LAMS jardueraren Helburua eta Egitura
Material honen helburua hauxe da: adibideen bidez azaltzea nola aplika daitezkeen IKTak gelan, curriculum-edukiak
ikasteko eta trebetasun digitalak eskuratzeko, aurretik sortutako eduki bat erabiliz, kasu honetan LAMS sekuentzia bat.
Webeko baliabidea da, eta ikasle guztiek sartu beharko dute LAMS plataforman jarduerak egin ahal izateko.
Hortaz, denbora ezberdinetan egin ahal izango den jarduera da, dela zenbait ikasle konektatuta gainerako ikasleek bestelako
lanak egiten dituztela, dela etxeko-lan moduan planteatuta edo informatikako eskola-orduetan.
Azalpenak ematen dituzten pantailen bitartez, segidako edukiak lantzen aurrera egingo dute ikasleek.
Banaka egingo badute ere, elkarlanean taldekako lanak egiteko ere proposatuko zaie. Aplikazioaren azalpen-pantailetan adieraziko
zaie une bakoitzean zer egin behar duten eta zer baliabide erabili behar dituzten.
Gure helburua IKTko gaitasunak eskuratzeko lan espezifikoa egitea denez, proposamenean, ikaskuntza-helburuez
eta metodologia-jarraibideez gain, bereziki zehaztu dira unitatea burutzeko ikasleek nahiz irakasleek behar dituzten gaitasun
digitalak.
Beraz, proposatutako LAMSen sekuentzia prestatzean eta lantzean, irakasleak trebetasun instrumentalekin,
informazio digitalaren edo komunikazio birtualaren (IKT) tratamenduarekin lotutako jakintza eta jardunbideak aplikatu beharko
ditu. Eginkizun horretarako jarraibideak eta laguntza ematea da, hain zuzen, tutorial honen helburu nagusia.
Horrela bada, premisa horiek kontuan hartuta, tutorialak hau eskaintzen du: