3. Jarduera 
                  	Beharrezko diren baliabideak bilatzea
                  	Irakasleak aukeratuko du ikasleek zer webgune kontsultatuko dituzten kontsigna ebazteko. 
                  		Webgune baten fidagarritasuna ebaluatzea ez da beti erraza izaten; gure aukeraketaren bidez, gure irizpideak
                  ere adieraziko dizkiegu ikasleei. Horregatik, garrantzitsua da irizpideak argi edukitzea, eta azaldu ahal izatea. Orain Interneteko
                  hezkuntza-guneak eta -baliabideak ebaluatzeko baliagarri izan daitezkeen adierazle batzuk proposatuko dizkizuegu. Kasu bakoitzean,
                  honako hauek aurkezten dira: adierazlearen deskribapen bat, zer helburu betetzen duen eta ebaluazioa orientatzeko galdera
                  batzuk.
                  		 Hona hemen adierazleak: 
                  		
                  		  - autoritatea,
 
                  		  - eguneratzea,
 
                  		  - nabigagarritasuna,
 
                  		  - antolaketa,
 
                  		  - edukien aukeraketa,
 
                  		  - irakurgarritasuna,
 
                  		  - hartzailearentzat egokia izatea,
 
                  
 
                  		 Autoritatea 
                  		
                  		  
                  		   Deskribapena 
                  		 | Autoritatea webgunearen arduradunak -pertsona bat, helburu jakin baterako bildu den pertsona-talde
                  bat edota erakunde bat izan daiteke-, ospeak eta erabilitako iturriek ematen diote. 
                  		 | 
 Helburua 
                  		 | Aukeratutako baliabide eta guneek arlo zientifiko eta akademikoetako iturri fidagarri, espezifiko,
                  eguneratu eta aitortuetatik datozen edukiak eta informazioa edukitzea. 
                  		 | 
 Galderak 
                  		 | Argi al dago nor den gunearen arduraduna edo nor diren gunearen arduradunak?
                  		  
                  		    - Hala badagokio, zehazten al da gunea sustatzen duen erakundearen helburua?
 
                  		    - Arduradunek -pertsona edo erakunde publikoak, pribatuak, komertzialak, hezkuntzakoak...- ospea al dute jorratutako
                  gaian?
 
                  		    - Egiazkoa al da gune honetako informazioa?
 
                  		    - Jaso al du sari edo aitorpenik guneak?
 
                  		    - Bisita asko edukitzen al ditu?
 
                  	        | 
                  		  
                  		 Eguneratzea 
                  		 Deskribapena 
                  		 | 
                  		Eguneratzea hauekin lotuta egon daiteke: 
                  		  
                  		    - Aldian-aldian baliabide berriak gehitzea.
 
                  		    - Gaiari buruzko ekarpen berriak agertzean direnean, baliabideak eta datuak aldatzea.
 
                  	       		  Parametro onargarria izaten da gunearen azken eguneratzea kontsulta-data baino hilabete batzuk lehenago
                  bakarrik egin izana, baina zabal daiteke irizpidea kasuaren arabera. 
                  		 | 
 Helburua 
                  		 | 
                  		Baliozko informazio eguneratua duten guneak eta baliabideak identifikatzea. 
                  		 | 
 Galderak 
                  		 | 
                  		
                  		  - Argi adierazita al dago eguneratze-data?
 
                  		  - Noiz egin zen azken eguneratzea?
 
                  		  - Aipamen esplizitu batez gain, ba al dago informazioa eguneratuta dagoela adierazten duen beste ezer?
 
                  	      | 
                  		 Nabigagarritasuna 
                  		 Deskribapena 
                  		 | 
                  		Erabiltzaileari gunearen barruan kokatzeko eta mugitzeko ematen zaion erraztasuna da. Alderdi hori
                  bereziki garrantzitsua izango da ikasleei webgunean bere kasa nabigatzen utzi behar badiegu. 
                  		 | 
 Helburua 
                  		 | 
                  		Aukeratzen diren webguneek osagaiak, gaiak, zerbitzuak eta bestelako baliabideak argi eta era antolatuan
                  egituratuta edukitzea, eta erabiltzaileari erraztasunak ematea nabigazio osoan zehar orienta dadin. 
                  		 | 
 Galderak 
                  		 | 
                  		
                  		  - Ba al du gunearen maparik?
 
                  		  - Azkar identifika al daiteke bisitatu nahi den orria? Erraz eta zuzenean irits al daiteke orrira?
 
                  		  - Argi adierazita al dago une bakoitzean nabigatzen ari garen orriaren izena?
 
                  		  - Loturaren bat al du beste orrietatik hasierako orrira?
 
                  		  - Erraz itzul al gaitezke dagoeneko bisitatu dugun orri batera?
 
                  		  - Erraz identifika al daitezke loturak?
 
                  		  - Irizpide argiren bat erabiliz taldekatzen al dira loturak?
 
                  		  - Ikonoek argi adierazten al dute zertarako diren?
 
                  	      | 
                  		 Antolaketa 
                  		
                  		   Deskribapena 
                  		 | 
                  		  Espero da gunea logikoki antolatuta egotea, eta informazio-zati bakoitza gainerakoekin lotuta
                  egotea. Kontuan hartuko da antolaketa-tresnak egotea, adibidez, aurkibideak, eskemak, izenburuak... 
                  		 | 
 Helburua 
                  		 | 
                  		Aukeratzen diren guneek edukiak eta tresnak era egokian antolatuta aurkeztea, sekuentzia argi eta
                  logiko batekin, eta izenburu, azpiizenburu eta ikonoek funtzio didaktiko gehigarri bat betetzea kontsultarako eta esploraziorako. 
                  		 | 
 Galderak 
                  		 | 
                  		
                  		  - Izenburuak, goiburuak edo kapituluak al ditu?
 
                  		  - Egokiak dira, edo, alderantziz, gehiegizkoak, ilunak eta nahasgarriak?
 
                  		  - Adierazitako gaiari buruzko informazioa osaturik al dago?
 
                  		  - Informazioa logikoki antolatuta al dago?
 
                  		  - Ba al dago antolatzeko tresnarik (aurkibideak, eskemak...)?
 
                    | 
                  		 Edukien aukeraketa 
                  		 Deskribapena 
                  		 | 
                  		Proposamena da guneko edukiek zaintzea diziplina-eremu edo jakintza-arlo bateko gai, topiko edo
                  teoria bati emandako trataera eta ikuspegia. 
                  		 | 
 Helburua 
                  		 | 
                  		Identifikatzen diren guneek eta baliabideek baliozko edukiak izatea, sendoak, garrantzitsuak hartzaileen
                  maila eta ezaugarrietarako, eta hizkuntza eta komunikazio idatzia eta grafikoa era egokian erabiltzea. 
                  		 | 
 Galderak 
                  		 | 
                  		
                  		  - Zehatza al da ematen duen informazioa?
 
                  		  - Argi aurkezten al du informazioa?
 
                  		  - Garrantzitsua al da informazioa?
 
                  		  - Koherentzia al dago proposatutako helburuen, edukien eta prozeduren artean?
 
                  		  - Koherentzia al dago testuaren, irudiaren eta soinuaren artean?
 
                  		  - Zabaltzen al da informazioa?
 
                  		  - Sakontasunez landu al da gaia?
 
                  		  - Informazioa akats gramatikalik eta ortografikorik gabea al da? Modu koherente eta finkoan aurkezten al da guneko orri
                  guztietan zehar?
 
                  	      | 
                  		 Irakurgarritasuna 
                  		
                  		   Deskribapena 
                  		 | 
                  		  Irakurgarria izateko, koloreak, tamainak, letra-tipoak, atzealdeak eta  ilustrazioak ongi konbinatuta
                  egon behar dute, pantailan irakurri ahal izan dadin, eta era egoki eta erakargarrian nabigatu ahal izan dadin. 
                  		 | 
 Helburua 
                  		 | 
                  		Identifikatzen diren guneak eta baliabideak erraz irakurri ahal izatea eta nabigatzeko errazak
                  izatea, eta osagai eta baliabide tipografiko eta ikonografikoek balio didaktikoa eta estetikoa gehitzea eskainitako edukiei. 
                  		 | 
 Galderak 
                  		 | 
                  		
                  		  - Egokia al da erabilitako letra-tamaina?
 
                  		  - Atzealdeko irudiak kontraste ona egiten al du letra-tipoarekin?
 
                  		  - Testua eta grafikoak pilatuta al daude?
 
                  		  - Orriak luzeegiak dira edo gehiegi kargatuta daude?
 
                    | 
                  		 Hartzailearentzat egokia izatea 
                  		
                  		 Deskribapena 
                  		 | 
                  		Webguneak helburutzat dituen Interneteko erabiltzaileak dira hartzaileak (haurrak, irakasleak,
                  familiak...) 
                  		 | 
 Helburua 
                  		 | 
                  		Aurkezten den edukia haren hartzailearentzat egokia dela ziurtatzea. 
                  		 | 
 Galderak 
                  		 | 
                  		- Haurrentzako gune baten kasuan, informazioa egokia al da garapen kognitiboaren ikuspuntutik?
 
                  		  - Hiztegia, hizkuntza, kontzeptuak, egokiak al dira aurreikusitako hartzailearentzat?
 
                  		 		   | 
                  		Irakasleak aukeratutako baliabideak Webquestaren "baliabideak" atalera gehituko dira.
                  		Orain Webquesta idazteko behar den guztia duzu. Gogoan izan jardueraren idazketa
                  guztia ikasleentzat dela, ez dela gelako programazio bat.