IKT KAPSULA-LANTEGIA 2. MAILA
Ilargiari buruzko Wikia
8. Ariketa. Wikispaces-ekin praktikatzen
17 de 28
0%

8. Ariketa. Wikispaces-ekin praktikatzen

Wikispacesen erregistratu, zer aukera dituen ikusi eta haiekin trebatu

Wikispacesen erregistratu

Wikiak editatzeko doaneko hainbat tresna daude Interneten. Guk Wikispaces erabiltzea proposatzen dugu, erabilerraza izan arren, oso-osoa baita. Horrez gain, Wikispacesek aukera ematen du publizitaterik gabeko gune bat sortzeko, hezkuntzaren alorreko erabiltzaileentzat. Hor sortuko ditugu gelako wikiak.

  • Ireki Wikispaceseko irakasleentzako wiki-editorearen orria.

http://www.wikispaces.com/site/for/teachers

  • Beharrezkoa da Wikispacesen erregistratzea.

Horretarako, agertzen zaigun pantailako Únete ahora galdetegiko eremuak beteko ditugu. Horixe bera egin beharko dute ikasleek ere, Wikispacesen alta emateko. Sartzean, wiki berri bat sortuko da erabiltzaile bakoitzarentzat. Jardueraren dinamikan, ikasleei adieraziko diegu wiki bakarrean egin beharko dutela lan. Zeinetan egingo duten erabaki beharko dute, talde bakoitzak edizio-gune bakarra izan dezan.

  • Erregistratuta gaudenean, wikiaren orrialde nagusira sartuko gara, gure lehen wikiaren pantaila nagusira (gure nabigatzailearen helbideen laukian ageriko zaigu haren URLa).

Laguntza-leiho bat agertuko da, ingelesez. X botoian klik eginez itxi dezakegu.

Atal hauek bereizten dira orrialdean:

  1. Wikiaren titulua , pertsonalizatzeko aukera ematen duen logo edo irudi bat duena (lehenespenez Wikispacesen logoa agertzen da).
  2. Programaren Aukera orokorrak
  3. Wikiaren aukera orokorrak
  4. Editar (Editatu)
  5. Administración (Administrazio-aukerak)
  6. Wikiaren orrialdeen menua: wikian sortzen ditugun orrialdeak agertuko dira bertan. Orain "Home" dugu soilik. Ordena eta formatua oso erraz editatzen dira.
  1. Orrialdearen edukia. Gure wikiaren orrialdeak ikusteko eta editatzeko gunea.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Programaren aukera orokorrak

  • Mis wikis (Nire wikiak), guk sortutako wikien zerrenda (edo editore garen wikiena) kontsultatzeko gunea.
  • Mi cuenta (Nire kontua), erabiltzailearen datuen inprimakira sartzeko gunea. Datuak eguneratzeko eta gure profila eta avatarra edo argazkia dituen orrialdea argitaratzeko aukera ematen du. 
  • Ayuda (Laguntza), programaren funtzioei buruzko zalantzak argitzeko. Ingelesez dago. Hori oztopo bada, badago gaztelerazko bertsio bat ere, hemen: http://www.wikispaces.com/help-spanish
  • Cerrar sesión (Saioa itxi), programatik ateratzeko.

Wikiaren Aukera Orokorrak

  • Home (Etxea), wikiaren hasierako orrira itzultzeko.
  • Página (Orrialdea), wikiaren orrialderen bat ikusteko. Orain, azala edo hasierako orria bakarrik dugu eta orrialde bakar horretara eramango gaitu. Orrialdeak sortzen ditugun heinean, horiek gerora editatzeko aukera izango dugu.
  • Discusión (Eztabaida), foro bat da, orrialdearen eraikuntzaren bilakaerari buruzko gauzez hitz egiteko gunea. Orrialde bakoitzak bere eztabaida-gunea du.
  • Historia, gure wikian egindako aldaketen historikoa gordetzen den lekua: orrialdea sortu dugun, testua sartu dugun, gerora eguneratu egin den, etab. Ordena kronologikoa du eta aldaketa berriena agertzen da lehena, gero aurrekoa, eta horrela hurrenez hurren. Hor eraikuntza-prozesua gainbegira dezakegu, eta jakin zein erabiltzailek hartu duten parte.
  • Notificarme (Jakinarazi), posta elektroniko bidezko abisu-zerbitzu bat aktibatzeko aukera ematen du, wikian aldaketaren bat egin dela jakinarazteko.

Editatu

Aukera hori wikiaren aukeren blokearen Página (Orrialdea) fitxan bagaude soilik agertuko da. Orrialdearen editorera sartzeko aukera ematen digu, testua edo grafikoak sortu eta editatu ahal izateko.

Kurtsorea orrialdearen erdiko atalean jarrita (7. blokea) has gaitezke testua editatzen.

Administrazioa

  • Página nueva (Orrialde berria), gure wikiari orrialdeak eransteko.
  • Cambios recientes (Azken aldaketak), wikian egindako azken ekintzen kontrol azkarra: orrialdeen edizioan egindako azken aldaketak, eztabaida-guneko azken sarrerak, kide berriak sartu diren...
  • Administrar wiki, (Wikia administratu), wikia kontrolatzeko atalerako sarrera. Hortik, gure wikia pertsonalizatzeko aukera izango dugu, bai eta beste erabiltzaile batzuen sarrera- eta edizio-baimenak ezartzekoa ere.
  • Buscador (Bilatzailea), bilaketa-motorra, gure wikian edukiak aurkitzeko, gako-hitzak erabilita.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Teresa Hernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest