13. Ariketa
Baliabideak konpartitzen
Ariketa egin ahal izateko, ikasle moduan sartu beharko dugu segidara.
Horretarako, 6. ariketan sortu
dugun “Probarako ikaslea” izeneko erabiltzailea erabil dezakegu, esaterako. Badugu beste aukera bat ere: gure erabiltzaileak
“Ikasle” nahiz “Tutore” rolak baditu, Mis clases (Nire eskolak) pantaila nagusiko segidaren estekan klik egitea nahikoa
da, sartzeko.
Baliabideak konpartitzen jarduera-mota erabiliko dugu, egindako posterrak elkarri ezagutzera
emateko. Talde bakoitzak bere posterraren URLa idatzi beharko du, hemen itsasi ahal izateko.
Baliabideak konpartitzeko, aukeratu egin behar da fitxategi-mota (URLa edo fitxategia) eta adierazi
egin behar da fitxategiaren xehetasuna (titulua eta URLa, estekak badira, eta titulua eta kokapena, fitxategiak badira).
Ez ahaztu: Subir (Igo) aukeran klik egin behar da.
Prest dago! Konpartitu dugu baliabidea gainerako ikasleekin.