ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:
Kapsula-lantegi honetan ezagutuko dituzu Googlek eskuragarri jartzen dizkigun tresna batzuk toki bat kokatzeko, leku batetik bestera errepidez edo oinez nola joan jakiteko, toki bat mapa digital batean markatzeko (ondoren erreferentzia gisa bidaltzearren) edo, besterik gabe, gure geografiaren ezaugarriak arakatzeko.
Lehenik Google Earth erabiltzeko gida bat garatuko dugu. Software bat da, erabili ahal izateko deskargatu eta ordenagailuan instalatu beharrekoa.
Ondoren Google Maps izeneko bigarren tresna baten erabilgarritasuna azalduko dugu. Tresna hori zuzenean Internetetik erabiltzen da, ordenagailuan inolako programarik instalatu behar izan gabe.
Aplikazio horietako bakoitza honako eduki-egiturarekin aurkeztea:
Deskribapena eta funtzionaltasun nagusiak
Instalazioa eta deskarga / Web-lokalizazioa
Erabilera-adibideak
Informazio gehiago
Desinstalazioa
Formatuak konbinatuta, kapsula-lantegiaren edukiekin lan egiteko hainbat aukera eskaintzearren:
Material osoaren bertsio inprimagarri osatua PDF formatuan.
Bertsio elektronikoa WEB formatuan.
Sailetako batzuen bertsio bideo-tutoriala.
Beste kapsula-lantegi batzuetan beste aplikazio batzuk jorratuko ditugu. Erabilgarriak izan ditzazuela espero dugu.
IKTko gaitasunak* G. Kudeaketa eta garapen profesionala D. Didaktika, pedagogia eta curriculuma C. Hiritartasun digitala |
G4. Tutorialak zer diren ulertzea, eta laguntza gisa erabiltzea IKTko edozein baliabide ikasteko.
D7. IKTko baliabideak erabiltzea, abstraktua dena konkretu bihurtzeko aukera eman dezaten 2Dko edo 3Dko errepresentazioen
bidez. |
IKT edukiak |
|
Gutxieneko ezagutzak |
|
Autoebaluaziorako irizpideak |
|
* “Eskola 2.0” proposameneko IKTko gaitasunei dagozkien itemak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. Erantsitako material honetatik hartuak: "IKTko gaitasun-mapak".
Google Earth izenak adierazten duenez, Lurra (Earth) munduko bola birtual baten bidez arakatzeko garatu zen. Munduko bola hori Keyhole Inc. enpresak sortu zuen 2001ean, EarthViewer 3D izenaz, eta Googlek 2004an eskuratu zuen.
Produktua, 2005ean Google Earth gisa berriro argitaratua, egun 41 hizkuntzatan eskuragarri dago, Windows 2000 eta ondorengoetan, Mac OS X 10.3.9 eta ondorengoetan, Linux Kernel 2.4 edo ondorengoan (2006ko ekainean argitaratua) eta FreeBSDn erabiltzeko. 2008ko urriaren 27an iPhone-ren sistema eragilean ere eskuragarri jarri zen doako deskarga gisa (freeware).
Tutorial honetan, Google Earthen doako bertsioaren funtzionaltasunak garatuko ditugu. Bada ere ordaintzeko bertsio bat, Google Earth Pro, merkataritza-erabilerara zuzendutakoa. Horrek zenbait tresna gehigarri eskaintzen ditu, hala nola: bereizmen handiko inprimaketa, kalkulu-orrien inportazioa (mapa baten aldi berean milaka helbide irudikatzeko), GISaren datuak inportatu eta antolatzea, azalerak eta erradioak neurtzea eta bezeroentzako Google Earth Pro-ren bideo pertsonalizatuak sortzea.
Egun Google Earthek aukera ematen digu Lurreko edozein tokitara hegan egiteko, eta satelite-irudiak, mapak, erliebeak eta eraikinak 3Dan ikusteko. Gainera, bidea ematen du kanpoko espazioko galaxiak eta ozeanoko arroilak ikusteko, bai eta eduki geografiko zabala arakatzeko, bisitatutako lekuak gordetzeko eta horiek beste pertsona batzuekin partekatzeko ere.
Google Earth instalatzeko eta behar bezala funtzionatzeko, PCak konfigurazio hau izan behar du:
Beharrezko gutxieneko konfigurazioa | Gomendatutako konfigurazioa | |
Sistema eragilea: | Windows 2000, Windows XP edo Windows Vista | Windows XP edo Windows Vista |
CPUa: | Pentium 3, 500 Mhz | Pentium 4 2.4 GHz+ edo AMD 2400xp+ |
Memoria (RAM): | 256 MB | 512 MB |
Disko gogorra: | 400 MB-ko espazio librea | 2 GB-ko espazio librea |
Sarearen abiadura: | 128 kbit/s | 768 kbit/s |
Txartel grafikoa: | 3D- VRAMeko 16 MB-ko ahalmena | 3D- VRAMeko 32 MB-ko ahalmena |
Pantaila: | 1024x768, "16-bit" - DirectX 9 (Direct X modua erabiltzeko, “gomendatua”) | 1280x1024, "32-bit" - DirectX 9 (Direct X modua erabiltzeko, “gomendatua”)- |
Dagoeneko Google Earth programa instalatuta eta erabiltzeko prest dugu. Ondorengo atalean, haren aplikazio erabilgarrienetako batzuk azalduko ditugu.
Ondorengo diagraman, Google Earth-eko leiho nagusian eskuragarri dauden funtzioetako batzuk deskribatzen dira:
Volar a (hona hegan egin) fitxa: munduko bolan toki jakin batzuk bilatzeko.
Buscar negocios (bilatu negozioak) fitxa: eremu jakin baten barruan negozioak kategoriaren arabera bilatzeko.
Cómo llegar (nola iritsi) fitxa: toki batetik bestera joateko ibilbidea bilatzeko.
Ocultar/Mostrar barra lateral (Erakutsi/Ezkutatu) alboko barra) botoia: egin klik alboko barra agertu edo ezkutatzeko -Buscar (bilatu), Lugares (lekuak) eta Capas (geruzak) panelek osatzen dute-.
Marca de posición (kokapen-marka) botoia: egin klik marca de posición a un lugar (leku baterako kokapen-marka) gaineratzeko.
Polígono (poligonoak) botoia: egin klik poligono bat gaineratzeko (agregar un polígono).
"Ruta" (ibilbidea) botoia: egin klik ibilbide bat (linea edo lineak) gaineratzeko -agregar una ruta (línea o líneas)-.
Superposición de imágenes (irudiak gainjatzea) botoia: egin klik Lurrean irudiak gainjartzeko (superposición de imágenes en la Tierra).
Video grabador (bideo-grabatzailea): egin klik leku bata bilatzen ari zaren bitartean grabatzeko. Nahi izanez gero, audioa ere graba daiteke, bilatzen ari garena kontatzeko edota edozein iruzkin egiteko.
Reloj (erlojua) botoia: egin klik aurkitutako lekuaren irudi historikoak agertzeko.
Sol (eguzkia) botoia: egin klik bertan paisaiari argia aplikatzeko (aplicar luz solar).
Planeta (planeta) botoia: egin klik izarrak, izar multzoak, galaxiak, planetak eta Lurraren Ilargia ikusteko (ver las estrellas, las constelaciones, las galaxias, los planetas y la luna de la Tierra).
Regla (erregela) botoia: egin klik distantzia bat neurtzeko (medir una distancia).
Correo electrónico (posta elektronikoa) botoia: egin klik, posta elektronikoaren bidez, ikuspegi bat (vista) edo irudi bat (imagen) ikusteko.
Imprimir (inprimatu) botoia: egin klik Lurraren uneko ikuspegia inprimatzeko.
Mostrar en Google Maps (erakutsi Google Maps-en) botoia: egin klik Google Maps-en uneko ikuspegia web-nabigatzailean agertzeko.
Capas (geruzak) panela: erakutsiko diren leku interesgarriak hautatzeko.
Lugares (lekuak) panela: erabil ezazu kokapen-markak aurkitu, gorde, antolatu eta berriro bisitatzeko.
Añadir contenido (erantsi edukia) fitxa: egin klik Galería KML (KML galeria) gunetik eduki interesgarria inportatzeko.
3D bisorea: leiho honetan, Lurra eta bere erliebea ikusi ahal izango dituzu.
Egoera-barra: koordenatuak, goratzea, irudien data eta horien streaming-egoera ikusteko.
Programaren erabilerari buruzko adibide praktikoak erakutsi aurretik, nabigazio-kontrolatzaileen erabilera azalduko dugu. Horiek ikusi eta erabili ahal izateko, kurtsorea 3D bisorearen eskuinaldeko izkinaren gainean mugitu behar da. Nabigazio-kontrolak agertzen ez badira, horiek aktibatzeko, egin Ver > Mostrar navegación > Automáticamente (ikusi > erakutsi nabigazioa > automatikoki).
Nabigazio-kontrolatzaileak erabil daitezke irudia hurbildu edo urruntzeko, bertatik mugitzeko eta ikuspegia biratzeko. Ondorengo diagraman, kontrolak erakutsi eta horien funtzioak azaltzen dira.
|
Nabigazioa kontrolatzeko, teklatua ere erabil dezakezu. Kontsultatu Navegación en el visor 3D (nabigazioa 3D bisorean) atalean, Controles del teclado (teklatuaren kontrolak) barruan, informazio gehiago lortzeko. |
Badakigu nola bilatu leku zehatzak, kategorien araberako interesguneak -Buscar negocios (bilatu negozioak)-, nola neurtu 3D bisorearen bi punturen arteko distantzia linealak eta nola aurkitu toki batetik bestera joateko gomendatutako argibideak. Orain, munduko hainbat ingurutako interes orokorreko lekuak arakatzeko programa erabiliko dugu, horiek ezaugarrien arabera aurretiaz hautatuta, adibidez: “tour de lugares destacados” (bidaia leku nabarietatik), “tour de castillos y palacios 3D” (3D bidaia gaztelu eta jauregietatik) edo “tour de rascacielos 3D” (3D bidaia etxe orratzetatik). Adibide bat erakutsiko dugu azken horrekin.
Hautatu Lugares (lekuak) fitxa eta, ondoren, Añadir contenido (erantsi edukia). Google Earthen galerian sartuko gara eta, bertan, aurrez hautatutako irudien zenbait bilduma topa ditzakegu. Gure adibiderako, etxe orratzetako bidaia (Skyscrapers tour) hautatu dugu. Bidaia birtuala hasteko, Start tour here aukeran klik bikoitza egingo dugu. 3D bisorean bidaia egingo dugu aldez aurretik programatutako lehen eraikineraino. Gelditu egingo da irudia hurbildu edo makurtu ahal izateko. Adieraziko digu play
botoian klik egiteko, bidaiaren hurrengo lekua ikusteko (gure kasuan, hirugarrena erakusten dugu: Kuala Lumpurreko Petronas dorreak).
|
|
Lehenik, museoa bilatuko dugu, Volar a (hona hegan egin) eremuan honako hau idatzita: "Museo del Prado, Madrid"
. Irudia hurbildu eta kokapena markatzen duen botoiaren gainean klik egingo dugu . 3D bisorearen erdian kokatuko da. Bertan klik egingo dugu eta, saguaren botoia sakatuta dugula, nahi dugun lekura mugituko dugu. Jarraian, markarako izen bat idatz dezakegu, kasu honetan "Punto de encuentro" (topalekua). Era berean, onartzeko botoia sakatu aurretik, deskribapen bat erants dezakegu puntua gordetzeko.Kokapen-marka hori ordenagailuan gordeko zaigu eta bertara noiznahi jo ahal izango dugu kokapen-markan klik eginda, Lugares (lekuak) panelean.
Guztiek ordenagailuan Google Earth instalatuta ote duten ez badakigu, gomendagarriena da uneko ikuspegiaren fitxategi grafiko bat (argazki bat) bidaltzea. Beste bi aukeretako bat hautatzen badugu, posta jasotzen duenak programa instalatuta eduki behar du irudia ikusi ahal izateko. Egin klik leihoko Correo electrónico (posta elektronikoa) botoian. Posta elektronikoaren kudeatzailea irekiko da, erantsitako fitxategi bat duen mezuarekin. Hartzaileak erantsi eta, nahi izanez gero, mezu pertsonalen bat idatzi besterik ez da egin behar.
Orain, ilargira egingo dugu bidaia, 3D bisorearen goialdean kokatutako Planeta (planeta) botoia erabilita. Horren bidez, aukera hauek ditugu: Lurra arakatzea (orain arte egin dugun bezala), zerua arakatzea (izarrak eta izar multzoak ikusteko), Marteren azala ikustea edota Ilargitik paseo birtuala egitea. Lurrerako bezalaxe, Marterako eta Ilargirako aurretiaz zehaztutako bidaia birtualak ere baditugu (azalpenak ingelesez daude). Cielo (zerua) geruzan, ezagutzen diren izar-laino eta galaxia ugariri buruzko informazio nabaria dago, eta horiek ordenagailuan ikusi ahal izango ditugu teleskopio sendo bat bailitzan.
Gure adibiderako, Planeta (planeta) botoian klik egin eta Luna (Ilargia) hautatuko dugu. Alboko Capas (geruzak) panelean, egin klik Galería lunar (ilargi-galeria) aukeran eta, ondoren, Misiones Apolo (Apolo misioak) atalean, misioen fitxak zabalduko dira. Hautatu lehena, Apolo 11: 3D bisorean koadro bat agertuko misioaren inguruko informazioarekin (irteera-data, Ilargian lurreratzea, Lurrera itzultzea, eta tripulatzaileen izena eta eginkizuna. Aipatutako informazioaz gain, argazki txiki batzuk ikusiko ditugu. Horien gainean klik egitean informazio gehiago, bideoak edo bereizmen handiko argazkiak eskuratu ahal izango ditugu.
Google Earthek, gainera, jolastuz ikasteko aukera ematen du; bere hegaldi-simulagailuaren bidez bidaia birtualak egiten baititu.
Aplikazioak bi hegazkin aukera hauek ditu:
Hegaldiaren hasierako kokapena, hau da, hegazkina aireratuko den puntua ere hauta daiteke. 3D bisorean erakusten den ikuspegiaren gainean has daiteke hegaldia, simulagailua aktibatzeko unean, edota hasierako kokapena hautatzeko panelean dagoen lauki zabalgarrian jasotako edozein aireportutik abia daiteke. Tresna horren bidez munduko edozein hiri inguru, monumentu edo paraje naturalaren gainetik hegan egiteko, ibai bat bilatzeko eta horren ibilbide osoari jarraitzeko aukera dugu. |
Simulagailua aktibatzean, 3D bisorean hegaldiaren kontrol-adierazleak agertuko dira. Mugimenduak saguarekin, teklatuarekin edota kontrol batekin ere kontrola daitezke.
Dagoeneko azaldu ditugu Google Earth-en Capas (geruzak) panelaren funtzio batzuk, hala nola, Relieve (erliebea), Edificios 3D (3D eraikinak) edo bidaia birtualak. Gainera, interes geografikoa duten hautatutako leku batzuk eskaintzen ditu (bistaratze-eremuan aukeratu eta erakuts daitezke), Carreteras (errepideak) barruan, horien izenak bistaratzeko aukera ematen du, edo Lugares de interés (leku interesgarriak) hautatzekoa, horiek 3D bisorearen uneko ikuspegiaren gainean ikusi nahi izanez gero, 3D bisorean erakunde edo mugimendu kontserbazionista edo GKE batzuetan presentzia handiena duten eskualdeetara iritsi arte. Geruza batzuek zeinuko botoia dute. Horrek aditzera ematen du bereizirik hauta daitezkeen zenbait aukera dituztela. Ondorengo adibidean, UNICEFek uraren eta saneamenduaren alorrean non diharduen nola ikusi azalduko dugu.botoiaren gainean klik eginez gero, Concienciación global (kontzientziazio globala) atalean, aukera eta azpikategoria guztiak zabalduko dira. Hautatu UNICEF aukera: Agua y saneamiento (ura eta saneamendua). 3D bisorean UNICEFek programa horien bidez non diharduen ikusteko, izenburuaren gainean klik bikoitza egin behar dugu. Irudia hurbiltzean, erakundearen ikonoak ikusiko ditugu. Ikono horien gainean klik eginda agertuko den leihoan, tokian-tokian garatzen dituen jarduerei buruzko informazioa jasotzen da (kasu honetan ingelesez). |
Herrien izenak eta mugak ikusteko, Fronteras y etiquetas (mugak eta etiketak) geruza aukeratuta izan behar da.
Google Earthen erabileraren adibideak ikusteko, Street view geruza ikusiko dugu.
Googlek kale eta errepideetan zehar hartutako argazki ugari ikusteko aukera ematen digu. Argazki horietako bat aukeratzean: programak aukera ematen digu, irudia hurbildu eta urruntzeko ez ezik, gure ikuspegi-puntua biratzeko, irudia hartutako puntaren inguruan biratzen ari bagina bezala. Argazkiak dagokien kalearen arabera izendatuta daude. Hegan egin dezagun ( Volar a) La Sagrada Familia, Barcelona"-ra. Street View geruza hautatuta dugula irudia hurbilduko dugu, kaleetan argazki-kameren ikono batzuk agertu arte. Marina eta Mallorca kaleen arteko gurutzagunearen argazkia hauta dezakegu. Ikuspuntua igo eta ezkerretarantz biratzean, ondorengo irudia lortuko dugu:
Argazkiaren azpiko eskuinaldean, Marina kalean zehar dauden kameren ikonoak ikus ditzakegu, argazkiak zein puntutan hartuak diren adierazita. Beraz, horien bidez beste ikuspuntu batzuk eskuratuko ditugu.
Ondorengo tekla-konbinazioen bidez, Google Earth aplikazioa kontrola dezakegu:
Komandoa | Windows/Linux | Emaitza |
Menua: Fitxategia | Alt + A (gaztelania) | Archivo (fitxategia) menua zabaltzen du. Menua zabalduta dagoela, elementuak hautatzeko, goranzko eta beheranzko geziak erabil ditzakezu. |
Menua: Editatu | Alt + E (gaztelania) | Editar (editatu) menua zabaltzen du. Menua zabalduta dagoela, elementuak hautatzeko, goranzko eta beheranzko geziak erabil ditzakezu. |
Menua: Ikusi | Alt + V (gaztelania) | Ver (ikusi) menua zabaltzen du. Menua zabalduta dagoela, elementuak hautatzeko, goranzko eta beheranzko geziak erabil ditzakezu. |
Menua: Erantsi | Alt + D (gaztelania) | Añadir (menua) menua zabaltzen du. Menua zabalduta dagoela, elementuak hautatzeko, goranzko eta beheranzko geziak erabil ditzakezu. |
Menua: Tresnak | Alt + H (gaztelania) | Herramientas (tresnak) menua zabaltzen du. Menua zabalduta dagoela, elementuak hautatzeko, goranzko eta beheranzko geziak erabil ditzakezu. |
Menua: Laguntza | Alt + Y (gaztelania) | Ayuda (laguntza) menua zabaltzen du. Menua zabalduta dagoela, elementuak hautatzeko, goranzko eta beheranzko geziak erabil ditzakezu. |
Fitxategia zabaldu |
Ktrl + O | Fitxategiak zabaltzeko elkarrizketa-koadrora sartzen da. Bertan, Google Earth-en baimendutako fitxategi mota guztiak zabaldu ahal izango dituzu. |
Irudia gorde |
Ktrl + Alt + S | Uneko irudia konputagailuan irudi gisa gordetzen du. |
Google Maps-en ikusi |
Ktrl + Alt + M | Google Maps-eko uneko irudia erakusten du. |
Inprimatu |
Ktrl + P | Inprimatzeko elkarrizketa-koadroa zabaltzen du. Bertatik, zabaldutako ikuspegia, kokapen-markak, karpetaren edukiak edo bilaketaren emaitzak inprimatu ahal izango dituzu. |
Posta elektroniko bidez ikuspegia bidali |
Ktrl + Alt + E | Posta elektroniko bidez, uneko ikuspegia kokapen-marka gisa edo irudi-fitxategi gisa bidaltzen du. |
Kopiatu |
Ktrl + C | Uneko hautaketa Lugares (lekuak) zerrendan kopiatzen du. |
Moztu |
Ktrl + X | Kokapen-marka bat edo beste elementu bat Lugares (lekuak) zerrendatik mozten du. 3D bisoreko ikono bat mozten du. Lehenik, zerrendatik ikonoa edo elementua hautatu behar da. Funtzio hori erabil dezakezu lekuei buruzko zure datuak antolatzeko. |
Itsatsi |
Ktrl + V | Kokapen-marka bat edo beste elementu bat Lugares (lekuak) paneleko hautatutako zerrendan itsasten du. Funtzio hori erabil dezakezu lekuei buruzko zure datuak antolatzeko. |
Bilatu |
Ktrl + F | Bilaketa-eremu bat zabaltzen du Lugares (lekuak) panelean. Erabil ezazu Lugares (lekuak) panelean jadanik badauden lekuak bilatzeko. Kontuan izan funtzio búsqueda de lugares de la Tierra (Lurrean lekuak bilatzea) funtzioaren desberdina dela. |
Ezabatu |
Ezab | Lugares (lekuak) panelean hautatutako elementu bat ezabatzen du. |
Izena aldatu |
Ktrl + Alt + R | Lugares (lekuak) panelean hautatutako elementua editatzeko moduan sartzen da, izena aldatu ahal izateko Editar marca de posición (editatu kokapen-marka) elkarrizketa-koadroan sartu behar izan gabe. |
Hautatutako elementua edo kokapen-marka hurbildu edo urrundu |
Sartu | Irudia Lugares (lekuak) paneleko hautatutako karpeta, kokapen-marka edo beste elementu batera hurbiltzen du. |
Pantaila osoko modua |
F11 | Google Earth pantaila osoko modura eta leihoko ikuspegira aldatzen du. |
Alboko barra erakutsi edo ezkutatu | Ktrl + Alt + B | Alboko barra erakutsi edo ixten du. |
Latitude eta longitudeko lauki-sarea | Ktrl + L | 3D bisorean, lurrazalean latitudeen eta longitudeen lauki-sarea erakusten du. |
Bidaia erreproduzitu | Ktrl + Alt + P | Lugares (lekuak) panelean aukeratutako elementu guztien bidaia-modua erreproduzitzen du. |
Kokapen-marka berria | Ktrl + Maius + P | Uneko ikuspegiari beste kokapen-marka bat eransten dio. |
Karpeta berria | Ktrl + Maius + N | Nueva carpeta (karpeta berria) elkarrizketa-koadrora sartzen da. |
Irudi-gainjartze berria | Ktrl + Maius + O | Nueva superposición de imagen (irudi-gainjartze berria) elkarrizketa-koadrora sartzen da. |
Eredu berria | Ktrl + Maius + M | Nuevo modelo (eredu berria) elkarrizketa-koadrora sartzen da. |
Ibilbide berria | Ktrl + Maius + T | Nueva ruta (ibilbide berria) elkarrizketa-koadrora sartzen da. |
Poligono berria | Ktrl + Maius + G | Nuevo polígono (poligono berria) elkarrizketa-koadrora sartzen da. |
Nabigazio-modua Trackball-era aldatzea | Ktrl + T | 3D bisorearen nabigazio-modua Trackball modura aldatzen du. Era berean, Trackball aukera hemen hauta daiteke: Herramientas > Opciones > Navegación (tresnak > aukerak > nabigazioa) -Google Earth > Preferencias > Navegación (Google Earth > hobespenak > nabigazioa) Mac-en-. |
Jarraian adierazten diren tekla-konbinazioek 3D bisorean nabigazioa kontrolatzeko aukera ematen dute.
Oharra: 3D bisoreak hautatuta egon behar du kontrol horiek eraginkorrak izateko. 3D bisorearen edozein puntutan besterik gabe klik egin behar duzu hura hautatzeko.
Komandoa | Windows/Linux | Emaitza |
Ezkerrera mugitu | Ezkerreko gezia | Kurtsorea geziaren norabidean mugitzen du. |
Eskuinera mugitu | Eskuineko gezia | Kurtsorea geziaren norabidean mugitzen du. |
Gora mugitu | Gorako gezia | Kurtsorea geziaren norabidean mugitzen du. |
Behera mugitu | Beherako gezia | Kurtsorea geziaren norabidean mugitzen du. |
Eskuinera biratu | Maius + ezkerreko gezia | Ikuspegia erloju-orratzen noranzkoan biratzen du. Lurrak aurkako noranzkoan bira egiten du. |
Ezkerrera biratu | Maius + eskuineko gezia | Ikuspegia erloju-orratzen aurkako noranzkoan biratzen du. |
Maparen ikuspegi orokorrak erakutsi edo ezkutatu | Ktrl + M | Vista general del mapa (maparen ikuspegi orokorra) erakutsi edo ezkutatzen du. |
Gorantz makurtu | Maius + saguaren ezkerreko botoia + beherantz arrastatu, Maius + beherako gezia | Bisorea "zeruertzaren" ikuspegirantz makurtzen du. |
Beherantz makurtu | Maius + saguaren ezkerreko botoia + gorantz arrastatu, Maius + gorako gezia | Bisorea "goitik beheranzko" ikuspegirantz makurtzen du. |
Begiratu | Ktrl + saguaren ezkerreko botoia + arrastatu | Ikuspegi-angelua beste norabide baterantz kokatzen du, burua gorantz, beherantz, ezkerrerantz edo eskuinerantz biratuko bazenu bezala. |
Hurbildu | Saguaren gurpila. tekla tekla OrrGor | Irudia hurbiltzen du. Iradokizuna: OrrGor tekla erabiltzeko, egiaztatu teklatuaren zenbaki-blokeoa (Blok Zenb) desaktibatuta dagoela. |
Urrundu | Desplazamendu-gurpila, - tekla (bai teklatu normalean, bai zenbakizkoan), OrrBeh tekla. | Irudia urruntzen du. Iradokizuna: OrrBeh tekla erabiltzeko, egiaztatu teklatuaren zenbaki-blokeoa (Blok Zenb) desaktibatuta dagoela. |
Hurbildu/urrundu + makurdura automatikoa | Saguaren eskuineko botoia + arrastatu gorantz edo beherantz | Irudia bisorean hurbiltzen du eta ikuspegia automatikoki makurtzen du Lurrera hurbiltzen zaren neurrian. |
Uneko mugimendua geldiarazi | Zuriune-barra | Bisorea mugimenduan badago, gelditu egiten du. |
Ikuspegia leheneratu: Iparra gorantz | N | Ikuspegia biratzen du, iparra gorantz goian dela. |
Makurdura ikuspegi zenitalera leheneratu | c | Ikuspegi-angelua goitik beherako ikuspegira edo ikuspegi zenitalera leheneratzen du. |
Makurdura eta orientazioa aurretiaz finkatutako balioetara leheneratzen du. | R | Angelua ikuspegi zenitalera eta iparra goian duen ikuspegira leheneratzen du. Erabili funtzio hau Lurra bisorearen erdira orientatzeko. |
Iradokizuna: Alt tekla erabil dezakezu, ondoko tekla-konbinazioekin batera, adierazitako norabidean motelago mugitzeko.
Google Earth en modo de viaje (bidaia-modua) erabiltzean, ondoko tekla-konbinazioak erabil ditzakezu moduaren portaera kontrolatzeko.
Komandoa | Windows/Linux | Emaitza |
Hasi, erreproduzitu eta etenaldian jarri | Ktrl + Alt + P | Bidaia erreproduzitzen du edo etenaldiraino berrabiarazten du. Fokatzeak 3D bisorean egon behar du tekla horrek funtziona dezan. Fokatzeko, bertan dagoela ziur ez bazaude, egin klik 3D bisorean. |
Lugares (lekuak) panela edo Capas (geruzak) panela hautatuta ez badaude, erabili ondoren adierazten diren tekla-konbinazioak haien portaera kontrolatzeko.
Komandoa | Windows/Linux | Emaitza |
Hautatu | Zuriune-barra | Nabarmendutako elementuaren marka aldatzen du (aktibatu edo desaktibatu egiten du), eta, horrela, elementua 3D bisorean erakutsi edo ezkutatzen du. |
Hurrengoa | Beherako gezia | Zerrendan hurrengo elementua hautatzen du (karpeta bat nahiz kokapen-marka bat). |
Aurrekoa | Gorako gezia | Zerrendan aurreko elementua hautatzen du (karpeta bat nahiz kokapen-marka bat). |
Karpeta ireki | Eskuineko gezia | Hautatutako elementua karpeta bat bada, ireki egiten du haren edukia ikusteko. |
Karpeta itxi | Ezkerreko gezia | Hautatutako elementua karpeta bat bada, itxi egiten du haren edukia ezkutatzeko. |
Ezabatu | Ezab tekla | Lugares (lekuak) paneleko elementuetarako besterik ez du funtzionatzen. Elementua ezabatzen du, aurreko elkarrizketa-koadroan ekintza baieztatu ondoren. |
Gainjartze-gardentasuna aldatu | Saguaren gurpila | Irristailuan klik egin ondoren, Lugares (lekuak) panelean hautatutako gainjartze baten gardentasuna aldatu egiten da saguaren erakuslea opakutasun-irristailuan jartzean. Biratu gurpila zugana irudien gainjartzea opakuagoa izateko, edo kanporantz gardenagoa izateko. |
Software: Ordenagailu digital baten ekipamendu logikoa edo euskarri logikoa da, eta berariazko ataza bat egin ahal izateko beharrezko osagai logikoen multzoa biltzen du.
Directx modua: API horren helburua da oinarrizko entitate geografikoak (hala nola, lerroak, poligonoak eta egiturak) maneiatzen eta marratzen laguntzea 3D grafikoak zabaltzen dituen edozein aplikaziotan, bai eta entitate horien gainean eraldaketa geometrikoak modu gardenean egitea ere.
API: Aplikazioak programatzeko interfazea edo API (ingelesezko "application programming interface") funtzioen eta prozeduren multzoa da (edo metodoen multzoa objektuetara zuzendutako programazioan), biblioteka jakin batek eskaintzen duena, beste software batek abstrakzio-geruza gisa erabil dezan.
Freeware: Konputagailurako software mota bat definitzen du. Kosturik gabe banatzen da eta denbora mugagabeaz dago erabilgarri.
GIS: Informazio grafikoko sistema (ingelesezko Geographic Information System-en akronimoa). Hardware-softwareko eta datu geografikoetako integrazio antolatua da, informazio geografikoki erreferentziatua bere forma guztietan kapturatu, gorde, manipulatu, aztertu eta zabaltzeko diseinatua, plangintza- eta kudeaketa-arazo konplexuak ebaztearren.
KML galeria: Keyhole Markup Language (Keyhole-ko marken lengoaia). XML gramatika bat eta fitxategi-formatu bat da, ereduak sortzeko eta funtzio geografikoak gordetzeko, hala nola, puntuak, lerroak, irudiak, poligonoak eta ereduak, Google Earth, Google Maps eta beste aplikazio batzuetan erakutsiko direnak.
Streaming: Aldez aurretik ordenagailura deskargatu behar izan gabe, fitxategi bat zuzenean web-orri batean ikusi edo entzuteaz ari da.
Google Maps (aldi batez Google Local izena zuen) 2004ko urrian hasi zen, urtebeteko antzinatasuneko “Where 2 Technologies” enpresa eskuratzearekin batera, Lars y Jens Rasmussen anaiek Where2 enpresarako garatutako software-aplikazio baten bidez. Aplikazio horretatik abiatuta garatu zen Google Mapsen web-aplikazioa.
Google Maps esleipen-oinarri bat da, web-zerbitzuak eta Googlek eskaintzen duen teknologia aplikatzekoa. Eskaintzen ditu kale-mapak; oinez, autoz nahiz garraio publikoan bidaiatzeko ibilbideen plangintza; eta hiri-negozioen bilagailua mundu osoko herrialde ugaritarako. Haren sortzaileetako baten (Lars Rasmussen) hitzetan, Google Maps da "munduko informazioa modu geografikoan antolatzeko era bat".
Google Mapsek aukera ematen digu herrialde askotako hiri-eremuen satelite-irudiak eskuratzeko. Gobernu batzuek nabarmendu egin dute irudi horiek eraso terroristen plangintzan erabil daitezkeela. Hori dela eta, Googlek zenbait segurtasun-eremu ezabatu ditu (batez ere, Estatu Batuetako gobernu-instalazioak eta instalazio militarrak). Satelite irudietan, eremu batzuk ez daude bereizmen berarekin estalita: jende gutxien bizi den zonak xehetasun txikiagoaz ageri ohi dira. Esan beharra dago eremu batzuk lainoz estalita ager daitezkeela.
Nahiz eta Googlek satelite hitza erabiltzen duen, bereizmen handiko irudi gehienak hegazkinetatik (eta ez sateliteetatik) ateratako argazkietatik datozela. Google Mapsek satelite bidez lortutako datuak Google Earthen berberak dira. Aplikazio horrek eskuragarri dauden irudiak hartzen ditu; irudiek urtebete eta hiru urte artekoak dira.
Google Maps bateragarria da, besteak beste, ondorengo web-nabigatzaileekin:
Internet Explorer 6.0 edo aurreratuagoa
Firefox 2.0 edo aurreratuagoa
Safari 3.1 edo aurreratuagoa
Google Maps erabiltzeko ez da beharrezkoa inolako programarik instalatzea. Aplikazio hori erabiltzeko, bere web-orrira sartu besterik ez da egin behar: http://maps.google.es /
Ondorengo diagraman, Google Mapseko leiho nagusian eskuragarri dauden funtzioetako batzuk deskribatzen dira:
1.tik 8.era bitarteko botoiak Googleen beste aplikazio batzuetarako sarbideak dira.
La Web (weba) botoia: Google bilatzailearen hasierako orrirako zuzeneko sarbidea da.
Imágenes (irudiak) botoia: Google imágenes (Google irudiak) bilatzailearen hasierako orrirako zuzeneko sarbidea da.
Vídeos (bideoak) botoia: Google vídeos (Google bideoak) bilatzailearen hasierako orrirako zuzeneko sarbidea da.
Maps botoia: Google mapsen hasierako orrira itzultzeko zuzeneko sarbidea da.
Noticias (berriak) botoia: Google noticias (Google berriak) bilatzailearen hasierako orrirako zuzeneko sarbidea da.
Libros (liburuak) botoia: Google libros (Google liburuak) bilatzailearen hasierako orrirako zuzeneko sarbidea da.
Correo (Gmail) -posta (Gmail)- botoia: Gmail posta elektronikoaren hasierako orrirako zuzeneko sarbidea da.
Más (gehiago) botoia: Googleren beste aplikazio batzuk dituen menu zabalgarrirako sarbidea.
Street view botoia: Kale eta errepideetan zehar hartutako argazki-sekuentziak eskuratzeko.
Nabigazio-panela: Pantailan erakutsitako irudia hurbildu, urrundu eta biratzeko kontrolak biltzen ditu.
Tráfico (trafikoa) botoia: Zenbait herrialdetako (Frantzia, Erresuma Batua, EEBB) errepide nagusien sareko trafikoaren egoera adierazten du (Espainiakoa ez dago eskuragarri).
Buscar en mapa (bilatu mapan) botoia: Google Mapsen bilaketa egiteko.
Más (gehiago) botoia: Menu zabalgarri batean sartzeko. Bertatik, maparen gainean hautaketa handia ikusteko aukera dago: argazkiak, bideoak, Wikipedia , web-kamerak eta higiezinen enpresak.
Mapa (mapa) botoia: Irudia maparen ikuspegi batera aldatzeko.
Satélite (satelitea) botoia: Irudia satelitearen ikuspegi batera aldatzeko.
Relieve (erliebea) botoia: Irudia erliebe-ikuspegi batera aldatzeko.
Gainera, ezkerraldean, Cómo llegar (nola iritsi) eta Mis mapas (nire mapak) panelak topatuko ditugu.
|
|
1.200 eduki gehigarri baino gehiago daude eskuragarri: maparen gainean distantziak neurtzeko eta azalerak kalkulatzeko tresnak nahiz ezaugarrien arabera hautatutako leku jakin batzuk. Mis mapas (nire mapak) tresna erabili ahal izateko, beharrezkoa da Google kontu bat izatea. Konturik ez baduzu, jarraian, hura nola sortu azaltzen dugu labur-labur.
Googlen kontu bat sortzea Egin klik Acceder (sortu) botoian, eskuinaldean erakusten dugun pantaila ikusteko. Google kontu bat baldin baduzu, sartzeko, idatzi zure posta elektronikoa eta pasahitza. Bestela, egin klik Crear una cuenta ahora (sortu kontua orain) aukeran eta zabalduko den pantailan adierazten diren jarraibideak bete. Ondorengo informazioa eskatuko dizu:
Irakurri Google zerbitzuaren baldintzak eta egin klik hemen: |
Orain, gure Google kontua badugunez eta Google Mapsen hasierako pantailako botoi bakoitzaren funtzioa ezagutzen dugunez, erabilera-adibide batzuk ikusiko ditugu.
|
Iradokitako ibilbideen azpian, puntutik al puntura joateko jarraitu beharreko kaleei buruzko argibideak ikus daitezke (eskuinaldeko irudian, erreferentzia gisa, lehen bi puntuak eta azken puntuak erakusten ditugu). Ibilbideen inguruko argibideen puntu bakoitzean, kamera baten ikonoa ikusiko dugu. Haren gainean klik eginda, adierazitako errepidearen benetako argazkia ikus dezakegu; eta, argazki horretan sartuz gero, irudia biratu, hurbildu eta urruntzeko aukera izango dugu. |
Argazki hori baliatuko dugu Google Mapsen beste funtzionaltasun bat azaltzeko. Aurreko argazkiaren goiko eskuinaldeari erreparatzen badiogu, argazki txiki bat ikusiko dugu mezu honekin batera: Fotos de los usuarios (erabiltzaileen argazkiak). Izenak adierazten duenez, argazkien galeria baterako sarbidea da. Horiek erabiltzaileek hartuak eta webgunean kargatuak dira. Argazki txiki horretan klik eginda, honako irudi hau lortuko dugu:
Argazki hori zabaltzean, gune beretik erabiltzaileek hartutako beste argazki batzuk ikusteko aukera izango dugu (argazki horiek irudiaren goiko ezkerraldean daude). Bestela, Google Mapsen Street view jatorrizko argazkia ikusi nahi badugu, goiko eskuinaldean dagoen argazkian klik egitea nahikoa izango dugu.
