Loredun landareak: ikasleentzako proposamena
                  	
                  		Loredun landareak 
                  Proposamen didaktiko honetan ikasleek zenbait IKT tresna erabiliko dituzte, landareen ezaugarriak ezagutzeko,
                  batez ere loredun landareenak. Tresna horiekin, lankidetzan aritzeko zenbait jarduera elkarreragile eta sortzaile egingo dituzte
                  ikasleek.
                  Proposamena da egutegi bat sortzea, urtaroak eta landareen bizi-zikloak lotu ahal izateko. Informazioa
                  biltzerakoan, landareak ezagutzea eta ingurune naturalarekin nahiz giza ingurunearekin duten harremana ezagutzea sustatzen
                  da. Proposamen didaktiko honen azken emaitza diseinua izango da; pertzepzio estetikoa, informazioa egiazkoa izatea eta IKT
                  tresnak erabiltzea uztartuko dira diseinua egiteko. 
                  Webquest guztiek bezala, 6 urrats ditu: sarrera, zeregina, prozesua, baliabideak, ebaluazioa
                  eta ondorioa. Ikasleek lau fasetan egingo dituzte jarduerak:
                  
                  - Kontsigna ulertzea, zeregina antolatzea eta rolak banatzea.
 
                  - Informazioa bilatzea eta aukeratzea. 
 
                  - Egutegia diseinatzea.
 
                  - Egindako zereginari eta taldearen lanari buruzko ondorio hausnartua.