KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Toki geografikoak bilatu Google Earth eta Google Maps aplikazioen bitartez
Google Earth. Erabilera adibideak
7 de 29
0%

Google Earth. Erabilera adibideak

Erliebearen geruzak Google Earth-en

  • Hasteko, erliebe nabarmenetako paisaia bat bilatuko dugu, erliebe-geruza gaitzearen efektua antzeman ahal izateko. Volar a (hona hegan egin) leihatilan "Sierra Nevada" idatziz gero, honako irudi hau lortuko dugu 3D pantailan:

  • Erliebearen aukera hautatu ondoren, irudia makurtzeko bistaratze-kontrola manipulatuta eta irudia hurbiltze-irristailuaren (+) gerturatuta, honelako irudiak ikus ditzakegu:

Lekuak bilatzea

  • Orain, Parisen liburutegiak bilatuko ditugu, Buscar negocios (bilatu negozioak) fitxa erabilita. Fitxa horretan jarrita, Qué (zer) laukian idatzita "biblioteca" (liburutegia), Dónde (non) laukian idatzita "París" (Paris), emaitza gisa, ondorengo pantaila lortuko dugu 3D bisorean. Ariketa gehigarri gisa, Regla (erregela) botoia erabiliko dugu markatutako bi interesguneen artean zein distantzia lineal dagoen jakiteko.

  • Toki batetik bestera nola iritsi jakin nahi badugu, saguaren eskuineko botoiarekin klik egingo dugu interesgunearen gainean (abiapuntua) eta Cómo llegar desde aquí (hemendik nola iritsi) hautatuko dugu. Programak Cómo llegar (nola iritsi) automatikoki irekiko du. Ondoren, helburuko lekuarekin gauza bera egingo dugu, eta Cómo llegar hasta aquí (nola iritsi honaino hautatuko dugu.
  • Google Earthek maparen gainean gomendatutako ibilbidea marratuko du eta, era berean, jarraitu beharreko bideei buruzko argibide zehatzak emango ditu. Cómo llegar (nola iritsi) panelaren azpialdean, Reproducir viaje (erreproduzitu bidaia) botoia agertuko da. Horren bitartez, hautatutako bi puntuen arteko ibilbide gomendatuaren bideoa ikusi ahal izango dugu.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Alejandro Joubert
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest