Ikasgelako programazioa
                  	
                  		
                  
                  MAILA  | 
                  IRAKASGAIA  | 
                  GAIA  | 
                  
                  
                  IZENBURUA  | 
                  IRAUPENA  | 
                  
                  
                  Lehen Hezkuntzako 5. maila   | 
                  Ingurunearen ezaguera  | 
                  Loredun landareak  | 
                  Loredun landareak: egutegia: natura koloretan urtean zehar.  | 
                  3-4 saio (3-4 ordu)  | 
                  
                  
                  | UNITATE DIDAKTIKOAREN DESKRIBAPENA | 
                  
                  
                  
                  | 
                   Proposamen didaktiko honekin, ikasleek loredun landareen ezaugarri nagusiak eta ingurunearekin duten harremana
                  ezagutu ahal izango dituzte. Diseinu-proposamen bat duen Webquest gisa aurkezten da proposamena. Ikasleek hiru fase edo "etapa"
                  igaro beharko dituzte guztira, zeregina antolatzetik hasita. 
                  Proposamen didaktiko honen helburua da lankidetza eta talde-lana sustatzea. Horregatik, jarduerak taldean
                  egin behar dira. Bestalde, proposamen honek bi IKT tresna integratzen ditu, natur zientzietako gai bat zenbait ikasketa-estrategiarekin
                  lantzeko. 
                  Komunitatearekin parteka daitekeen landare-egutegi bat da Webquestaren azken emaitza.              
                   | 
                  
                  
                  
                  CURRICULUM-EDUKIAK  | 
                  
                  		  - Landare baten atalak identifikatzea eta bereiztea.
 
                  		  - Informazioa bilatzea eta ulertzea. 
 
                  		  - Zenbait iturritatik (zuzenean ikusitakoa, entziklopediak, bideoak...) datorren informazioa antolatzea eta konparatzea.
 
                  		  - Loredun landare baten bizi-zikloa identifikatzea. 
 
                  		  - Gainerako eskola-komunitatearekin parteka daitekeen landare-egutegi bat egitea. 
 
                  		  - Talde-lana. Berdinen artean elkarlanean aritzeko estrategiak garatzea.
 
                  		  - Sarean informazioa eta irudiak bilatzea eta aukeratzea.
 
                  		        | 
                  
                  
                  IKASKETA-HELBURUAK  | 
                  
                  		    - Loredun landare baten ezaugarriak identifikatzea eta ezagutzea.
 
                  		    - Ingurunearen, urteko zikloaren eta loredun landareen arteko erlazioa ezagutzea.
 
                  		    - Azalpen-testuak irakurri eta ulertzea, haien egiturari eta esanahi orokorrari erreparatuta. 
 
                  		    - Hiztegi espezifikoa zehaztasunez erabiltzea.
 
                  		    - IKT tresnak erabiltzen ikastea: Webquest, Impress OpenOffice eta Flickr.
 
                  		         | 
                  
                  
                  IKT GAITASUN OROKORRAK*  | 
                  
                  F2. IKTak erabiltzea informazioa bilatzeko, aukeratzeko eta aztertzeko. 
                  F3. IKTak erabiltzea testu-informazioa prozesatzeko. 
                  F5. IKTak erabiltzea multimedia-informazioa prozesatzeko. 
                  A1. Komunikatzea eta lankidetzan jardutea. 
                  A2. Ingurune birtualetan moldatzen jakitea. 
                  A3. Informazioa kudeatzea, sortzea eta baloratzea. 
                  C1. Informazioaren pribatutasunari buruz hausnartzea. 
                  C2. Jabetza intelektuala aintzat hartzea.  | 
                  
                  
                  *"Eskola 2.0" proposamenean Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako IKT gaitasunei buruz adierazitakoaren
                  barruko itemak. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Irakasleentzako eta ikasleentzako IKTko gaitasun-mapak: http://www.eskola20.org/prestakuntza/gaitasun_mapak.pdf.