Jardueren segida
Hiru jardueratan sekuentziatuta dago:
1. jarduera. – Ulermenezko irakurketa eta laburpen bat egitea
Jarduerari ekiteko, ikasleei galdera batzuk egingo zaizkie desagertzeko zorian dauden animaliei buruz,
egoera horrek zer esan nahi duen jakin dezaten.
Ondoren, testu bat irakurtzeko eskatuko zaie, eta horretan oinarrituta, laburpen txiki bat egin beharko
dute kartelean adierazi beharreko ideia nagusiak zein diren jakiten laguntzeko.
2. jarduera. – Poster digital bat egitea
Hurrengo urratsa poster edo kartel digital bat egitea izango da. Desagertzeko zorian dauden animaliak babestea ezinbestekoa
dela kontzientziatzea izango da kartelaren edo posterraren helburua.
3. jarduera. – Egindako posterrak denen aurrean azaltzea.
Ikasleek elkarri erakutsiko dizkiete kartelak. Amaitutakoan, lankideen lanaren koebaluazioa egingo dute.