IKT KAPSULA-LANTEGIA 2. MAILA
Ilargiari buruzko Wikia
8. Ariketa. Wikispaces-ekin praktikatzen
24 de 28
0%

8. Ariketa. Wikispaces-ekin praktikatzen

Gure wikiaren itxura pertsonalizatu

 

Talde bakoitzak wikiari bere "ukitua" eman diezaion, ikasleei "interfazearen" itxura aldatzeko oinarrizko zenbait aukera azalduko dizkiegu.

  • Egin klik Administrar wiki (Wikia administratu) estekan, eta pantaila berrian, aukeratu Aspecto visual (Ikusizko itxura) ikonoan. Zenbait aukera ditugu. Ikus ditzagun batzuk.
  • Aukera erraz bat da egungoa ez den beste gai bat hartzea, Wikispacesen gaien eskaintzaren artean. Aski da formatu berria aukeratu eta klik egitea Aplicar (Aplikatu) aukeran. Hori egin aurretik, formatu berria xehetasun handiagoz ikusi nahi badugu, gaiaren aurrebista ikus dezakegu, Previsualizar emanda.

  • Beste aukera bat da, egungo plantilla erabiltzen jarraitzea, baina koloreak aldatuta.

Aldatu nahi dugun itxuraren gainean klik egin eta ezkerreko paletan beste kolore bat aukeratuta alda dezakegu. Egin klik Guardar (Gorde) aukeran, aldaketak berresteko.

  • Azkenik, wikiari ukitu pertsonal bat emateko, aldatu egin dezakegu goiburuko Logoa .

Oraingoan, Wikispacesen logoa ordeztuko duen irudi bat igoko dugu (orrialdearen ezkerreko ertzean dago). Oso erraza da: gure ordenagailutik kargatuko dugu irudia inprimakiko New image file (Irudi-fitxategi berria) eremuaren bidez.

Kontuan izan behar dugu irudia ezin dela oso handia izan, gune txikia dago-eta horretarako.

Egin klik Guardar (Gorde) aukeran, aldaketak berresteko.

Sakondu...

Aulablog21 gunea kontsultatzea gomendatzen dugu. Francisco Muñoz de la Peña irakaslea du editore, eta wikiei buruzko atal bat du. Atal horretan, Wikispacesen funtzio guztiak xehetasun handiagoz ikusteko tutorialak daude, bai eta baliabidea gelan erabiltzeko aplikazio-gomendioak ere:

http://aulablog21.wikispaces.com/Tu+Wiki+en+Wikispaces.com

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Irudia igo

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Teresa Hernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest