6. Ariketa
Ikaslearentzako segida-pantailan, informaziorako zenbait atal daude:
- Nabigazioko eta informazioa deskargatzeko aukeren blokea:
- Continuar (Jarraitu), aurreko jardueretara sartzeko, segidan zehar nabigatu badugu (2. atala). Aukera honetan
klik eginez, lan egitea tokatuko zaigun jarduera bistaratuko zaigu.
- Salir (Irten), segidaren leihoa ixten du.
- Exportar (Esportatu). Segidaren jarraipenean Dokumentu-zorroa esportatu aukera markatu badugu agertzen
da (4. ariketa). Ikasleak une horretara arte burutu
dituen segidako jardueretako emaitzak biltzen dituen “.html”dokumentua sortzeko aukera ematen du.
Segidaren eskema. Egin behar dituen jarduerak eta jada burutu dituenak ikus ditzake ikasleak. Titulu
bakoitzaren gainean bi klik eginez, jardueraren pantaila ireki dezakegu, bertako edukiak edo gure erantzunak gogoratzeko.
Egindako jardueretara soilik sartu ahal izango gara, jakina. Ezin izango da egin gabe dauden jardueretara sartu.
Eskeman ageri diren ikonoek adieraziko digute segidaren zein fasetan gauden:
|
Burututako jarduerak. |
|
Une honetan lantzen ari garen jarduera. |
|
Oraindik egin gabe ditugun jarduerak. |
-
Anotaciones (Oharrak). Pantailan beti
ageri den aplikazioa da, eta ikasleak lanean diharduen bitartean oharrak biltzeko duen espazioa da.
Tituluaren gainean klik eginez, goitik behera irekiko zaigu ediziorako gunea.
Editatu ondoren, Guardar botoian egin behar dugu klik.
Ver todos (Guztiak ikusi) aukeran klik eginez, oharren historikoa kontsultatu ahal izango dugu, eta editatu edota
beste batzuk sartzeko aukera ere izango dugu.
-
Egin beharreko jardueraren informazio- edo azalpen-testua.
Hurrengo jarduerara igarotzea (Finalizar)
LAMS ingurunearekin eta segiden aurkezpenarekin trebatu garenez, jardueraz jarduera azaltzen joango gara gure ikasleentzat
nola prestatu eta aurkeztuko ditugun.
Lehenengo 6 ariketa hauetan landu ditugun edukiak lagungarriak izango zaizkigu
ikasleei ingurunea eta ikasgaiak prestatzeko aurkezpen bat egiteko.