IKT KAPSULA-LANTEGIA 2. MAILA
Ilargiari buruzko Wikia
8. Ariketa. Wikispaces-ekin praktikatzen
18 de 28
0%

8. Ariketa. Wikispaces-ekin praktikatzen

Gure wikia konfiguratu: sarrera- eta edizio-baimenak

 

  • Egin klik pantailaren ezkerraldeko menuko Administrar wiki (Wikia administratu) aukeran.
  • Konfigurazio-aukeren pantaila bat agertzen da. Gaika antolatuta dago. Orain, Personas (Pertsonak) atalean jarriko dugu arreta.

  • Egin klik Permisos (Baimenak) ikonoan. Oso urrats garrantzitsua da, gure wikiaren pribatutasun-irizideak ezartzen ditugu-eta hor.

Lehenezpenez, wikia sortzean, sarrera publikoa da (Público). Gure wikian sartzen den edozein erabiltzailek irakurri ahal izango du, eta edukiak editatzeko aukera ere izango du. Irizpide hori aldatu egin beharko dugu. Gure wikiaren helburuetarako aukera egokiena babestua da (Protegido). Horrela, edukiak nork edita ditzakeen kontrola ditzakegu, baina wikia eskuragarri egongo da kontsultatu nahi duen edonorentzat.


Egin klik Actualizar (Eguneratu) botoian, aldaketak gordetzeko. Orrialdearen goiburuan mezu bat agertuko da, prozesua behar bezala egin dela adierazteko.


Itzuli Administrar wiki (Wikia administratu) pantailara eta egin klik Miembros(Kideak) ikonoan. Hortik egingo diegu gonbitea gure wikiaren edizioan jardutea nahi dugun erabiltzaileei. Horretarako, kide bakoitzaren Wikispaceseko erabiltzailearen "login"a sartuko dugu pantailan agertzen den laukian, eta berretsi egingo dugu Invitar (Gonbidatu) aukeran klik eginez.


Wiki bateko kidea izateko, ezinbestekoa da alta emanda izatea Wikispacesen. Prozedura horri jarraitzea gomendatzen dugu talde bakoitzeko kideei alta emateko.

Wikiaren sortzaileak garenez, guk izango ditugu wikiaren gaineko administratzaile-baimenak, eta, horrenbestez, guztia kontrolatu ahal izango dugu. Gonbidatuak wikiko kideak soilik izan ahalko dira; wikia irakurri eta editatzeko aukera izango dute, baina ezin izango dute wikia kudeatu, ez eta kideak ere.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Teresa Hernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest