5. Ariketa
Segida baten diseinua ikustea
LAMS segidak nola planteatuta dauden eta segidek nola funtzionatzen duten ikusteko, ariketa bat proposatzen
dugu. Egilearen profila ez dugunez, ezin ditugu editatu, baina aukera dugu kontsultatzeko.
Gauden leihotik atera gabe, alegia Seguimiento pantailan jarraituta (4. ariketa), klik egingo dugu goiburuko Secuencia (Segida) fitxan.
Pantaila bat agertuko da, erdialdean segidaren eskema
erakusten duena.
Eskemak informazioak eta ikasleek egin beharreko jarduerak erakusten dizkigu:
- Aurkezpena eta ideia-zaparrada
- 1. jarduera: ulermenezko irakurketa.
- 1. jarduera: testu-analisia.
- 1. jarduera: informazioa eskema batean adierazten.
- 1. jarduera: esaldiak laburtzen.
- 1. jarduera: taldetan banatzea. Une horretatik aurrera, jarduerak taldeka egingo dira, eta ikasleek bere taldeko gunerako
sarbidea izango dute soilik (9. ariketan azalduko dugu
nola egiten den).
- 1. jarduera: baterako ebaluazioa.
- 2. jarduera: poster digitala.
- 2. jarduera: posterra planifikatzen.
- 2. jarduera: Glogster erabiltzen.
- 3. jarduera: zure posterra konpartitu.
- 3. jarduera: posterrak ebaluatuko ditugu.
Eskemako laukian klik eginez, jarduerei buruzko informazioa eskuratuko dugu.
Lehenespenez Sumario (Sintesia) fitxa zabalduko zaigu. Ikasleek jardueraren aurkezpen moduan ikusiko
duten informazioa agertzen da, eta orrialdearen amaieran, ikasleen Jardueraren
jarraipenari buruzko estatistikak. Informazio hori azken fitxan ere agertzen da.
Instrucciones (Jarraibideak) fitxan, segidaren egileak segida aplikatzeko emandako azalpenak irakurri
ahal izango ditugu, horrelakorik egin badu. Litekeena da informaziorik ez egotea maila horretan.
Editar actividad (Jarduera editatu). Aukera ematen digu aldaketak egiteko jardueraren pantailako
testuan edo maketazioan, egilearen profila badugu LAMSen. Orain dugun profilarekin ezinezkoa da.
Leihoa itxi eta Segida pantailara itzultzen bagara, ikusiko dugu beste aukera eta informazio batzuk
ere baditugula.
Orrialdearen goiburuan, lau botoi ditugu:
-
Edición en vivo (Zuzeneko edizioa). Sekuentziako diseinu-gunera sartzen da, jardueraren edukia aldatzeko,
bai eta segidaren egitura aldatzeko ere, horrela nahi bada. Gure profilarekin, sartzeko aukera badugu bai, baina irakurtzeko
baimena dugu soilik, eta ezingo dugu ezer aldatu.
-
Dokumentu-zorroa esportatu (Exportar portafolio). “.zip” karpeta bat sortzen du, ikasle bakoitzak
egindako jarduera bakoitzean emandako erantzunekin edo egindako lanarekin.
-
Freskatu (Refrescar), pantaila eguneratzeko, datuetan aldaketarik eginez gero.
-
(Laguntza) (Ayuda), LAMSeko laguntzako online orrialdeetara sartzeko (ingelesez daude).
Orri-oinean, ikasleek segidaren garapenean izan duten bilakaera ikusi ahal izango dugu.