KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Toki geografikoak bilatu Google Earth eta Google Maps aplikazioen bitartez
Google Maps. Erabilera adibideak
26 de 29
0%

Google Maps. Erabilera adibideak

Kale-ikuspegia (Street view)

Azkenik Street view

botoiaren baliagarritasuna eta erabilera ikus ditzagun.

  • Aurreko bilaketa bera erabiliko dugu. “Más información en ARTEHISTORIA” (ARTEHISTORIAri buruzko informazio gehiago) aukeran klik egin beharrean, egin dezagun klik hiru aldiz “Aplicar zoom aquí” (aplikatu zooma hemen) aukeran:

  • Street view (kale-ikuspegia) botoia erabiltzeko,
    gainean klik egin eta ikonoa maparantz arrastatu behar dugu, saguaren botoia sakatzeari utzi gabe.

  • Ikonoa arrastatzen dugun bitartean, haren azpian zirkulu berde erdigardena agertuko da eta Street view ikuspegia eskuragarri duten kaleak lerro urdinez nabarmenduko dira. Sagua mugitzeari uztean, zirkulu horren ordez ikuspegi-marka berde bat agertuko da. Horrek adierazten du irudia zein puntutatik lortuko dugun eta hasierako ikuspegia zein norabidetan izango dugun (ikuspegi hori leiho txiki batean azaltzen da Street view ikonoarekin batera). Saguaren botoia askatuz gero, irudia biratu, hurbildu eta urrundu daiteke, bai eta errepideetan barrena aurrera egin ere. Lekuko irudiaren gainean klik eginda kaleetatik mugi gaitezke (eskuragarri dagoen irudi-sekuentziaren arabera).
  • Gure adibidearekin jarraituz, saguaren botoia askatzean eta ikuspegia eskuinerantz biratzean, ondoko hau ikusi ahal izango dugu:

Pantailaren beheko eskuinaldean kokatutako leiho txikian, maparen gainean zein norabidetan ikusten ari garen agertuko da.

Kale-ikuspegitik (Street view) atera nahi badugu, nahikoa izango dugu

gainean klik egitea (pantailaren goiko eskuinaldean dago).

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Alejandro Joubert
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest