Webquestaren xedea eta adibideak
                  	
                  		Zertarako Webquest bat?
Webquesten diseinua pentsatuta dago:
                  		
                  		  - ikasleek informazio bila ematen duten denbora eraginkortasunez erabil dadin sustatzeko, eta informazio horren erabilera
                  eta trataera lantzeko.
 
                  		  - irakaslearen proposamen didaktikoak antolatzeko eta orientatzeko. 
 
                  
                  		Webquest baten helburu nagusia ez da Interneten ibiltzen irakastea, ez eta teknologia berriak erabiltzen
                  irakastea ere (nahiz eta era horretako trebetasunak ere ikasten diren); helburua da historia, zientziak, matematika edota
                  hizkuntzak ikastea, IKTek eskaintzen dizkiguten tresnak erabiliz, eta Webquest-ereduak ematen digun eraginkortasunarekin.
                  		Adibidez:
                  		Material honen helburua da adibideen bidez azaltzea nola aplika daitezkeen IKTak gelan,
                  curriculum-edukiak ikasteko eta trebetasun digitalak eskuratzeko, Webquest baliabidea erabiliz.
                  		Gure helburua IKT gaitasunak espezifikoki lantzea denez, proposamenean, ikaskuntza-helburuez
                  eta metodologia-jarraibideez gain, bereziki zehaztu da zer gaitasun digital behar dituzten ikasleek nahiz
                  irakasleek unitatea egiteko.
                  		Horregatik, tutorial honen helburu nagusia da irakasleari jarraibideak eta laguntza ematea, Webquesten
                  aukerak aprobetxatzen dituen ikasketa-sekuentzia bat prestatzerakoan eta aplikatzerakoan beharko dituen trebetasun instrumentalak,
                  informazio digitalaren trataera eta komunikazio birtuala (IKT) ezagut eta landu ditzan.
                  		Hortaz, premisa horiek kontuan hartuta, tutorialak honako hauek eskaintzen ditu:
                  		
                  		  - Irakaslearen gida bat; gidak jarduera prestatzeko eta gauzatzeko lanak pausoz pauso adierazten ditu, eta alderdi didaktiko,
                  teknologiko edota curriculum-alderdiei buruzko gomendio metodologikoak ere baditu. (Irakaslearen gida izeneko atala)
 
                  		  - Irakaslearentzako prestakuntza-proposamen bat (Prestakuntza-proposamena
                  izeneko koadroan dago laburbilduta).
 
                  		  - Gelako programazio bat, curriculumari eta IKTei dagozkien helburu eta gaitasunekin (Gelako programazioa izeneko dokumentua).