3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Testu ekoizpena: laburpenatik poster digitalera.
Ikasgelako programazioa. 2. Jarduera
29separador_indice_X_de_N30
0%

Ikasgelako programazioa. 2. Jarduera

2. jarduera – Poster digital bat egitea

Egindako laburpena oinarri hartuta, ikasleek multimedia-elementuak dituen poster bat diseinatuko dute.

ARLOKO GAITASUN espezifikoak

IKTko GAITASUN espezifikoak*

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

Arte-hezkuntza:

  • Sorkuntza digitaleko programen adierazpen-aukerak eta aukera plastikoak erabiltzea.

Norberaren autonomia eta ekimena:

  • Hausnartzea eta erabakiak hartzea, aurretik adierazitako irizpideetan, emandako argudioetan eta lortu beharreko hezkuntza-helburuetan oinarrituta.

A2.1. Ingurune birtual bat maneiatzen hastea eta ingurune horietako oinarrizko eragiketak ikasteko gai izatea (oraingoan, Glogster).

A3.4. Berdinen artean ideiak elkarri jakinaraztea, dagokien ezagutza-arloetakoak diren sinbolo-multzo txikia erabiliz.

A4.2. Sormena, ikerketa eta berrikuntza baliatuz, beren produktuak (simulazioak, bideo-jokoak, aurkezpenak, gailuak, etab.) sortzeko aukera ematen dieten IKT baliabideak erabiltzea, beren interesak betetzeko edo beste batzuek planteatutako arazoei irtenbidea emateko.

C3.2. Errespetuz jokatzea, norberaren ideiak eta pentsamenduak eta besteekiko iritziak jakinarazterakoan, dela Interneten dela Internetetik kanpo.

F5.1. Multimedia-edukiekin lotutako oinarrizko eragiketak egitea (formatua, irudi bat, soinua, testua edo bideoa txertatzea; argazki bat webgune batetik deskargatzea, etab.)

  • Lankidetza-jarrera du taldeko lanean, plangintza egiterakoan, eta lana tenporalizatzean, egin beharreko lanak neurtzen ditu, bai eta hartutako ardurak eta konpromisoak betetzerakoan, talde-lanak emaitza onak izan ditzan, proposatutako helburuak oinarri hartuta.
  • Informazioa argi egituratzen du, posterraren “hipermedia” aukerak baliatuz.
  • Tratamendu eta edizio grafikoko aukerak erabiltzen ditu posterra egitean.
  • Irudiak eta bideoak txertatzen ditu posterrean, jakinarazi nahi ditugun ideiak sendotu eta hobeto ulertzen laguntzeko.
  • Multimedia-baliabideak zer webetatik atera dituen adierazten du, eta ezarritako protokoloari jarraituz aipatzen du (titulua, egilea, URLa eta kontsulta-data), oinarri izan duten informazioa nondik lortu duten azaltzeko.

* “Eskola 2.0” proposameneko IKT gaitasunei dagozkien itemak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Irakasleentzako eta ikasleentzako IKTko gaitasun-mapak.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Cecilia Rodríguez y Magdalena Garzón
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable