1. Jarduera
                  	
                  Webquestaren elementuak ezagutzea
                  		WebQuestaren elementuak
 
                  		WebQuestaren atalak sekuentzia logiko bat osatzeko pentsatuta daude. Horregatik, garrantzitsua da elementu
                  bakoitzak informazio egokia ematea eta bere funtzioa betetzea. Hartara, elementu guztiek multzo koherente bat osatuko dute,
                  eta horrek jarduera osotasunean ulertzea erraztuko du, interesari eutsiko dio eta proposatutako helburuak lortzeko aukera
                  emango du.
                  		WebQuestek sei elementu izaten dituzte:
                  		
                  		  -  Sarrera 
 
                  		    | 
                  		
                  		    -  Zeregina 
 
                  		      | 
                  		  
                  		    -  Prozesua 
 
                  	        | 
                  		  
                  	        -  Baliabideak 
 
                  	          | 
                  		  
                  	          -  Ebaluazioa 
 
                  	            | 
                  		  
                  	            -  Ondorioa 
 
                  	              | 
                  		
                  		
                  		  - Lana aurkezten duen eta proiektuari buruzko informazioa ematen duen sarrera bat.
 
                  		  
                  		Lanaren ingurunea prestatzen duen testu labur bat da sarrera. Prozesu osoan zehar aurkituko denari buruzko oinarrizko
                  informazioa ematen du.
 Elementu honen oinarrian dagoen ideia motibatzea da. Horregatik, testuak loturak bilatu behar
                  ditu ikasleen interesen eta proposatutako gai edo problemaren artean.
                  		
                  		  - Zeregin interesgarri bat, egiteko modukoa.
 
                  		  
                  		Zeregina WebQuestaren bihotza da. Bildutako informazioarekin lortu behar den emaitza azaltzen da bertan. 
 Osagai
                  honen ideia nagusia egiazkotasuna da: helduen munduan gerta daitezkeen egoerak lantzen dira. Horretarako, hiru elementu daude:
                  		
                  		  - Ikasleak rol baten sartzen dira (mugimendu politiko edo ekologiko baten alde edo aurka, pertsonaia literario edo artistiko
                  baten aholkulari, epaile, detektibe, kazetari), 
 
                  		  - agertoki jakin batean (eguerdiko albistegia, auzitegi nagusi bat, herri-protesta bat, batzar bat, aholkularitza-eskaera
                  bat, argitu beharreko misterio bat),
 
                  		  - produktu edo ekitaldi jakin bat egiteko (iritzi-ohar bat egunkarian edo albistegian, txosten bat gomendioekin, auzitegiaren
                  epai bat, arte-kritika bat, misterio bat argitzearen kronika bat, ibilbide bat, banatu beharreko liburuxka bat).
 
                  		  
                  		
                  		  - Ikasleek zeregina egiteko jarraitu beharreko prozesuaren deskribapen bat
 
                  		  
                  		Prozesuak zeregina egiteko jarraitu beharreko urratsak deskribatzen ditu. 
 Jarraibide argiak egitea eskatzen du,
                  ongi egituratuta eta ikasleen behar kognitiboetara egokituta. 
 Prozesua elkarlanean ebatzi behar da (rolak eta zereginak
                  banatzen dira, helburu komun bat lortzeko).
                  		
                  		  - Zeregina egiteko behar den baliabide-multzo bat.
 
                  		  
                  		Baliabideak artikuluak, liburuetako edo aldizkarietako zatiak, web-orriak, datu-baseak eta abar izan daitezke. Garrantzitsuena
                  da ikasleek eskuragarri izatea baliabide horiek, sarean nora ezean ibil ez daitezen.
                  		
                  		  - Ebaluazio-irizpide batzuk, ikasleek helburuak bete ote dituzten jakiteko
 
                  		  
                  		Atal honetan, haien lana nola ebaluatuko den azaltzen zaie ikasleei. Ebaluazio-taula bat erabiltzen bada, hemen azaltzen
                  da, eta irizpide batzuk erabiltzen badira, berriz, zerrendatu egiten dira. Banaka edo taldeka ebaluatuko den argitzen da.
                  Informazio hori ikaslearentzat da, eta, beraz, hiztegi ulergarria erabili behar da idazterakoan.
                  		
                  		  -  Ondorio bat, ikasi dena laburbiltzeko, eta ikasten jarraitzera bultzatzeko.
 
                  		  
                  		Ondorioak egindako esperientzia laburbiltzen du, eta hausnartzera bultzatzen du, ikasitakoa beste testuinguru batzuetara
                  orokortu ahal izan dezaten ikasleek.