6. Ariketa
Segida ikasle moduan ikustea
Jarduera bakoitzaren prestaketak azaltzeari ekin aurretik, uste dugu interesgarria dela ikasleak jarduera
nola bistaratuko duen jakitea. Gainera, ingurunea ezagutu behar dugu, gure ikasleei bertan kokatzen laguntzeko eta nola funtzionatzen
duen erakusteko.
Horretarako, “Probarako ikaslea” izeneko erabiltzailea sor dezakegu. 3. ariketan ikasleak eskolan alta emateko moduari buruz azaldutako prozedurari jarraituko
diogu.
Rolak esleitzerakoan, ikaslearen rola bakarrik emango diogu.
Saioa itxikio dugu (pantaila nagusiko Salir aukeran klik eginda) eta berriro sartuko gara LAMSen
(1. ariketa) sortu berri dugun erabiltzaile-izenarekin
eta pasahitzarekin.
Ikasleentzako LAMS plataformaren ongietorri-orria ezberdina da; izan ere, alta emanda dagoen segida
edo ikasgaietara (erakutsi den adibidean bi daude) eta haren profilaren konfiguraziora (Mi perfil fitxa) soilik sartu
ahal izango da ikaslea.
“Testuen ekoizpena. Laburpenetik poster digitalera” tituluaren gainean klik eginez sartuko gara segidara.
Hasi besterik ez garenez egin, segidaren aurkezpen-pantaila bistaratuko da; baina lanean jarduten dugun heinean, azken
konexioan utzitako pantaila bistaratuko da sartzean.