3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Webquest
2. Jarduera
12separador_indice_X_de_N23
0%

2. Jarduera

Webquesta antolatzea

  • WebQuestaren gaia erabakitzea, sustatu nahi diren curriculum-edukiekin bat etorriz, eta zer mailatarako izango den kontuan hartuta.

Adibide gisa aurkeztu dugun Webquestean, Ingurunearen ezagueraren arlokoak dira curriculum-helburuak, Loredun landareak gaikoak, eta Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat dira.

  • Zeregin-mota zehaztea

WebQuestaren zereginei buruzko artikulua (http://www.eduteka.org/Tema11.php) kontsultatu ondoren, saiatu pentsatzen zein izango den zehazki ikasleei eskatuko zaien emaitza: pertsonaia baten elkarrizketa, ekitaldi edo festa bati buruzko kazetari-kronika bat, bidaia baten ibilbidea, poster edo horma-irudi bat, irudi-album bat, konparazio-txosten bat...

Adibidean, egin beharreko produktua landare-egutegi bat izango da.

  • Sortuko den informazioaren eraldaketa zehaztea: ikasleek diseinatu egin beharko dute, erabaki, aurreikusi, epaitu, ebatzi...

Gogoan izan Webquestek goi-mailako pentsamendu-trebetasunak martxan jartzeko eskatzen dietela ikasleei.

Adibidean, zenbait landareren ereingarai eta loraldiari buruzko informazioa ikertu, hautatu eta diseinatu beharko dute.

  • Ikasleek izango dituzten rolak zehaztea

Adibideko Webquestean, honako lan hauek sartzen dira: ikerketa-lanak (kide guztiek egin beharrekoak), irudiak bilatzea edo argazki digitalak egitea, denborak eta epeak antolatzea, egutegiaren diseinu artistikoa egitea eta bertsio digitala inprimatzea edo egitea. Beraz, banakako edo taldeko zereginak bereiz ditzakegu:

  • Zereginak antolatzea, denborak planifikatzea (Idazkaria / kide bat)
  • Loredun landareen ezaugarriei buruzko informazioa bilatzea (ikertzailea / guztiak)
  • Loredun landareen argazkiak ateratzea (argazkilaria / kide bat edo gehiago)
  • Aurkeztu den kontsignako ezaugarriak betetzen dituzten loreak aukeratzea (agertzen diren hilabetean loratzea, edo hilabete horretan ereitea) urteko hilabete bakoitzerako (editorea / guztiak)
  • Aurkeztu den kontsignaren araberako diseinua egitea (hilabete bakoitzak garai horretan loratzen den lore bat edo hilabete horretan ereiten den lore bat izan behar du) (arte-diseinatzailea / kide bat edo gehiago)
  • Proposatutako landare-egutegiaren bertsio digitala egitea (diseinatzaile digitala / kide bat edo bi, edo elkarrekin egitea linean, segidan...)
  • Azken berrikuspena eta ondorioak (guztiak)
  • Lana epearen barruan eta baldintza egokietan ematen dela ziurtatzea (idazkaria)

Hor izango duzu dagoeneko gaiaren, zereginen eta prozesuaren ideia orokorra, bai eta ikasleengandik espero denaren ideia orokorra ere. Orain lotura egokiak bilatuko dituzu.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Soledad Garzón
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable