IKT KAPSULA-LANTEGIA 2. MAILA
Ilargiari buruzko Wikia
7. Ariketa. Ikasleen lan-taldei lagundu
16 de 28
0%

7. Ariketa. Ikasleen lan-taldei lagundu

Jarraitu beharreko urratsak eta saioaren gutxi gorabeherako tenporalizazioa:

  • Ikasleak lan-taldetan antolatzea, gehienez 4-5 kideko taldetan ('30).
  • Taldeko kideen artean banatzea informazioa biltzeko lanak, Ilargiari buruzko galderei erantzuteko ('30).
  • Informazioa bilatu eta aukeratzea (dela testu-informazioa, dela informazio grafikoa), fidagarritasun-irizpideei erreparatuta (1 h).

Taldeak egitean, orekatuak izan daitezen saiatzea proposatzen da, talde guztietan egon dadin IKTko trebetasun handiagoa duen ikasleren bat, gainerako kideei lagundu ahal izateko.

Bi lan-saio horiek egiteko (egutegiari dagokionez izan ditzakegun mugak kontuan hartuta), proposa dezakegu etxeko banakako lan moduan egitea, edo asteko informatika-orduak baliatzea.

Taldeak eratuta daudela, eta Interneten informazioa bilatzeko lanean hasi baino lehen, aukera balia dezakegu horri buruzko zenbait gai azaltzeko edo gogorarazteko:

  • zer bilatzaile erabil ditzaketen,
  • zer estrategia aplika ditzaketen, bilaketak iragazteko
  • zer datu izan behar dituzten kontuan, webgune baten fidagarritasuna zenbatekoa den jakiteko.

Ikasleei iradoki diezaiekegu galderak taldekideen artean bana ditzatela, eta testu-dokumentu bat sortu eta edita dezatela, aurkitzen dituzten informazioak jasotzeko.  GoogleDocs erabil dezakete horretarako.

Dokumentuan, galdera idatzi eta hari erantzuteko aurkitutako informazioa idazteaz gain, informazio-iturri den webgunearen URLa eta haren egilea edo editorea zein den adierazi behar dute.

Bada beste aukera bat ere: web-orri interesgarriak nabigatzailearen Gogokoak edo Laster-markak aukeretan eranstea.

Hortik abiatuta, kontua da ikasleari laguntzea bilaketa-prozesuan, ikasle bakoitzaren beharrak kontuan hartuta. 

Egokia baderitzogu, erreferentziako zenbait web proposa diezazkiekegu, zuzenean:

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Teresa Hernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest