IKT KAPSULA-LANTEGIA 2. MAILA
Ilargiari buruzko Wikia
6. Ariketa. Web orriak bildu testu artxibo batean
15 de 28
0%

6. Ariketa. Web orriak bildu testu artxibo batean

Aukeratutako webak testu-fitxategi batean biltzea, erreferentziak gordetzeko.

Baliabide bat aukeratzen dugunean, erabilgarria izaten da testu-fitxategi batean jasotzea haren erreferentzia eta interesgarriak iruditzen zaizkigun informazioak. GoogleDocsen egitea proposatzen dugu.


GoogleDocsek dokumentuak online sortu eta gordetzeko aukera ematen digu, eta, horrenbestez, edozein ordenagailutatik eskuratzeko moduan ditugu. Esate baterako, erreferentzia berriak idatzi ahal izango ditugu une desberdinetan eta nahi dugun ordenagailutik.

Nola erabili GoogleDocs?

  • Sartu Gmailera, haren helbidetik: www.gmail.com.
  • Kontua baldin badugu, erabiltzailearen gure "login"a idatzita sartuko gara. Konturik ez badugu, sortu egingo dugu. Oso erraza da.

Egin klik Gmaileko paintailako Crear una cuenta (Kontu bat sortu) botoian, eta bete jarraian agertzen den erregistro-galdetegiko eremuak. Behin beteta dugula, sistemak Gmailen sartzeko aukera emango digu.

  • Gmailen gaudela GoogleDocsen sartuko gara, pantailaren goiburuan agertzen den Docs izeneko estekaren bidez.

  • Hurrengo urratsa dokumentua sortzea da. Create new menuan, Document aukera hautatuko dugu.

  • Automatikoki testua editatzeko dokumentu bat zabalduko da. Testu-editore soil baten ohiko aukerak ditu (letra-tipoa, tamaina, formatua, lerrokatzea, etab.), eta estekak txertatzeko aukera ere bai.

Estekak txertatzeko aukera oso erabilgarria izango zaigu onlineko baliabideen erreferentzietara sartzeko, aktibo bihurtuko baititu erreferentziako hiperestekak, dokumentutik bertatik sartu ahal izateko. URLko testua editatu ondoren, aukeratu eta Link (Estekatu) aukeran egingo dugu klik. Ondoren, egiaztatuko dugu programak estekari buruz jasotako datuak zuzenak direla. Egin klik Insert (Txertatu) aukeran eta aktibo izango dugu esteka.

Sakondu…

...GoogleDocs eta haren aukerei buruz. Zenbait material kontsultatzea gomendatzen dugu:

  • GoogleDocsen kontzeptuari eta haren tresnei buruzko azalpen-bideoa, azpitituluak gazteleraz dituena:

http://dotsub.com/view/17eaa9f0-787b-4fd8-b1c7-f8d61db2e310

  • Haren aukera nagusiak erakusten dituen bisita gidatua:

http://www.google.com/google-d-s/intl/es/tour1.html

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Teresa Hernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest