3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Testu ekoizpena: laburpenatik poster digitalera.
Ikasgelako programazioa
27separador_indice_X_de_N30
0%

Ikasgelako programazioa

MAILA

IRAKASGAIA

GAIA

IZENBURUA

IRAUPENA

Lehen Hezkuntzako 5. maila

Hizkuntza

Laburpena eta poster digitala

Testu-ekoizpena: laburpenetik poster digitalera

4 eta 6 saio bitartean

UNITATE DIDAKTIKOAREN DESKRIBAPENA

Azalpen-testu bat irakurri ondoren, ikasleek haren laburpen idatzia egingo dute, banakako lanean. Ondoren, kideen arteko berrikuspena egingo dute, elkarrekin adostutako ikuspegi bat izateko. Laburpena poster digital baten atala izango da. Posterrak, horrez gain, hautatutako gaiari buruzko irudiak eta bideoak izango ditu.

CURRICULUM-EDUKIAK
  • Laburpena (kontzeptua)
  • Testu-laburpenak egitea (prozedura)
  • Publizitate-kartela: egitura eta helburua (kontzeptua)
  • Publizitate-kartelak egitea (prozedura)
  • Informazioa bilatu eta biltzea (prozedura)

IKASKUNTZA-HELBURUAK

  • Azalpen-testuak irakurri eta ulertzea haren egiturari eta esanahi orokorrari erreparatuta.
  • Lexiko espezifikoa zehaztasunez erabiltzea.
  • Testu bateko paragrafo bakoitzeko ideia nagusiak identifikatzea eta haien laburpena egitea zatiak hitzez hitz kopiatu gabe.
  • Poster digital bat egitea, haren ezaugarriak eta helburua errespetatuz.
  • Poster digital bat egiteak dakarren erantzukizuna aintzat hartzea, bai eta hartzaileengan duen eragina ere.
  • Azalpen-testu bateko ideiak hauteman eta antolatzea.
  • Aitortzea zer garrantzia duten alderdi grafikoek (letra-tamaina eta -tipoa, elementuen banaketa, multimedia-baliabideen erabilera…) testuzko tipologiak (esaterako, multimedia-posterra) egiterakoan eta besteei erakusterakoan.
  • Izaki bizidunen dibertsitatea aintzat hartzea, eta, bereziki, desagertzeko zorian dauden animaliena, eta natura-ingurunerako eta giza ingurunerako dakarren aberastasuna ere aitortzea.

IKTko GAITASUN OROKORRAK*

A2. Ingurune birtualetan moldatzea.

A3. Informazioa kudeatzea, sortzea eta ebaluatzea.

A4. Sortzaileak izatea eta berritzea.

A5. Mundu erreala ulertzea, esploratzea eta bertan moldatzen jakitea.

F2. IKTak erabiltzea informazioa bilatzeko, aukeratzeko eta aztertzeko.

F3. IKTak erabiltzea testu-informazioa prozesatzeko.

F5. IKTak erabiltzea multimedia-informazioa prozesatzeko.

C2. Jabetza intelektuala aintzat hartzea.

C3 Komunikazio elektronikoaren estiloak eta formak errespetatzea.

* “Eskola2.0” proposameneko IKT gaitasunei dagozkien itemak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Irakasleentzako eta ikasleentzako IKTko gaitasun-mapak: http://www.eskola20.org/prestakuntza/gaitasun_mapak.pdf.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Cecilia Rodríguez y Magdalena Garzón
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable