IKT KAPSULA-LANTEGIA 2. MAILA
Ilargiari buruzko Wikia
1. Ariketa. Aurkezpen bat sortu. Formatua
9 de 28
0%

1. Ariketa. Aurkezpen bat sortu. Formatua

Irudia txertatu ondoren, erantsitako bi elementuen formatua aldatzeko aukera dugu.

Esate baterako, diapositibaren hondoaren kolorea aldatu dezakegu, eta testuaren kolorea ere bai.

Nola?

  • Formatua menuan Orrialdea aukeratuta.

Hondoa fitxan Kolorea aukeratuta Betegarria laukian. Aukeratu kolorea. Egin klik Onartu botoian.

Programak galdetzen digu ea hondoaren kolore hori nahi dugun aurkezpeneko diapositiba guztietarako. Bai edo Ez erantzungo dugu, egokiena deritzoguna.

Esate baterako, beltza aukeratzen badugu eta oso astuna geratzen bada diapositiba guztietan erabiltzeko, Ez aukera markatuko dugu, eta lantzen ari garen diapositiban soilik aplikatuko da aukeratutako hondoa.

  • Testu-koadroa aukeratuko dugu orain. Horretarako, egin klik koadroaren ertzetakoren batean. Beste aukera bat ere badago: kurtsorearen bidez aukeratzea testua, testu-prozesagailuetan bezala.

Ondoren, klik egingo dugu Letra-tipoaren kolorea botoian (testu-formatuaren tresna-barran dago, pantailaren goiburuan)


Gure adibidean, kolore argi bat aukeratuko dugu, hondo ilunarekin kontrastea sortzeko, eta, horrela, testua irakurgarriago izateko.

[

Hurrengo urratsa beste diapositiba batzuk sartzea izango da, gure aurkezpenak edukia izan dezan.

Horretarako, nahikoa da tresna-barrako Diapositiba aukeran klik egitea.

[

Automatikoki, beste diapositiba bat erantsiko zaio gure aurkezpenari. Lehenespenez, aurrekoaren diseinu berbera izaten du. Dena den, oso erraza da haren itxura aldatzea: pantailaren eskuinaldeko zutabean ditugun proposamenetatik, egokiena deritzoguna aukeratu besterik ez dugu egin behar.

Horrela, diapositiba berriak erantsiz eta erantsitako elementuen formatua aldatuz, gure aurkezpena osatuko dugu, gure ikasleei azaldu nahi diegun informazioa sartuta.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Teresa Hernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest