IKT KAPSULA-LANTEGIA 2. MAILA
Ilargiari buruzko Wikia
10. Ariketa. Ikasleekin lanean-jardun wikian
26 de 28
0%

10. Ariketa. Ikasleekin lanean-jardun wikian

Jarraitu beharreko urratsak eta saioaren gutxi gorabeherako tenporalizazioa:

  • Sarrera moduan, ikasleei wiki kontzeptua azaltzea (ez badakite zer den) eta Wikispaces programaren aukerak erakustea (erabili ez badute). Erregistroa (1 h) 
  • Informazioa antolatzea eta wikiaren edizio-lanak banatzea. (1 h)
  • Wikiaren edizioa, testuaren alderdi formala lantzeko: maketazioa, estekak eta irudiak txertatzea. (1 h)

Azken blokeko saio bat gorde beharko litzateke wiki tresnaren sarrera modukoa egiteko, oraindik erabili ez badute. Dena den, jada ezagutu arren, oinarrizko kontzeptuak eta funtzioak gogorarazteko erabil dezakegu sarrera. Taldeari galdetuko diegu ea badakiten zer den eta zertarako erabiltzen den. Adierazten dutenari erreparatuta, azalpena osatuko dugu.

Ikusizko euskarria erabiliko dugu oinarrizko aukerak eta programaren funtzionamendua erakusteko.

Wikia sortzen hasi baino lehen, ikasleek Wikispacesen erregistratu beharko dute. Erregistroa banan-banan egin beharko dute, eta, horretarako, esango diegu www.wikispaces.com URLan sartu eta Comience (Hasi) aukeran klik egiteko.

Erregistratuta daudela, sartu nahi duten hurrengoan Comience (Hasi) estekan egin beharko dute klik, Get Started atalean. Hor “logina” eta pasahitza idatziko dituzte, eta Iniciar sesión (Saioa hasi) atalean klikatuta, Wikispacesen beraien kontuan sartuko dira. Han, ikasleek parte hartzen duten wikien zerrenda agertuko da.

Talde bakoitzaren wikia sortzeko, bi aukera ditugu.

  • Lehenengo aukera da talde bakoitzeko ordezkariak (tresnarekin erraztasun handiena duenak) taldeko gainerako kideak gonbidatzea taldeko wikia egiteko.
  • Beste aukera bat ere bada, praktikoagoa: ikasleak erregistratuta daudela, ikasleen Wikispaceseko “loginak” biltzea, talde bakoitzarentzako guneak prestatzea, eta talde bakoitzari dagozkion kideak gonbidatzea gune horretara. Horrela eginda, ikasleek, hurrengo saioan, gonbidapena onartu eta dagokien wikian sartu ahal izango dute. Irakaslearentzat ere badu abantaila bigarren aukerak: wikian administratzaile moduan sar daiteke eta taldeen lanaren bilakaera gainbegiratu.

Zer aukera den egokiena eta praktikoena erabakitzerakoan, ikasleen trebetasuna eta wikiak sortzeko dagoen denbora hartu beharko da kontuan.

Edozein dela ere aukera, ikaslea bere Wikispacesen kontura sartzen denean mezu bat edukiko du, wiki berriko kide izateko gonbitea egiten dion mezua. Gonbitea onartu egin behar dute.

Zer aukera den egokiena eta praktikoena erabakitzerakoan, ikasleen trebetasuna eta wikiak sortzeko dagoen denbora hartu beharko da kontuan.

Taldeen edizio-lana antolatzeko, proposatuko diegu Ilargiari buruz landu behar dituzten galdera edo gai adina orrialde sortzeko wikian. Taldeko kide bakoitzak gai bat hartu eta orrialde batez arduratu behar du. Gerora, guztien artean, orrialdeak irakurri eta gainerako kideen lanean oharrak egin ahal izango dituzte.

Wikiaren antolaketarekin jarraituz, proposatuko diegu “Home” edo hasierako orria wikiaren azala izatea. Wikiaren gai nagusia eta parte hartu duten egileak idatziko dituzte hor.

Helburu nagusia wikiak biltzen duen informazioa izango da. Horretan jardun ondoren has daitezke wikiaren azken formatua lantzen eta orrialdeen edukiak lotzen, kontzeptuen arteko loturak ezarri eta informazioaren antolaketa hipertestuala lantzeko.

Garrantzitsua da azpimarratzea (irakaslearen lana da hori) informazioak zenbait formatutan egon behar duela, ez dela testua bakarrik sartu behar. Horren haritik, gogoratu egin beharko diegu nola txertatzen diren irudiak eta bideoak, eta beharrezkoa bada, horretan lagunduko diegu.

Iturriak aipatzeko helburuari dagokionez, kontsultatutako web-orrien zerrenda bilduko duen orrialde bat sartzeko eskatuko diegu.

Wikien edizio-lanari ekin aurretik, bi gauza garrantzitsu azaldu beharko zaizkio talde osoari (edo gogorarazi metodo hori erabili badute aurretik):

  • editatu behar duten informazioa egituratzearen garrantzia, wikiaren hipermedia-aukerak kontuan hartzeko. Alegia, orrialdeetako edukien arteko loturak egin ditzaketela, eta aurkezpena erakargarriagoa egiteko, irudiak sar ditzaketela, bai eta bideoak eta audioak ere.
  • ezinbestekoa dela lankidetza-lan birtuala antolatzea. Taldeko kideek gune berean editatzen jardungo dute. Horrenbestez, beharrezkoa da lanak berriro banatzea eta horretarako denborak ezartzea, guztiek aukera izan dezaten lana aztertu eta hura hobetzeko ekarpenak egiteko.

Hortik aurrera, irakaslearen lana talde bakoitzari wikia sortzeko prozesuan laguntzea izango da, talde bakoitzak behar duen neurrian: tresnari buruzko jarraibideak emango zaizkie, programaren funtzioei buruzkoak; testua antolatzeko edo wikiaren multimedia-formatua zaintzeko jarraibideak emango zaizkie; edo taldeko kide bakoitzak egin beharreko lana arautzen lagunduko zaie, behar bezain ongi antolatuta ez badaude.

Azken saioan, lehen saioan planteatutako galderei emandako erantzunen bateratze-lana egingo da.  

Txandaka, talde bakoitzak zerrendako galderaren bati emandako erantzuna aurkeztuko du horri buruz wikian jasotako informazioa erakutsiz. Talde-kopurua eta galdera-kopurua zenbatekoa den hartu behar da kontuan. Agian, bi txanda egitea izango da egokia, edo, agian, proposamena egokitu beharko da ikasle guztiek parte har dezaten lanaren aurkezpenean. Begiratuko dugu gainerako taldeak bat datozen aurkeztutako informazioarekin, edo informazio osagarriren bat aurkitu duten, eta zuzenak diren informazioak azpimarratuko ditugu.

Gehiago jakin...

Wikien beste editoreren bat erabili nahi izanez gero, Aulablog21en web-orrian dituzu “open source” aukera batzuk:

http://aulablog21.wikispaces.com/Wikis+Open+Source+para+instalar+en+tu+espacio

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Teresa Hernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest