IKT KAPSULA-LANTEGIA 2. MAILA
Ilargiari buruzko Wikia
2. Ariketa. Dokumentu bat prestatu
11 de 28
0%

2. Ariketa. Dokumentu bat prestatu

2. ARIKETA Dokumentu batean jasotzea talde-dinamikatik sortutako ideiak.

Ideia-zaparradan zehar ikasleek botatako ideiak jasotzeko, diapositiba bat sar dezakegu aurkezpenaren amaieran. Bi zutabeko taula bat izango litzateke: batean ikasleek Ilargiari buruz dakitena jasoko da, eta, bestean, Ilargiari buruz jakin nahiko luketena.

Horretarako, beste Diapositiba bat erantsiko dugu, eta Titulua bi testu diseinua aukeratuko dugu diapositiba-diseinuen katalogotik.

Egitura hori oinarri hartuta, diapositibaren titulua editatuko dugu, testuan klik egin eta titulu berria jarrita. Gauza bera egingo dugu zutabeetako testuekin.

Letra-tipoa eta kolorea alda ditzakegu, programako tresna-barrako Formatua aukeratik. Nahi izanez gero, markua jar diezaiokegu tituluari, bai eta zutabeei ere. Honela egingo dugu:

  1. Markoa jarri nahi diogun testu-koadroa aukeratu (titulua edo zutabeetako bat).
  2. Koadroaren ertzean saguaren eskuineko botoiaz klik egin, irudikoa bezalako aukera-zerrenda agertu dadin:

 

  1. Lerroa aukera hautatu, eta agertzen den aukera-leihoan, Lerro-estiloa aukeratu (lehenespenez Ikusezina dago), bai eta Kolorea ere

  1. Egin klik Onartu botoian eta eginda izango dugu markoa koadroan.

  1. Azkenik, aurkezpena gorde eta Impress programa itxiko dugu.
Gehiago jakin...

Eskola 2.0-ko atal hau kontsultatzea proposatzen dugu: "Diseinatu erraz zure aurkezpena Impress-ekin eta partekatu".

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Teresa Hernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest