Aurkezpena
                  	
                  		Zer da Webquest bat eta zer eskaintzen digu?
                  		Webquest (WQ) bat ikerketa gidatuko jarduera bat da, eta azken produktu bat egiten da amaieran. Ikerketa-lanerako
                  erabiltzen diren informazio-iturri gehienak Internetetik datoz. Zereginak goi-mailako pentsamendu-trebetasunak erabiltzea
                  eskatzen die ikasleei, adibidez, laburtzea, aztertzea, justifikatzea, arazoak konpontzea edota ideia originalak sortzea.
                  		Webquest batekin erabiltzen den lan-metodologiak premisa hauei erantzuten die:
                  
                  - Gida bat ematen da, eta bertan taldean egin beharreko zereginak eta irakasleak aurrez ezarritako web-baliabide batzuk
                  zehazten dira. Zereginak banatzen dira, eta adierazitako rolak hartzen dira.
 
                  - Arazo edo erronka bat konpondu behar da; ahal izanez gero, jakin-mina piztu behar du, eta eztabaidagarria, misteriotsua
                  eta erakargarria izan behar du. Erantzuna ez da zuzenean sarean aurkitzen, zenbait informazio-iturri erabilita eraiki behar
                  da.
 
                  - Ikerketaren emaitzak zentzua duten material berriak egiteko erabili behar dira, adibidez, hauek egiteko: azalpen-liburuxka
                  bat, iragarki bat eskolako web-orrirako, orri bat karteldegirako, albiste bat egunkari digitalerako, kronika bat blogerako.
 
                  
 
                  Internetek eskaintzen dituen baliabideak ikasgelan erabiltzeko estrategia didaktiko eraginkor eta ospetsuenetako
                  bat bihurtu dira WebQuestak. Haien aldakortasunari esker, Webquestak zenbait mailatako ikasleentzat diseina daitezke, edozein
                  irakasgai-motatan, diziplina baten edo gehiagoren barruan.
                  		Bernie Dodgek sortu zuen Webquest-eredua 1995ean, eta oso ospetsu egin da herrialde askotan. Ereduak
                  izan duen arrakasta horren ondorioz, Interneteko hezkuntza-munduan presentzia handia izatea lortu du.
                  		Webquest-ereduaren sortzaileari buruz  Bernie Dodge hezkuntza-teknologiako irakaslea
                  da San Diegoko unibertsitatean, Kalifornian, Estatu Batuetan.
 Haren 
Webquest.org
                  gunean, ereduaren jatorria izan zen dokumentua dago: 
Some Thoughts About WebQuests (ingelesez).