Ziur egoteko "La Ciudad de las Ciencias y las Artes" gunea behar adina dagoela oinez joateko, neur ditzagun distantziak maparen gainean. Horretarako, neurtzeko tresnaren bat beharko dugu. |
|
Neurketa-tresnak adierazten digunez, Holiday Inn hotelaren eta La Ciudad de las Artes y las Ciencias gunearen arteko distantzia 787 metro ingurukoa da.
|
Marka-ikonoa alda daiteke. Horretarako, egin klik informazio-leihoaren goiko eskuinaldean kokatutako ikonoan (gure adibiderako, autokar batekin ordezkatuko dugu). |
|
Esaterako, jarduera hau egin dezakegu: Espainiako 5 monumentu historiko kokatzea eta horien aipamen labur bat egitea Google Maps erabilita. Tutorial honetan, jarraian, aipamen horietako bat egiteko jarraitu beharreko urratsak azalduko ditugu:
sartu Google Mapsen webgunean,
hasi saioa Googlen,
sartu Mis mapas (nire mapak) panelean,
egin klik Añadir contenido (gehitu edukia) aukeran, bilaketa-leihoan idatzi "ARTEHISTORIA" eta
egin klik Buscar contenido de Google Maps (bilatu Google Maps-en edukia).
|
"Alcázar de los Reyes Cristianos de Córdoba" monumentuaren aipamen historikoa.
Azkenik Street view
botoiaren baliagarritasuna eta erabilera ikus ditzagun.Pantailaren beheko eskuinaldean kokatutako leiho txikian, maparen gainean zein norabidetan ikusten ari garen agertuko da.
Local Business Center aukeraren bidez, enpresek euren negozioen kokapen-markak sor ditzakete. Hala, erabiltzaileak horien gainean klik egiten badu, enpresak eskainitako zerbitzuak eta harekin harremanetan jartzeko informazioa ikusiko ditu.
Google Latitud Googleren ezaugarri bat da eta erabiltzaileei aukera ematen die euren kokapen fisikoak beste pertsona batzuekin partekatzeko. Zerbitzua Google Maps-en oinarrituta dago, gailu mugikorretarako garatuta. Widget bat dago iGoogle-rentzat, mahai gaineko ekipoetarako eta ekipo eramangarrietarako aplikagarria dena.
Google Maps-en APIak garatzaileei aukera ematen die Google Maps beren webguneetan integratzeko, euren datu-puntak gehituta. Doako zerbitzua da eta egun ez du iragarkirik. Hala ere, erabilera-baldintzetan Googlek etorkizunean iragarkiak argitaratzeko eskubidea erreserbatuta dauka. Garatzaileak behartuta daude euren web-orriari lotutako APIren gako bat eskatzera. Gainera, JavaScript kode bat gehitu behar dute mapari puntuak gaineratzean haren funtzioak erabili ahal izateko. Google Maps-ek aktiboki sustatzen du bere APIaren merkataritza-erabilera. Tresna horrek gehien erabiltzen duen sektoreetakoa onibarrena da.
2006an, Googlek Google Maps para móviles (mugikorretarako Google Maps) aurkeztu zuen, Javan oinarritutako edozein telefono edo gailu mugikorretan funtzionatzera zuzenduta. 2008ko abenduaren 15etik aurrera, "Google Maps for Mobile 2.0" eskuragarri zegoen plataforma hauetarako:
Android
iPhone OS iPhone iPod Touch
Windows Mobile
Nokia Symbian (S60 3rd Edition)
Symbian OS (UIQ v3)
BlackBerry
Java (MIDP 2.0 eta aurreratuagoak) plataforma duten telefonoak, adibidez, el Sony Ericsson K800i
Palm OS Centro eta berriagoak
Palm webOS Palm Pre eta Palm Pixi
Gogorarazi dezagun Google Maps bere web-orritik zuzenean erabiltzen dela: http://maps.google.es/ , ordenagailuan inolako programarik instalatu behar izan gabe. Mis mapas (nire mapak) panelean egiten ditugun kokapen-marka eta gainerako aldaketa guztiak gure Google kontuan gordetzen dira eta horietara edozein ordenagailutik sar daiteke.
Geoweb: Kontzeptu honek fusio bat dakar informazio geografikoaren (kokapenean oinarritua) eta Internetek sortzen duen informazio abstraktuaren artean.
HTML: HyperText Markup Language-ren sigla (hipertestu-marken lengoaia). Web-orriak eraikitzeko markatze-lengoaia nagusia da. Testu moduko edukia eta egitura deskribatzeko erabiltzen da, bai eta testua objektuekin osatzeko, adibidez, irudiekin.
Link: Hiperesteka bat da, hau da, hipertestu-dokumentu baten erreferentzia beste dokumentu edo baliabide batekiko.
Mashups: Webean oinarritutako aplikazioak dira, eduki propioak edo hirugarren batzuenak erabil ditzaketenak. Edozein motatako informazioari osagai geografiko bat ematen diote eta, gainera, erabiltzaileari aukera ematen diote gaikako informazio-geruzak sartu, argitaratu eta partekatzeko. Mashupsek aukera ematen dute hainbat informazio-iturrirekin elkar eragiteko. Horrela, erabiltzailearengan esperientzia aberasgarriagoa sortzen dute.
Kokapenean oinarritutako zerbitzuak (LBS): Zerbitzu hauek erabiltzaileei euren kokapen geografikoari buruzko informazioa eskaintzen diete.
Widget: Aplikazio edo programa txiki bat da, artxibo edo fitxategi txikietan jaso ohi dena. Horiek widget-en motor batek (Widget Engine) exekutatzen ditu. Besteak beste, helburu hauek ditu: sarritan erabiltzen diren funtzioetarako sarbidea erraztea eta ikusizko informazioa emate.
Wikipedia: Euskarri digitaleko entziklopedia da, informazioa modu egituratuan bildu, gorde eta zabaltzeko aukera ematen duena. Wiki bat denez, edonork edita dezake, salbuespenak salbuespen.
Pau Casacuberta
Itinerarium: http://www.itinerarium.cat/