3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Testu ekoizpena: laburpenatik poster digitalera.
Ikasgelako programazioa. 1. Jarduera
28separador_indice_X_de_N30
0%

Ikasgelako programazioa. 1. Jarduera

1. jarduera – Ulermenezko irakurketa eta laburpen bat egitea

Jarduera hasteko, ikasleei eskatzen zaie ideia-zaparrada batean parte har dezatela, eztabaida-foro batean gainerakoei jakinarazteko desagertzeko zorian dauden animaliei buruz dakitena.

Bigarren urratsa testu bat irakurri eta sakon aztertzea da, eta ideia nagusiak eta bigarren mailakoak ateratzea, galdera batzuen bidez. Hori egindakoan, ikasleek kontzeptu-mapa batean jarriko dute lehen analisi hori.

Hurrengo jarduerak hautatutako ideia nagusiak berridaztea proposatzen die, esaldi txikiagoen bidez adierazteko. Azkenik, bikoteka, ikasleek beraien ekoizpena elkarri ezagutarazi eta “wiki” batean ebaluatuko dute.

ARLOKO GAITASUN espezifikoak

IKTko GAITASUN espezifikoak*

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

Hizkuntza-komunikazioa:

  • Azalpen-testuak irakurri eta ulertzea, eta zenbait irakurketa-estrategia ezartzea; esaterako, tituluak, lehenengo paragrafoek… iradokitzen dienarekin hipotesiak egin eta horiek egiaztatzea.
  • Testu antolatu, koherente eta kohesiodunak sortzea, lexiko espezifikoa zehaztasunez erabilita, eta laburpenaren egitura aintzat hartuta.

A2.1. Ingurune birtual bat maneiatzen hastea eta ingurune horietako oinarrizko eragiketak ikasteko gai izatea (oraingoan, LAMS).

A3.2. Beste pertsona batzuek proposatutako irizpideak aplikatzea, informazio garrantzitsua aukeratzeko.

F3.1. Testu-prozesatzeko oinarrizko eragiketak egitea (kopiatu eta itsatsi, formatua, etab.).

  • Foro batean parte hartzen du, bere aurretiko ezagutzak besteei jakinarazteko.
  • Azalpen-testu bat irakurri eta ulertzen du, testuaren ideia globalari erreparatuz, bai eta ideia gakoei eta ideia nagusiei eta bigarren mailakoei ere.
  • Laburpen koherente eta kohesionatua egiten du, oso argi dituela testuaren ideia orokorra, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak, eta hari gidari bat topatzen du esaldi garrantzitsuak lokailuen eta testu-markatzaileen bidez lotzeko.
  • “Wiki” batean kideak egindako laburpena zuzentzen du.

* “Eskola 2.0” proposameneko IKT gaitasunei dagozkien itemak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Irakasleentzako eta ikasleentzako IKTko gaitasun-mapak.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Cecilia Rodríguez y Magdalena Garzón
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable