12. Ariketa
Glogsterren erregistratu eta saio birtual bat sortzea
Behin tresna erabili dugula, une egokia da Glogsterren erregistratu eta erabiltzaileak sortzeko ikasleentzat.
- Egin klik Register Virtual Class aukeran (Glogster Edu-ren hasierako pantailan dago).
- Erregistro-inprimakiko eremuak bete, eta egin klik Sign in botoian, amaitutakoan.
- Erregistratuta gaudela, hasierako pantailara edo kontrol-panelera (dashboard) sartuko gara Glogsterren erabiltzaile
moduan.
- Gure ikasleak erabiltzaile moduan eransteko, klik egingo dugu Add new students aukeran.
- Leiho bat agertuko zaigu, galdetzeko zenbait ikasle-kontu sortu nahi ditugun. Zenbat ikasle nahi ditugun idatziko
dugu (200 izan daitezke, gehienez) eta Add accounts aukeran egingo dugu klik.
- Kontuak sortuko dira, eta hasierako pantailan, eskuinean, ikono bat izango dugu sortutako kontu bakoitzeko, eta
ezkerreko panelean, mezu berri bat. Mezua zabaltzen badugu, ikasle-kontu bakoitzaren erabiltzaile-izenak (nickname) eta pasahitzak
(password) aurkituko ditugu. Mezu berbera bidaliko zaio erregistratutako gure posta-helbideari. Datu horiek banatu behar ditugu
posterrean elkarrekin jardungo duten ikasle-bikoteei.
Edozein unetan gehitu ahal izango dira kontu gehiago: prozesua errepikatu besterik ez da egin behar.
Ikasleek erabiltzaile-kontua erabil ahal izan dezaten, beharrezkoa da gure hezitzaile-kontua
berrestea. Horretarako, gure posta elektronikoa zabalduko dugu (erregistro-inprimakian adierazitako posta-helbideari dagokiona),
eta Glogsterrek automatikoki bidali zuen mezua bilatuko dugu han. Mezuan, klik egingo dugu Confirm your account by clicking
here, please estekaren gainean. Horrek nabigatzailea zabalduko du, eta han, Glogsterren orria, goiko aldean ohar bat
duela. Oharrak adierazten du gure posta elektronikoko helbideari baimena eman zaiola.
Orain bai, jada prest gaude tresna ikasleei aurkezteko.
Ikasleei sarbide-datuak banatu ondoren, lehenengo esan behar zaiena da gakoa aldatu beharko luketela eta gogoratzeko
erraza zaien bat jarri.
Horretarako, egin klik Account settings aukeran (pantailaren eskuinean dago, gainealdean).
Ikasleen posterren jarraipena
Glogsterren hezitzaile-erabiltzaile moduan sartuta, gure ikasleen ekoizpenaren jarraipena egiteko aukera dugu.
Kontrol-panealean gaudela (dashboard) argi eta garbi ikus dezakegu:
Ikasleen jarraipena egiteko atala Glogsterren:
- Zein ikasle sartu diren Glogsterren. Borobil hori batez nabarmenduta daude (irudian, lehenengo biak).
- Gloga sortzen hasi diren ikasleak (irudian, lehenengo ikaslea).
- Gutunazalaren ikonoan klik eginez, mezu bat bidal dezakegu Glosterren bidez. Oso erraza eta azkarra da.
- Ikaslearen erabiltzaile-izenean klik eginda, haren glogean sartuko gara, eta egindakoari buruzko oharren bat jartzeko
aukera izango dugu.
Ariketa honen bidez aukera izan duzue poster digitalak egiteko tresna baten berri izan eta harekin trebatzeko.
Baliabideak zenbait formatutako adierazpen-jardueretarako ahalmen handia du eta hezkuntzako hainbat edukirekin lotu daiteke.