigazio osoan zehar orienta dadin. |
Galderak |
|
Deskribapena |
Espero da gunea logikoki antolatuta egotea, eta informazio-zati bakoitza gainerakoekin lotuta egotea. Kontuan hartuko da antolaketa-tresnak egotea, adibidez, aurkibideak, eskemak, izenburuak... |
Helburua |
Aukeratzen diren guneek edukiak eta tresnak era egokian antolatuta aurkeztea, sekuentzia argi eta logiko batekin, eta izenburu, azpiizenburu eta ikonoek funtzio didaktiko gehigarri bat betetzea kontsultarako eta esploraziorako. |
Galderak |
|
Deskribapena |
Proposamena da guneko edukiek zaintzea diziplina-eremu edo jakintza-arlo bateko gai, topiko edo teoria bati emandako trataera eta ikuspegia. |
Helburua |
Identifikatzen diren guneek eta baliabideek baliozko edukiak izatea, sendoak, garrantzitsuak hartzaileen maila eta ezaugarrietarako, eta hizkuntza eta komunikazio idatzia eta grafikoa era egokian erabiltzea. |
Galderak |
|
Deskribapena |
Irakurgarria izateko, koloreak, tamainak, letra-tipoak, atzealdeak eta ilustrazioak ongi konbinatuta egon behar dute, pantailan irakurri ahal izan dadin, eta era egoki eta erakargarrian nabigatu ahal izan dadin. |
Helburua |
Identifikatzen diren guneak eta baliabideak erraz irakurri ahal izatea eta nabigatzeko errazak izatea, eta osagai eta baliabide tipografiko eta ikonografikoek balio didaktikoa eta estetikoa gehitzea eskainitako edukiei. |
Galderak |
|
Deskribapena |
Webguneak helburutzat dituen Interneteko erabiltzaileak dira hartzaileak (haurrak, irakasleak, familiak...) |
Helburua |
Aurkezten den edukia haren hartzailearentzat egokia dela ziurtatzea. |
Galderak |
|
Irakasleak aukeratutako baliabideak Webquestaren "baliabideak" atalera gehituko dira.
Orain Webquesta idazteko behar den guztia duzu. Gogoan izan jardueraren idazketa guztia ikasleentzat dela, ez dela gelako programazio bat.
Gida txiki bat dago hemen, Impressekin diapositiba-aurkezpen bat sortzeko; ikasleei zereginean laguntzeko balioko dizue.
OpenOffice programa-multzoa ez badaukagu, URL honetatik jaits dezakegu: http://es.openoffice.org/
Instalazio-prozesuan zehar zalantzarik izanez gero, "Windowsen Open Office 2.4 instalatzea" tutorialean ematen diren jarraibide zehatzak jarraitzea gomendatzen dugu: [http://www.educared.net/softwarelibre/tutoriales/pdf/openofficeparawindows.pdf], Educared - Fundación Telefónicak egina.
Prestatutako zenbait txantiloi badiren arren, aurkezpen huts batetik abiatzea proposatzen dugu, guk nahi dugun eran moldatzeko. Horretarako, Aurkezpen hutsa aukeratu eta zuzenean klik egingo dugu Sortu botoian.
aukeren menua,
ekintza ohikoenetarako lasterbide-botoiak,
aurkezpeneko diapositiben koadro txikiak,
lantzen ari garen diapositiba,
zereginen aukerak (lehen pantaila honetan, diapositiben diseinu-txantiloien katalogoa agertzen zaigu).
Txantiloiek diapositiben edizio-lana errazten dute. Diapositiban sartu nahi dugun informazioa kontuan hartuta aukeratuko dugu gure helburuari hobekien egokitzen zaion diseinua.
Automatikoki, pantailaren erdialdeko diapositiban (lantzen ari garenean), edizioari laguntzeko laukia agertuko zaigu, titulua eransteko.
Fitxategiaren izena eta gure ordenagailuan non gorde nahi dugun adierazi beharko dugu.
Impressek automatikoki gordetzen du egiten ari garen lana, baina egokia izaten da egindako lana gordetzen joatea, aurkezpenean aurrera egiten dugun heinean.
Hurrengo urratsa beste diapositiba batzuk sartzea izango da, gure aurkezpenak edukia izan dezan.
Horretarako, nahikoa da tresna-barrako Diapositiba botoian klik egitea.
Automatikoki beste diapositiba bat gehituko da gure aurkezpenean. Lehenespenez, aurrekoaren diseinu berbera izaten du. Dena den, oso erraza da haren itxura aldatzea: pantailaren eskuinaldeko zutabean ditugun proposamenetatik, egokien deritzoguna aukeratu besterik ez dugu egin behar.
Horrela, diapositiba berriak gehituz eta gehitutako elementuen formatua aldatuz, gure aurkezpena osatuko dugu, gure ikasleei
azaldu nahi diegun informazioa sartuta.
Gure aurkezpena nola geratzen ari den ikusteko, lehenengo diapositibara joan eta Aurkezpena botoian klik egingo dugu (pantailaren goiburuko tresna-barran dago).
Diapositiba batetik beste batera pasatzeko, klik egingo dugu saguarekin. Aurkezpen-ikuspegitik ateratzeko, ESC teklan klik egingo dugu.
Programak galdetzen digu ea atzealdearen kolore hori nahi dugun aurkezpeneko diapositiba guztietarako. Bai edo Ez erantzungo dugu, egokiena deritzoguna.
Esate baterako, beltza aukeratzen badugu eta oso astuna geratzen bada diapositiba guztietan erabiltzeko, Ez aukera markatuko
dugu, eta lantzen ari garen diapositiban soilik aplikatuko da aukeratutako atzealdea.
Horren ondoren, klik egingo dugu Letra-tipoaren kolorea botoian (testu-formatuaren tresna-barran dago, pantailaren goiburuan)
Nola txertatu irudiak diapositiba batean?
Automatikoki, irudia lanean ari garen diapositibaren erdian agertuko da.
Aurkezpena egiten hasterako, oinarrizko egitura bat pentsatuta edukitzea komeni da.
Impress erabiltzen ari garela, hasierako ideia hori aldatzen joan gaitezke, aurkezpenaren edukia zertzen ari garen heinean, baina hasierako egitura baliagarri izango zaigu abiapuntu gisa.
Erabil ditzagun aurkezpenerako programaren aukera grafikoak. Diapositibetan ahalik eta testu gutxien sartu behar dugu: irudiak eta azalpen-grafikoak izango dira protagonistak. Aurkezpenean web-esteka bat sartzea ere pentsa dezakegu (Interneterako konexioa badugu), ikasleei erakutsi nahi diegun orrialdea zuzenean zabaltzeko.
Erabili diapositiben informazioa irakurtzen laguntzen duten koloreak, eta ez erabili efektu gehiegi, arreta galaraz dezakete eta.
Gehiago jakin nahi izanez gero...
Impressen tresna gehiago aztertu eta erabiltzen ikasi nahi baduzu, ikusizko tutorialak kontsultatzea gomendatzen dizugu; esaterako, Educared – Fundación Telefónicak eskaintzen duena software libreari buruzko atalean (zenbait bloketan zatituta daude):
http://www.educared.net/softwarelibre/tutoriales/indiceoficina.html
Ikasleei zeregin birtual bat proposatzen dien irakasleak ikasleen autonomian oinarritu behar du proposamena. Laguntzeko zeregina Webquesta garatzeko etapekin lotuta egongo da. Honela laburbil daiteke:
Webquestaren elementua | Irakaslearen zeregina |
Sarrera | Gaia aurkeztea, motibazioa piztea |
Zeregina | Helburua argitzea, konpondu beharreko arazoa edo erronka azaltzea. |
Prozesua | Taldeek rolak banatzen dituztela ziurtatzea; ikasleek beharrezko diren tresnak dituztela ziurtatzea, edo alternatibak bilatzen laguntzea; lana eraginkortasunez hasten laguntzea. |
Baliabideak | Arazo teknikoak konpontzea, halakorik balego (adibidez, hiperestekek ez funtzionatzea); tresna birtualak (adibidez, orrien barruko bilatzaileak) erabiltzen zailtasunak dituzten ikasleei laguntzea. |
Ebaluazioa | Ebaluazio-matrize baten erabilera argitzea. |
Ondorioa | Talde bakoitzaren ondorioekin egiten den azken eztabaida moderatzea. |
MAILA |
IRAKASGAIA |
GAIA |
IZENBURUA |
IRAUPENA |
Lehen Hezkuntzako 5. maila |
Ingurunearen ezaguera |
Loredun landareak |
Loredun landareak: egutegia: natura koloretan urtean zehar. |
3-4 saio (3-4 ordu) |
UNITATE DIDAKTIKOAREN DESKRIBAPENA | ||||
Proposamen didaktiko honekin, ikasleek loredun landareen ezaugarri nagusiak eta ingurunearekin duten harremana ezagutu ahal izango dituzte. Diseinu-proposamen bat duen Webquest gisa aurkezten da proposamena. Ikasleek hiru fase edo "etapa" igaro beharko dituzte guztira, zeregina antolatzetik hasita. Proposamen didaktiko honen helburua da lankidetza eta talde-lana sustatzea. Horregatik, jarduerak taldean egin behar dira. Bestalde, proposamen honek bi IKT tresna integratzen ditu, natur zientzietako gai bat zenbait ikasketa-estrategiarekin lantzeko. Komunitatearekin parteka daitekeen landare-egutegi bat da Webquestaren azken emaitza. |
||||
CURRICULUM-EDUKIAK |
|
|||
IKASKETA-HELBURUAK |
|
|||
IKT GAITASUN OROKORRAK* |
F2. IKTak erabiltzea informazioa bilatzeko, aukeratzeko eta aztertzeko. F3. IKTak erabiltzea testu-informazioa prozesatzeko. F5. IKTak erabiltzea multimedia-informazioa prozesatzeko. A1. Komunikatzea eta lankidetzan jardutea. A2. Ingurune birtualetan moldatzen jakitea. A3. Informazioa kudeatzea, sortzea eta baloratzea. C1. Informazioaren pribatutasunari buruz hausnartzea. C2. Jabetza intelektuala aintzat hartzea. |
*"Eskola 2.0" proposamenean Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako IKT gaitasunei buruz adierazitakoaren barruko itemak. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Irakasleentzako eta ikasleentzako IKTko gaitasun-mapak: http://www.eskola20.org/prestakuntza/gaitasun_mapak.pdf.
Lehenengo jarduera honetan, webquesta egiteko behar dutenari buruz hausnartu beharko dute ikasleek.
ARLOKO GAITASUN espezifikoak | IKT GAITASUN espezifikoak* | EBALUAZIO-IRIZPIDEAK |
Autonomia eta iniziatiba edukitzeko gaitasuna
Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
Ikasten ikasteko gaitasuna.
|
A1.2. Arduraz aritzea kulturak ulertzeko gaitasuna eta tolerantzia garatzen dituzten IKT baliabideak erabiltzen dituzten proiektuetan. (1,3,4). A1.3. IKT baliabide espezifikoak erabiltzea kideekin eta irakasleekin lankidetzan jarduteko, taldean lan egiteko, kritikoki pentsatzeko eta arazoak konpontzeko. |
|
*"Eskola 2.0" proposamenean Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako IKT gaitasunei buruz adierazitakoaren barruko itemak. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata : Irakasleentzako eta ikasleentzako IKTko gaitasun-mapak.
Behin zeregina ulertutakoan, informazioa biltzeko eta aukeratzeko lanari ekin behar zaio.
ARLOKO GAITASUN espezifikoak | IKT GAITASUN espezifikoak* | EBALUAZIO-IRIZPIDEAK |
Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturetako gaitasuna
Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
Autonomia eta iniziatiba edukitzeko gaitasuna
Ikasten ikasteko gaitasuna.
|
F2.1. Interneteko zerbitzuak erabiltzea (web-bilatzaileak eta beste batzuk), informazioa bilatzeko (3,6). F2.2. Interneteko zerbitzuak eta beste estrategia batzuk erabiltzea, informazioa hautatzeko eta aztertzeko. A1.3. IKT baliabide espezifikoak erabiltzea kideekin eta irakasleekin lankidetzan jarduteko, taldean lan egiteko, kritikoki pentsatzeko eta arazoak konpontzeko. A3.2.. Irakasleak proposatutako irizpideak aplikatzea informazio garrantzitsua aukeratzeko. A5.1. Batez ere irudien eta soinuen bidez, benetako munduko gaiak esploratzeko eta/edo heldu baten laguntzaz benetako arazo errazei heltzeko aukera ematen duten IKT baliabideak erabiltzea. C2.3. Webean informazioa erabiltzeari dagokionez zer konbentzio dauden jakitea, egileak aitortzeko eta iturriak behar bezala aipatzeko. |
|
*"Eskola 2.0" proposamenean Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako IKT gaitasunei buruz adierazitakoaren barruko itemak. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata : Irakasleentzako eta ikasleentzako IKTko gaitasun-mapak.
Beharrezko datuekin sormenezko diseinuan aurrera egiten da, OpenOfficeren Impress programaren erabilera gehituta.
ARLOKO GAITASUN espezifikoak | IKT GAITASUN espezifikoak* | EBALUAZIO-IRIZPIDEAK |
Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
Autonomia eta iniziatiba edukitzeko gaitasuna
|
F3.1. Testu-prozesamenduko oinarrizko eragiketak egitea (kopiatu eta itsastea, formatua, lerrokatzea, orrialdeak zenbakitzea, irudiak txertatzea, letra-tipoa eta tamaina aldatzea, eta dokumentuak artxibatu eta inprimatzea). F5.1. Multimedia-edukiekin lotutako oinarrizko eragiketak egitea (kopiatu eta itsastea, formatua, irudi bat, soinua, testua edo bideoa txertatzea; argazki bat webgune batetik deskargatzea) (1, 5). A4.2. Sormena, ikerketa eta berrikuntza baliatuz, beren produktuak (simulazioak, bideo-jokoak, aurkezpenak, gailuak) sortzeko aukera ematen dieten IKT baliabideak erabiltzea, beren interesak betetzeko edo beste batzuek planteatutako arazoei irtenbidea emateko. |
|
*"Eskola 2.0" proposamenean Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako IKT gaitasunei buruz adierazitakoaren barruko itemak. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata : Irakasleentzako eta ikasleentzako IKTko gaitasun-mapak.
Pau Casacuberta
Itinerarium: http://www.itinerarium.cat/