1 Ariketa. Diapositiba aurkezpen bat sortu. Irudiak txertatu
Gogokoen dugun irudia bilatu ondoren, ordenagailuan gorde nahi dugunez, hau egin beharko dugu:
- Klik egin irudiaren gainean. Beste pantaila bat agertuko zaigu. Haren goiburuan irudiaren koadro txikia agertuko da, eta
haren azpian, zein web-orritan dagoen ostatatuta irudia.
- Goiburuko informazioari erreparatuko diogu, irudiaren koadro txikia dagoen lekuko informazioari. Haren alboan esteka hau
dugu: Full-size image (ikusi irudia neurri osoan). Egin klik bertan.
Beste pantaila bat agertuko da, eta bertan irudia soilik ikusiko da, jatorrizko neurrian. Egin klik irudiaren gainean
saguaren eskuineko botoiaz, eta agertzen diren aukeretatik, aukeratu Gorde irudia honela).
Adierazi non gorde nahi dugun gure ordenagailuan; alegia, zein karpetatan gorde nahi dugun.
- Nahi adina aldiz erabil dezakegu prozedura berbera irudiak kokatu eta deskargatzeko, prestatzen ari garen aurkezpenean
txertatu ahal izan ditzagun.
Ez badugu nahi irudia gure ordenagailuan gorde, badugu beste aukera bat, azkarragoa, irudia diapositiban txertatzeko:
- Egin klik saguaren eskuineko botoiaz bilatzailearen bidez aurkitu dugun irudiaren gainean, eta hautatu Kopiatu irudia
aukera.
- Zabaldu aurkezpenaren leihoa, eta irudia txertatu nahi dugun diapositiban, egin klik saguaren eskuineko botoiaz eta hautatu
Itsatsi aukera.
Irudia diapositibaren erdian txertatuko da. Irudiaren kokapena aldatzeko aukera dugu: egin klik saguaren
ezkerreko botoiaz eta eraman arrastaka irudia gustukoen dugun lekura.
Irudiaren neurria aldatzeko aukera ere badugu: jarri kurtsorea irudia inguratzen duten puntu berderen
baten gainean, kurtsoreak noranzko bikoitzeko geziaren itxura hartzeko moduan. Puntua sakatuta dugula, sagua arrastatuz irudiaren
neurria handitu edo txikitu ahal izango dugu, aukeratutako erpineko puntutik abiatuta. Hori egiten ari garenean CTRL
tekla sakatuta soilik lortuko dugu neurri-aldaketa proportzionala izatea.
Irudiak ordenagailuan deskargatu baditugu, desberdina izango da irudia txertatzeko modua.
- Pantailako goiburuko Txertatu menuan Irudia aukera hautatuko dugu, eta agertzen zaigun menuan Fitxategitik
aukera.
Gure ordenagailuko fitxategien administratzailearen karpetetatik, txertatu nahi dugun irudia aukeratuko
dugu eta berretsi egingo dugu aukeraketa. Automatikoki, irudia lanean ari garen diapositibaren erdian agertuko da.