IKT KAPSULA-LANTEGIA 2. MAILA
Ilargiari buruzko Wikia
1. Ariketa. Diapositiba aurkezpen bat sortu, Impress-ekin
6 de 28
0%

1. Ariketa. Diapositiba aurkezpen bat sortu, Impress-ekin

Aurkezpen hutsa aukeratu ondoren, programaren pantaila agertuko zaigu. Han bost atal handi agertzen dira:

 

  • aukeren menua
  • lasterbide-botoiak, ohikoenak diren ekintzetarako,
  • aurkezpeneko diapositiben koadro txikiak,
  • lantzen ari garen diapositiba,
  • zereginen aukerak (lehen pantaila honetan diapositiben diseinu-txantiloien katalogoa agertzen zaigu).

Txantiloiek diapositiben edizio-lana errazten dute. Diapositiban sartu nahi dugun informazioa kontuan hartuta aukeratuko dugu gure helburuari hobekien egokitzen zaion diseinua.

Gure kasuan, lehenengo diapositiba aurkezpenaren azala izango da. Bertan titulu bat editatu nahi badugu eta irudi bat itsatsi erakargarriago izan dadin, diseinu egokiena Titulua izenekoa da (lehenengo zutabeko hirugarren aukera).

Hautatu egingo dugu. Automatikoki, pantailaren erdialdeko diapositiban (lantzen ari garenean), edizioari laguntzeko laukia agertuko zaigu, titulua eransteko.

Tituluaren laukian klik eginez editatu ahal izango dugu, guk nahi dugun testua sartzeko. Adibidez: "Jarduera: Ilargiari buruzko wikia".

Jada badugu diapositiba bat gure aurkezpenean, eta, horrenbestez, fitxategia gordetzeko une egokia da. Horretarako, klik egingo dugu tresna-barran diskete baten itxura duen ikonoan.

Fitxategiaren izena eta gure ordenagailuan non gorde nahi dugun adierazi beharko dugu. Impress automatikoki gordetzen joaten da egiten ari garen lana, baina egokia izaten da egindako lana gordetzen joatea, aurkezpenean aurrera egiten dugun heinean.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Teresa Hernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest