3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Testu ekoizpena: laburpenatik poster digitalera.
Ejercicio 11
21separador_indice_X_de_N30
0%

Ejercicio 11

Glogsterren berri izatea

Glogster poster digitalak egiteko aukera ematen duen online tresna da. Testuak, irudiak, bideoak edo audioak uztartzen ditu modu dinamikoan eta errazean.

Glogsterrek proposatzen duen ikusizko formatuak erraz egiten du bat ikasleen sormen-adierazpenarekin, eta komunikatzera motibatzen ditu, zenbait euskarri erabiliz.

Glogsterren sartu

Pantalla de inicio en Glogster
  • Zabaldu hezitzaileentzako Glogsterren orria: http://edu.glogster.com/
  • Glogster erabiltzen ohitzeko, norbera poster bat egiten saiatzea proposatzen dugu. Hautatu TRY TO CREATE YOURS (saiatu zeurea egiten) aukera.
  • Poster batean sartuko zara. Hor, esperimentatzeko zenbait elementu dituzu. Saiatu lekualdatzen, haien tamaina aldatzen, ezabatzen... Proba itzazu aukera guztiak, eta ikusi nora eramaten zaituzten.

Glogaren elementuen edizioa

Funtzio nagusi batzuk berrikusiko ditugu.

Posterrean sartu beharreko objektua aukeratzen denean, gezidun lauki bat agertuko zaigu, eta menu bat, zenbait aukera dituena. Ikus dezagun zer den horietako bakoitza.

  1. Edit aukerak beste menu bat zabaltzen du, irudiko testua editatzeko: kolorea zehaztu, hiperesteka bat sartu, letra-tipoa edo -tamaina aldatu, eta ‘efektu bereziak’ erantsi, itzalak, gardentasunak eta abar. Egin nahi diren aldaketak egin ondoren, OK klikatu behar da, aurreko menura itzultzeko.
  2. Aurrera ekarri. Zenbait objektu elkarren gainean daudenean, aukera honek objektu bat beste baten gainean jartzen uzten du.
  3. Atzera eraman. Aukera honek objektu bat beste baten atzean jartzen uzten du.
  4. Klonatu. Objektu bat bikoizteko erabiltzen da.
  5. Aldaketak ezeztatu. Objektuari egindako aldaketak atzera botatzeko aukera ematen du.
  6. Delete. Objektua ezabatzeko aukera.
  7. Ertzetan dauden geziek irudia handitzeko edo txikitzeko aukera ematen dute.
  8. Zuzen baten erdian dauden geziak objektua biratzeko erabiltzen dira.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Foro

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Cecilia Rodríguez y Magdalena Garzón
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable