IKT KAPSULA-LANTEGIA 2. MAILA
Ilargiari buruzko Wikia
IKASGELAKO PROGRAMAZIOA
28 de 28
0%

IKASGELAKO PROGRAMAZIOA

1. jarduera – ¿ Zer jakin nahi dugu Ilargiaz?

Talde handian, ideia-zaparradaren dinamika baliatuta, Ilargiari buruz zer dakigun eta zer jakin nahi dugun adieraziko dugu denon artean.
Ekarpen guztietatik, galdera interesgarrienak aukeratuko ditugu, haiei erantzuna emateko.

Galdera horien erantzuna izango da, hain zuzen, ikasleek egin beharreko wikiaren edukia.

IKTko GAITASUN espezifikoak* ARLOKO GAITASUN espezifikoak
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK
(ez)

Mundu fisikoaren ezagutza eta harekiko elkarreragina:

  • Mundu fisikoko prozesuak ulertu eta espazioan eta denboran kokatzea.

Hizkuntza-komunikazioa:

Ideiak eta gogoetak ahoz adieraztea.
    • Talde handian ideiak adierazten ditu, ondo antolatuta eta ulertzeko moduan.
    • Aurkeztutako ideiak defendatzen ditu, arrazoizko argudioak erabiliz.
    • Beste ikaskideen iritziak errespetatzen eta onartzen ditu.

 

2. jarduera – Ilargiari buruzko informazioa bilatzen

Lan-taldeak antolatuko ditugu, eta ondoren, ikasleek informazioa bilatuko dute Interneten, aurreko jardueran Ilargiari buruz egindako galderei erantzuna emateko.

IKTko GAITASUN espezifikoak* ARLOKO GAITASUN espezifikoak
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

A3.3. Webean oinarritutako informazioa bilatu, aukeratu eta sailkatzea, kanpoko irizpideak erabiltzen direla iturrien baliagarritasuna zehazteko.

F2.1. Interneteko zerbitzuak erabiltzea (bilatzaileak eta beste batzuk), informazioa bilatzeko.

F2.2. Interneteko zerbitzuak eta beste estrategia batzuk erabiltzea, informazioa hautatzeko eta aztertzeko

C2.3. Webean informazioa erabiltzeari dagokionez zer konbentzio dauden jakitea, egileei aitorpena eman eta iturriak behar bezala aipatzeko.

A4.2. Beren produktuak sortzeko aukera ematen dieten IKT baliabideak erabiltzea, beren interesak betetzeko edo beste batzuek planteatutako arazoei irtenbidea emateko.

F5.1. Multimedia-edukiekin lotutako oinarrizko eragiketak egitea.

Hizkuntza-komunikazioa:

  • Hainbat motatako testuak ulertzea.

Norberaren autonomia eta ekimena:

  • Erabakiak hartzea.
  • Talde-lana
    • Badaki zein diren bilatzaile nagusien URLak eta erabiltzen ditu.
    • Badaki zer hitz-konbinazio den egokiena informazio jakin bat bilatzeko.
    • Informazio-bilaketa egiten du, eta helbururako egokienak diren erreferentziak hautatzen ditu.
    • Webean badaki non dauden egile-datuak eta eguneratze-datuak.
    • Badaki zein web-orri diren fidagarriak eta zein ez.
    • Kontsultatutako webetako informazio garrantzitsua ulertu, atera eta aipatzen du.

 

3. jarduera – Ilargiari buruzko wikia

Bildutako informazioarekin, taldeek wiki bana egingo dute.
Wikia amaitzen dutenean, taldeek galderei emandako erantzunen bateratze-lana egingo da, wikiak erakutsita (arbel digitala edo proiektagailua erabiliz).

IKTko GAITASUN espezifikoak* ARLOKO GAITASUN espezifikoak EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

A1.3. IKTko baliabide espezifikoak erabiltzea kideekin eta irakasleekin lankidetzan jarduteko, taldean lan egiteko, kritikoki pentsatzeko eta problemak argitzeko.

A4.2. Sormena, ikerketa eta berrikuntza baliatuz, beren produktuak (simulazioak, bideo-jokoak, aurkezpenak, gailuak) sortzeko aukera ematen dieten IKT baliabideak erabiltzea, beren interesak betetzeko edo beste batzuek planteatutako arazoei irtenbidea emateko. (6,7)

F5.1. Multimedia-edukiekin lotutako oinarrizko eragiketak egitea (formatua, irudi bat, soinua, testua edo bideoa txertatzea; argazki bat webgune batetik deskargatzea). (1, 5)

Hizkuntza-komunikazioa:

  • Testu antolatu, koherente eta kohesiodunak sortzea, lexiko espezifikoa zehaztasunez erabilita.
  • Ahozko adierazpena

Arte-adierazpena

  • Sorkuntza digitaleko programen adierazpen-aukerak eta aukera plastikoak erabiltzea.

Norberaren autonomia eta ekimena

  • Erabakiak hartzea.
  • Talde-lana
  • Informazioa argi egituratzea, wikiaren hipermedia-aukerak baliatuta.
  • Wikia sortzerakoan, tratamendu eta edizio grafikoko aukerak erabiltzea.
  • Wikian estekak eta irudiak txertatzea.
  • Multimedia-baliabideak zer webetatik atera diren adieraztea.
  • Lankidetzan aritzea.
  • Wikiaren ahozko aurkezpena egitea, ordenatua eta argia, ikusizko euskarriaz lagunduta.

  IKT gaitasunei buruzko “Eskola 2.0” proposamenan sartutako elementuak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. "IKTko gaitasun-mapak" izeneko erantsitako materialetatik hartuak.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Teresa Hernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest