4. Jarduera
                  	
                  		Koloreak Impressen
                  		Nola aldatu diapositibaren atzealdeko kolorea eta testuaren kolorea?
                  		
                  - Formatua menuan Orrialdea aukeratu.
 
                  - Atzeko planoa fitxan Kolorea aukeratu Betegarria laukian. Aukeratu
                  kolorea. Egin klik Onartu aukeran.
 
                  
                  Programak galdetzen digu ea atzealdearen kolore hori nahi dugun aurkezpeneko diapositiba guztietarako. Bai edo Ez erantzungo
                  dugu, egokiena deritzoguna.
                  		Esate baterako, beltza aukeratzen badugu eta oso astuna geratzen bada diapositiba guztietan erabiltzeko, Ez aukera markatuko
                  dugu, eta lantzen ari garen diapositiban soilik aplikatuko da aukeratutako atzealdea.
                  		
                  		
                  		  - Testu-koadroa hautatuko dugu orain. Horretarako, egin klik koadroaren ertzetakoren batean. Beste aukera bat ere badago:
                  kurtsorearen bidez hautatzea testua, testu-prozesagailuetan bezala.
 
                  
                  		Horren ondoren, klik egingo dugu Letra-tipoaren kolorea botoian (testu-formatuaren tresna-barran dago,
                  pantailaren goiburuan)