3. Ariketa. ADE-a erabili
3. ARIKETA Arbel digital elkarreragilea erabiltzea ahozko azalpenaren euskarri moduan
Aurkezpena prest dugunean, fitxategia prestatuko dugu arbel digitalaren bidez aurkezteko, edo proiektagailuari
konektatutako ordenagailuaren bidez aurkezteko. Horretarako, fitxategia pendrive batean kopiatuko dugu, arbelaren edo proiektagailuaren
oinarri den ordenagailuan konektatzeko.
Ziurtatu egin beharko da ordenagailu horrek instalatuta duela OpenOffice programa-multzoa, Impress
programaren bidez egin dugun aurkezpena ireki eta ikusi ahal izateko. Ikastetxeko arduradun teknikoari galdetu diezaiokegu,
eta programa-multzoa ez badugu instalatuta, instalatzeko eska diezaiokegu. Doan da eta erraz deskarga daiteke Interneten
bidez.
Arbelak, ongi funtziona dezan, kalibratuta egon behar du (instalatzen den unean kalibratu ohi da). Guk
ez dugu ezer egin behar alde horretatik, baina garrantzitsua da jakitea kalibratuta dagoen, gerta badaiteke abian jartzean
guk hautatutako aukerak ez aktibatzea edo guk hautatutakoaren ondoko aukeraren bat aktibatzea. Horrelakorik gertatzen bada,
arbela ez dago behar bezala kalibratuta, eta aztertu dezaten eskatu behar dugu, jarduera aurkezteko saioan puntu-puntuan egon
dadin.
Fitxategia eskuratzeko moduan eta arbela konektatuta eta kalibratuta dagoela, hurrengo urratsa arbelaren
funtzionamenduarekin ohitzea da. Arbelaren funtzionamendua aldatu egiten da fabrikatzailea zein den, baina guzti-guztiek sistematika
soila izaten dute, finean dimentsioz aldatutako ordenagailuak baitira, haien ohiko ikono intuitiboak dituztenak.
Arbel digitalak lanerako hainbat aukera ematen ditu, eta oso erabilgarriak dira hezkuntza-jarduera asko
eta askotarako. Pantaila digital elkarreragilearen bidez, ordenagailua kontrola daiteke, eskuz idatzitako oharrak egin proiektatutako
edozein irudiren gainean, eta gorde, inprimatu, posta elektronikoz bidali edo hainbat formatutara esportatu.
Baina arbel digital elkarreragileak badu beste balio erantsi bat ere: aurreko guztiaz gain, proiekzio-azalean
zuzenean eragiteko aukera ematen du, erakusle bat edo eskuak erabiliz, eta sagua edo teklatua erabili behar izan gabe. Gainera,
zenbait tresna osagarri ere baditu, higikorrak, aurkezpenean eragiteko. Esate baterako: audio- eta bideo-grabagailua, markatzaile
grafikoa, "zoom" moduko lupa, teklatu eta kalkulagailu birtuala, eta itzal edo gortina birtuala pantailaren zati
bat estaltzeko edo ezkutatzeko.
Zenbait gomendio...
Kontuan izan gelaren argiztapenak egokia izan behar duela aurkezpena ikusteko.
Azken orduko arazorik sor ez dadin, onena da aurkezpenaren aurretiko emanaldi bat egitea saioa hasi baino lehen. Horrela,
arbelaren funtzionamenduarekin trebatuko gara aurretik inoiz erabili ez badugu.
-
Arbel digital eragilean proiektatzeko aurkezpen bat proiektatu aurretik, oinarrizko zenbait irizpide
izan behar da kontuan. Hasteko, hondoaren koloreari dagokionez, hautatu kolore leunak (kolore biziak dibertigarriak izan daitezke,
baina arreta galarazten dute). Letra-tipoari dagokionez, berriz, bilatu irakurketa atsegina izatea eragiten duen konbinazioa:
letra-tipoa, tamaina eta kolorea. Azkenik, ezarri dokumentu osoan zehar jarraituko dituzun zenbait irizpide:
- Saiatu letra-tipo berbera erabiltzen dokumentu osoan.
- Erabili letra-tamaina eta -formatu berbera (beltza, azpimarratua, etab.) enuntziatu guztietarako.
- Saiatu testuan irizpide berberarekin erabiltzen beti letra-formatuak (beste kolore batean adierazitako hitzak, azpimarratuta,
etab.).