IKT KAPSULA-LANTEGIA 2. MAILA
Ilargiari buruzko Wikia
1. Ariketa. Aurkezpen bat sortu
10 de 28
0%

1. Ariketa. Aurkezpen bat sortu

Gure diapositiba nola geratzen ari den ikusteko, lehenengo diapositibara joan eta Aurkezpena aukeran egingo dugu klik (pantailaren goiburuko tresna-barran dago).


Diapositiba batetik beste batera pasatzeko, klik egingo dugu saguaren ezkerreko botoiaz. Aurkezpenaren bistatik ateratzeko, teklatuko ESC tekla sakatuko dugu.

Lehenespenez, diapositiba batetik besterako trantsizioak ez du efekturik izaten.

Xehetasun hori aldatu nahi badugu, honela egin dezakegu: Aurkezpena menuan, Diapositiba-trantsizioa aukeratuta, edo, bestela, pantailaren eskuinean, diapositibaren koadro txikian klik eginda saguaren eskuineko botoiaz eta Diapositiba-trantsizioa aukeratuta.

Pantailako ezkerreko zerrenda bertikalean menu berri bat aktibatuko da. Hor, gustukoen dugun trantsizioa aukeratu ahal izango dugu.

Bat aukeratu, eta lantzen ari garen diapositiban zer efektu duen ikus dezakegu. Markatuta uzten dugun efektua aplikatuko zaio lantzen ari garen edo hautatuta dugun diapositibari.

Aurkezpeneko diapositiba guztietan efektu hori bera izatea nahi badugu, klik egin beharko dugu atal horretako Diapositiba guztiei aplikatu aukeran.

Aurkezpena egiteko gomendio batzuk...

  • Aurkezpena egiten hasterako oinarrizko egitura bat pentsatuta edukitzea komeni da.

Buruan eduki behar dugu zer ideia jakinarazi nahi ditugun, eta horiek nola antola ditzakegun diapositibetan.

Impress erabiltzen ari garela, hasierako ideia hori aldatuz joan daiteke, aurkezpenaren edukia zertzen ari garen heinean, baina hasierako egitura baliagarri izango zaigu abiapuntu gisa.

  • Baliatu ditzagun aurkezpenerako programaren aukera grafikoak. Diapositibetan ahalik eta testu gutxien sartu behar dugu: irudiak eta azalpen-grafikoak izango dira protagonistak. Aurkezpenean, web-esteka bat ere sartzea pentsa dezakegu (Interneterako konexioa badugu), ikasleei erakutsi nahi diegun orrialdea zuzenean zabaltzeko.

  • Erabili diapositiben informazioa irakurtzen laguntzen duten koloreak, eta ez erabili efektu gehiegi, arreta galaraz dezakete eta.

Gehiago jakin...

Impressen tresna gehiago aztertu eta erabiltzen ikasi nahi baduzu, ikusizko tutorialak kontsultatzea gomendatzen dizugu; esaterako, Educared – Fundación Telefónicak eskaintzen duena software libreari buruzko atalean (zenbait bloketan zatituta daude):

http://www.educared.net/softwarelibre/tutoriales/indiceoficina.html

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Teresa Hernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest