Aurkezpena
Lantegiaren aurkezpena
Lantegiko materialekin lanean hasteko, egin ditzagun horri buruzko 5 galdera
Zer da IKTko Curriculum Jarduera?
Irakasteko eta ikasteko egitura didaktikoa da. Ikasleak curriculum-gaitasunak eta IKT gaitasunak
batera eskura ditzan diseinatuta dago. Proposamen honen bidez, irakaslea IKTen alorrean trebatu ahal izango da, lan-metodologia
berriak probatu ahal izango ditu ikasleekin gelan, eta bi gaitasun-eremuak ebaluatzeko jarraibideak izango ditu, hau da, ebaluatzeko
ea ikasleek curriculumeko edukiak eta helburuak bereganatu dituzten, eta ea teknologiaren, informazioaren eta komunikazioaren
alorrekoak (IKTak) bereganatu dituzten.
Zergatik da interesgarria IKTko Curriculum Jarduerarekin lan egitea?
Ikasgaietako curriculuma oso zabala eta luzea delako, eta gelan lanerako denbora gutxiegi
edukitzen delako hori guztia zehatz-mehatz lantzeko. IKTak curriculumaren testuinguruaren barruan landu behar direlako. Ikasleek
ikastetxean IKT gaitasunak ere eskuratu behar dituztelako, hala eskatzen baitu informazioaren eta ezagutzaren gizarteak.
Eta, horretarako, aurrez irakasleak trebatu egin behar du. Irakasleak adibidetzat balio duten ereduekin lan egin behar
duelako aurrez, gero bere proposamenak egin ahal izateko.
Nola antolatuko da lantegi hau?
Helburua da irakasleei prestakuntza-esperientzia bat ematea, "eginez ikasi" printzipio metodologikoan
oinarrituta, eta IKTko Curriculum Jarduera baten bidez. IKTak eta haiekin lotutako metodologiak gelan gauzatzeko, behar-beharrezkoa
da hezitzaileak aurrez haiekin lan egin izana. Izan ere, esperientziarik ez badu, ezinezkoa da IKTen alorreko prozesu eta
jarduerek gelan arrakasta izatea.
Zein dira prestakuntza-proposamenaren nondik norakoak?
Irakasleei IKTko Curriculum Jardueraren proposamen bat aurkeztuko zaie. Hezitzaileak prestatu egin
beharko du jarduera aurrez, web 2.0-ko doaneko IKT tresnak ezagutu eta erabiliz, gero ikasitakoa gelan ikasleekin aplikatzeko.
Hartara, irakasleak, IKTen alorreko gaitasun eta metodologien alorrean prestakuntza jasotzeaz gain, bere irakaskuntzako testuinguruan
aplika dezakeen hezkuntza-produktu bat sortuko du.
Nola hasten da?
Erabiliko ditugun IKT baliabideak ezagutzeko eta haiekin praktikatzeko gogoz.
Beraz, has gaitezen!