3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Webquest
4. Jarduera
14separador_indice_X_de_N23
0%

4. Jarduera

Ikasleek erabiliko duten Impress programarekin ohitzea

Gida txiki bat dago hemen, Impressekin diapositiba-aurkezpen bat sortzeko; ikasleei zereginean laguntzeko balioko dizue.

Diapositibak sortzea: OpenOfficeren Impress

  • OpenOfficeren multimedia-aurkezpenak egiteko Impress programa ireki. Programen menuko Aurkezpena aukera da.

OpenOffice programa-multzoa ez badaukagu, URL honetatik jaits dezakegu: http://es.openoffice.org/

Instalazio-prozesuan zehar zalantzarik izanez gero, "Windowsen Open Office 2.4 instalatzea" tutorialean ematen diren jarraibide zehatzak jarraitzea gomendatzen dugu: [http://www.educared.net/softwarelibre/tutoriales/pdf/openofficeparawindows.pdf], Educared - Fundación Telefónicak egina.

  • Programa zabaltzean, pantaila bat agertuko zaigu, aurkezpenak sortzeko morroiarekin.

Prestatutako zenbait txantiloi badiren arren, aurkezpen huts batetik abiatzea proposatzen dugu, guk nahi dugun eran moldatzeko. Horretarako, Aurkezpen hutsa aukeratu eta zuzenean klik egingo dugu Sortu botoian.

  • Aurkezpen hutsa aukeratu ondoren, programaren pantaila agertuko zaigu. Han bost atal handi agertzen dira:
  1. aukeren menua,

  2. ekintza ohikoenetarako lasterbide-botoiak,

  3. aurkezpeneko diapositiben koadro txikiak,

  4. lantzen ari garen diapositiba,

  5. zereginen aukerak (lehen pantaila honetan, diapositiben diseinu-txantiloien katalogoa agertzen zaigu).

Txantiloiek diapositiben edizio-lana errazten dute. Diapositiban sartu nahi dugun informazioa kontuan hartuta aukeratuko dugu gure helburuari hobekien egokitzen zaion diseinua.

Automatikoki, pantailaren erdialdeko diapositiban (lantzen ari garenean), edizioari laguntzeko laukia agertuko zaigu, titulua eransteko.

  • Tituluaren laukian klik eginez editatu ahal izango dugu, guk nahi dugun testua sartzeko.
  • Jada badugu diapositiba bat gure aurkezpenean, eta, horrenbestez, fitxategia gordetzeko une egokia da. Horretarako, klik egingo dugu tresna-barran, diskete baten itxura duen ikonoan.

Fitxategiaren izena eta gure ordenagailuan non gorde nahi dugun adierazi beharko dugu.

Impressek automatikoki gordetzen du egiten ari garen lana, baina egokia izaten da egindako lana gordetzen joatea, aurkezpenean aurrera egiten dugun heinean.

Hurrengo urratsa beste diapositiba batzuk sartzea izango da, gure aurkezpenak edukia izan dezan.

Horretarako, nahikoa da tresna-barrako Diapositiba botoian klik egitea.

Automatikoki beste diapositiba bat gehituko da gure aurkezpenean. Lehenespenez, aurrekoaren diseinu berbera izaten du. Dena den, oso erraza da haren itxura aldatzea: pantailaren eskuinaldeko zutabean ditugun proposamenetatik, egokien deritzoguna aukeratu besterik ez dugu egin behar.

Horrela, diapositiba berriak gehituz eta gehitutako elementuen formatua aldatuz, gure aurkezpena osatuko dugu, gure ikasleei azaldu nahi diegun informazioa sartuta.

Gure aurkezpena nola geratzen ari den ikusteko, lehenengo diapositibara joan eta Aurkezpena botoian klik egingo dugu (pantailaren goiburuko tresna-barran dago).

Diapositiba batetik beste batera pasatzeko, klik egingo dugu saguarekin. Aurkezpen-ikuspegitik ateratzeko, ESC teklan klik egingo dugu.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Soledad Garzón
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable