Prozesua
                  	
                  		Dagoeneko ikertzaile bihurtu zaretenez gero, ekin lanari!
                  		
                  		  -  Lan-banaketa 
 
                  
                  		Lehendabizi irakurri puntu guztiak, gero lanak banatu ahal izateko. Zuetako nor izango da argazkilaria?
                  Eta ikertzailea? Nola aukeratuko duzue informazioa? Nork egingo du diseinu artistikoa? Eta azken diseinuaren aurkezpena? Beharrezkoa
                  izaten da talde guztietan denboraz eta epeez arduratzen den kideren bat egotea, idazkari-lanak egiten dituena. Beraz, honako
                  hauek behar dira:
                  		
                  		  - argazkilariak: irudiak lortzeko
 
                  		  - ikertzaileak: informazioa eta irudiak lortzeko
 
                  		  - editoreak: informazio egokia aukeratzeko
 
                  		  - arte-diseinatzaileak: egutegia pentsatzeko
 
                  		  - bertsio digitalaren diseinatzaileak: ideia formatu egokira eramateko 
 
                  		  - idazkaria: egin beharreko lanak epeen barruan eta modu egokian egiten direla ziurtatzeko
 
                  
                  		
                  		  -  Ikerketa 
 
                  
                  		Iker itzazue zuen inguruko loredun landareak. Hona hemen ikerketa gidatzeko balio dezaketen galdera batzuk:
                  Zer izen du? Nolakoa da? Zer atal ditu? Nola ugaltzen da? Zer aldaketa izaten ditu urtaro bakoitzean? Noiz ereiten da eta
                  noiz loratzen da? Zer behar du bizirik irauteko? Nola zaindu behar dira hiri-inguruneetan hazten direnean?
                  		
                  		  -  Diseinua 
 
                  
                  		
                  		  - Ikertutako materialaren barruan, bilatu irudiak ere egutegia diseinatzeko. Egutegia hilabeteka edo bi hilabeteka antola
                  daiteke. Urtaroak bereizi behar dira diseinuan. Loredun landareen argazki digitalak ere egin ditzakezue, edota sarean bila
                  ditzakezue.
 
                  - Diseinua egiterakoan, kontuan hartu tarteak, irudien eta testuen arteko oreka, eta zenbakiak irakurgarriak izatea. Hori
                  egiteko, Open Officeren Impress programa erabiliko duzue. 
 
                  
                  		Diapositiba bakoitzak honako hauek izan behar ditu gutxienez ere: loredun landarearen irudi bat; izena;
                  noiz loratzen den; ugaltzeko modua eta ereingaraia; non egoten den normalean; oinarrizko beharrak (eguzki asko, hezetasun
                  handia, adibidez). Gogoan izan informazioaren eta irudiaren iturria aipatu behar dela beti.