Ilargiari buruzko Wiki bat. Ikasleentzako lan proposamena
Aurkezpena
Abiapuntu hartuta ikasleek Ilargiari buruz dakitena, hari buruz jakin nahiko luketena edo hari buruz egiten
dituzten galderak, Interneten gaiari buruzko informazio-bilaketa egitea proposatzen dugu, galderei erantzun
ahal izateko. Bilaketan jasotako datuak Ilargiari buruzko wiki batean antolatu eta egituratuko dira. Lan-talde txikitan editatuko
dira, praktikan jartzeko informazio digitala tratatzeko trebetasunak eta zenbait formatutan aurkezteko: testu, irudi eta bideo
moduan.
Proposamena hiru jarduera-bloketan banatuta dago.
-
1. jarduera – Zer jakin nahi dugu Ilargiaz?
Talde handian ideia-jasaren dinamika erabiliz, Ilargiari buruzko guztion ezagutzak jakinarazi eta hari buruz zer jakin
nahi dugun bilduko dugu.
Ekarpen guztietatik galdera interesgarrienak aukeratuko ditugu, haiei erantzuna bilatzeko.
Aukeratutako galdera horien erantzuna da, hain zuzen, ikasleek egin behar duten wikiaren edukia.
-
2. jarduera – Ilargiari buruzko informazioa bilatzen
Lan-taldeak antolatu eta informazioa bilatuko dugu Interneten, aurreko jardueran planteatutako galderei erantzuna emateko.
-
3. jarduera – Ilargiari buruzko wikia
Bildutako informazioa baliatuta, taldeek wiki bat egingo dute.
Wikia amaitutakoan, bateratze-lana egingo da taldeek galderei eman dizkieten erantzunak jakiteko. Horretarako, wikien ikusizko
aurkezpena egingo dute (arbel digitala edo proiektagailua erabiliz).
Wikiari buruz...
Web 2.0-ko aplikazioa da, web-orriak elkarlanean eta online egiteko aukera ematen duena. Ezinbestekoa da
Interneten konektatuta egotea, bertan sartzeko. Wikian denbora errealean sar daitezkeen erabiltzaileen ekarpenekin sortuko
dugu materiala, eta, horrenbestez, beti azken bertsioa ikusiko dugu, azken oharrak edo aldaketak sartuta dituena.
Sarearen bidezko elkarlanaren eta ezagutza partekatuaren paradigmetako bat. Haren adibide garrantzitsuena Wikipedia proiektua
da: http://es.wikipedia.org
Lehen Hezkuntzako wikien zenbait adibide
http://aulablog21.wikispaces.com/eduwikisprimaria
Gelako programazioaren xehetasunetara joan.